Euzkadiko lehenbiziko Lendakaria izan zen Jose Antonio Agirre Parisen hil zen duela berrogeita hamar urteko matxoko egun batean. Hiletak Iparralden egin zitzaizkion. Baina Madrilen -Errepublikaren garaian Agirre hainbeste ahalegin politikotan jardun zen Madrilen- ez zen posible izan bere omenezko hiletarik egitea. Guda Zibilaren irabazleek ziren nagusi Espainian eta euren buruan ez zeukan lekurik galtzaileetako bat goraipatzen uzteko postibilitateak.
Atzo, berrogeita hamar urte eta gero, zor hori kitatu dugu. Madrileko San Inazioren eleizan -euskaldunen eleiza deitzen diote madrildarrek- Agirreren omenezko meza izan zen. Asteartean Bilbon -Begoñan- eta asteaztekenan Madrilen. EAJ-ko talde parlamentarioek antolatu dugu Madrilgo batzokiko eta Euskal Etxeako laguntzarekin. Jeltzaleon hantxe egon ginen, noski. Baina beste taldeetako batzuk ere lagun egiten izan ditugu. Coalición Canariako Perestelo eta Oramas etorri ziren. Alderdi Popularrak Ramón Rabanera eta Alfonso Alonso bidali zituen. Eta Alderdi Sozialistaren izenean Txiki Benegas eta Imanol Zubero senataria etorri ziren. Eskerrik asko guztiei gure deiari erantzunez ekitaldira etorri izanagatik.
Baina politikariez aparte, Madrilen bizi diren herritar arruntak ere izan zuten presentziarik. Euskal Etxeako abesbatzak abestu zuen, eta jeltzale madrildarrak ere gogotsu inguratu ziren Espainiako hiriburuaren erdi-erdian euskal haizeak arnasatzeko asmoarekin.
Ekitaldi polita izan da. Xumea baina emotiboa. Sinbolismoa ere ez zitzaion falta. Eleizako kapelauak, Olalde Biain oinatiarrak, modu egoki eta erakargarriak goraipatu zituen Agirreren giza eta kristau baloreak. Gure aurretik diputatu izan zen gizon zintzo, artez eta leialaren irudia ekarri dugu gogora, berak, sinesmendun sutusuak, nahi izango zuekeen moduan: meza batekin. Eleizkizunaren azkenean, Anasagastik, Agirreren giza- eta politika-joanetorria laburbildu zituen