Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 28/02/10

Hobeto horrela

Synthia-ren etorrera dela eta ondorio larriak gerta zitezkeela esana ziguten, agintari eta komunikabideek, azken egun hauetan. Gomendioak ere ez dira falta izan: etxetik ez ateratzea hobea zela kalerik kale ibiltea baino. Ahal dela, kotxerik ez hartzeko. Plaza zabaletatik ihes egiteko eta ondasun mugikorrak ondo lotuta uzteko. Hainbeste aldiz izan digute kontuz jokatzeko… beldurra ere sartu egin digute gorputzean. Ikusitakoak ikusita, inor ez baita naturaren zorabioak har dezakeen norabideaz fidatzen. Eskura genituen prebentzio-neurri guztiak hartu ditugu. Itsasertzean, bereiziki, ateak itxi, lehioak lotu, berebilak garajean sartu eta eskaparateak egurrez estaldu ditugu.

Arratsaldeko zazpiretan giroa eta itsasoa nahiko lasai zeuden atzo Bakion

Atzo arratsaldean, denok ibili gara arretaz eta artega haize-dunbadarik indatsuenak noiz joko. Baina orduak aurrera egin eta… iragarritako ekaitza ez zen inondik ere somatzen. Itsasoa, olioa bezain mantso eta lehun zegoen. Eta haizeak noiz behinkako erasoak egiten zituen arren, ez zirudien apareko haserrearekin zetorrenik.

Azkenean, iluntzean baino gaunean, etorri da etorri zorioneko ekaitza. Baina ez du ematen horrenbesterakoa izan denik. Izan dira, bai, han eta hemengo kalteak; suertatu da, baita ere, zaurituren bat edo beste baina, oro har, negun maiz-sarri izaten ditugun ekaitz horietakoa izan dela ematen du. Hobeto horrela. Bestela ere badaukagu kezkatzeko arrazoirik eta.

Read Full Post »

En febrero de 1990, hace ahora veinte años, el pleno del Parlamento vasco aprobó una resolución en la que proclamaba el derecho del Pueblo vasco a la autodeterminación y se precisaba que ese derecho consiste en la “potestad de sus ciudadanos para decidir libre y democráticamente su estatus político, económico, social y cultural, bien dotándose de un marco político propio o compartiendo, en todo o en parte, su soberanía con otros pueblos”.

Desde entonces han transcurrido dos largas décadas, a lo largo de las cuales, el ejercicio del derecho de autodeterminación ha transformado radicalmente la geografía política europea. Estados aparentemente consolidados e inmutables, se han visto amputados o desmembrados y fronteras tenidas por inamovibles han desaparecido o cambiado de trazado, en una eclosión de expresiones de autodeterminación que han dado voz, por primera vez en muchos años, a pueblos secularmente condenados a mantener en silencio su voluntad colectiva.

Socialistas vascos -entre otros, Txiki Benegas y José Antonio Maturana- portan en San Sebastián una pancarta reivindicando el derecho de autodeterminación

(más…)

Read Full Post »