Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 1/02/10

Duela bost urte sekulako eztabaida izan genuen Diputatuen Kongresuan, plenoan eta batzordeetan euskara, katalana eta galegoa erabiltzeari buruz. Esquerra Republicana de Catalunya-ko lagunek sortarazi zuten debatea. Estatu eleanitz bateko erakunde zentralak -zioten Catalunyako gure lagunek- eleaniztasun horren isla izan behar dute. Eta ez dela onargarria defendatzen zuten, katalan batek, euskaldun batek edota galego batek erakunde ordezkagarri baten baitan bere jatorrizko hizkuntza ezin erabili izana. Hori debekatzea aniztasunaren eta demokraziaren kontra jokatzea zela aldarrikatzen zuten.

Guk ez genuen  mementu horretara arte hizkuntzen erabilerari buruzko debaterik sortarazi. Ez, noski, bururatu ez zitzaigulako, egoki ikusten ez genuelako baino. Zalantza serioak genituen eztabaida hori Kongresura eramatea komenigarria zen ala ez. Gure artean ez geunden denok ados euskararen erabilera Madrilgo Gorte Nagusietan eskatzearekin. Batek baino gehiagok, bete-betean uste baitzuen euskara euskal erakundeetan erabili behar dela eta ez Espainiako erakundeetan.

(más…)

Read Full Post »