Azken berrogeita hamar urteak euskal giroan bizi izan ditugunok, ezaguna dugu oso Xabier Leteren irudia eta lana. Asko dago gure artean, Euskal Herrian jaioa, hasia eta hezia izan arren, euskal giro hori usaindu ere egiten ez duena. Asko dago gure artean, bere burua euskalduntzat duen arren, euskararen inguruan sortutako unibertso kulturala eta sinbolikoa somatu ere egiten ez duena. Horientzat guztientzat, izen arras ezezaguna da Xabier Lete-rena. Gure artean bizi dira eta, kasu batzuetan, bizi ez ezik, agintean jarri zaizkigu. Baina ez daukate, Xabier Lete bezala, euskaldunontzat garrantzitsuak diren giza erreferentzia ezagunen berri. Gehienez, abeslaria dela esango dizute Lete-rengatik galdetuz gero. Euskal kantak abestu ohi dituen abeslari minoritario horietakoa. Baina ezer gutxi gehiago.
Euskal kulturaren ildoa jarretaz jarraitu dugunontzat, berriz, Xabier Lete, nola edo hala esatearren, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadako amerikar gaztearentzat Bob Dylan izan zenaren pareko irudia da. Ikonoa. Poeta sakona; pentsalari kritikoa; abeslari austeroa. Ez naiz oso poesiazalea eta, aitortzen dut, nire ikuspuntua ez dela honetan oso oinarritua, baina garai batean, euskal poetarik aipatuenatarikotzat izan nuen Xabier, Bitoriano Gandiaga-rekin batera, noski. Eta bere poema kantatuak, bere ahotik hobeto entzuten zirela uste izan dut beti beste inoren ahotik baino. Inori ezer kendu barik, jakina.
Sasoi diferenteak izan ditu Lete-k idazle, pentsalari eta abeslari gisa. Bere idazlanak irakurrita, sarritan, gezurra dirudi pertsona batek idatzitakoak izan daitezkeenik, hain ezberdinak dira jasotako bizikizunak eta ikuspuntuak. Alabaina, seriotasunez eta ganora handiz gauzatu izan ditu beti bere lanak. Zintzotasunez; berekiko eta inguruekiko leialtasunez. Eta sentsibilitate estetiko handiz, jakina. Behin baino gehiagotan harritu naiz «Izarren hautsa» bezalako poemetan mezuaren sakontasunarekin eta poesiaren eskakizun estetikoarekin bat egiteko erakusten duen trebetasunaz gozatzerakoan.
Gaur, bere heriotzan berri izan dudanean, duela lau urte argitaratu zuen Abestitzak eta poema kantatuak liburua hartu dut eta Ez nau izutzen negu hurbilak izenburuko poemaren bila abiatu naiz, unea interpretatzeko klabeak emango dizkidalakoan. Eta eman ere, eman dizkit, jakina:
Ez nau larritzen azken orduan
azken arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren larrak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zaharrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak.
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi bila
arnas gabe ibiltzeak,
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
atsedenezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
Goian bego
Qué me dices,
cantautor de las narices,
qué me cantas con ese aire funeral.
Si estás triste,
que te cuenten algún chiste,
si estás sólo,
púdrete en tu soledad.
Vete al cine,
cómprate unos calcetines,
date al ligue,
pero deja de llorar,
o es que acaso,
yo te canto mis fracasos,
sólo vengo a echarme un trago
y aún te tengo que aguantar.
Qué tortura,
soportar tu voz de cura,
moralista
y un pelito paternal.
Muy aguda,
hay que ver la mala uva
de esa letra que te acabas de marcar.
Qué oportuna,
inmunizas cual vacuna,
y aún no sabes
un par de cositas más;
que me duermo,
que me aburres con tus versos,
que me pones muy enfermo,
por favor no sigas más.
No entiendo porque tanto escandalo, total….mejores cosas se han perdido en el mundo….
Josu, gaur zure blogera sartu naiz jakinmin zehatz batekin: Xabier Leteri buruz idatzi ote duzun jakin nahi nuen. Euskal munduaren erreferentziarik gabeko horiek asko dira, baita politikarien artean ere (eta agerikoa denez, baita blog irakurleen artean ere).
Xabierren idazkietan klabe asko daude: sentimenduzko bertsoez gain Euskal Herriak jarraitu behar lukeen bideaz ere behin eta berriro idatzi du behin eta berriz. Oraingotik zentzatuko ote gara, berak amesten zuen bezala?
No te pases, Bidasoa & Pasajes, ya sé que los del PP, como tú y como yo, despreciamos el euskera, odiamos la cultura vasca y siempre nos hemos mofado de los cantautores vascos. Pero hay que disimular un poco, hombre. Comparto contigo eso de «cantautor de las narices», pero no es cuestión de escribirlo cuando los vascorros están de luto. No jorobes. Contente un poco, que se van a dar cuenta que seguimos siendo los españolistas recalcitrantes y sectarios de siempre.
Oso interesgarria Anjel Lertxundik BERRIA-n argitaratu duen artikulotxoa. Kolpe ederra ematen dio Lopez inozoaren Jaurlaritzako Kultura Sailburuari. Kontu handiz, baino kolpe ederra:
Begira…
Berripapera zabaldu, eta Joserra Garziak erakutsi zidan ez nintzela behazuna irakiten zeukan bakarra: ez, ez dago eskubiderik Leteren eskaintza ugaria azpimarratu nahi, eta haren neurri demokratikoa lehenestea. Ondo ezagutu nuen Xabierren ezpal demokratikoa. Pitzadurarik gabea zen. Eta ziri bat bezain zorrotza. Geruza politikoa baino harago, dimentsio etikoan zuen oinarri. Baina ez, ezin dira haren merituak arrago horrekin berdindu.
Balio demokratikoetan ere eredugarri izan zen Xabier, horixe egia. Baina haren ezpal demokratikoa azpimarratu duena entzun egin nahi nuke gaztelaniaz diharduen poeta on baten heriotzan haren ezpal demokratikoa lehenesten, eta bide batez -deskuiduan bezala-, haren eremu kulturala eta linguistikoa berrogeialdian jartzen.
Ematen baitu hori azpimarratzen duena bete zerbait ari zaigula esaten: euskararen eremua ez da demokratikoa, baina begira, begira Leteren ereduari…
Anjel Lertxundi