Asper-asper gaude abertzaleok, Espainiaren aldeko jarrera naziozalerik sutsuenak hartzen dituztenen ahoan, beraiek ez direla nazionalistak behin eta berriro entzun izanaz. Aspertuta eta -zergatik eskutuan izan?- nekatuta baita ere, egunean-egunean ikusten baitugu ez dutela ezertarako balio beraien jarrera hori, nazionalistarena ezezik nazionalista hertzekoi eta intolerantearena dela erakusteko ematen dizkiegun argudio eta arrazoiak.
Beste arlo asko eta askotan bezalaxe, nazionalismoaren arlo honetan, izena baino, izana da garrantzitsuena. Eta alfer-alferrik izango digu Aznar batek edota Mayor Oreja batek ez daukala bere burua nazionalistatzat, gero, eguneroko jardunean erakusten ematen badigu, bere ikuspuntuak eta jarrera nazionalista peto eta hertzekoiarenak direla.
Asteburu honetan, diodan honen adibide pare bat aurkitu dut egunkarietan. Revilla, Cantabriako buruzagiak ez dauka bere burua nazionalistatzat. Horrela adierazten du behintzat igandeko El Mundo egunkarian. Aitzitik, erregionalista gisa agertzen zaigu. Eta bat eta bestea erabat ezberdinak omen dira: «el regionalismo es la antítesis del nacionalismo: reafirmo la región como parte de la nación que nos cobija, configuramos la Europa de las regiones. Yo soy muy liberal pero extremadamente radical en dos asuntos, sólo en dos […] Uno, soy muy español, radical en la defensa de España. Y dos, soy visceralmente radical contra ETA…».
Ikusten denez, Revilla ez da nazionalista. Ez eta urrundik ere. Baina oso espainiarra da; oso estua eta sutsua agertzen zaigu Espainiaren defensan. Edo zehatzago esateko, Espainiako nazioaren defentsan. Horrek, ordea, ez du espainiar nazionalista batean bihurtzen. Espainiari buruz esaten duena Euskadiri buruz esan izan balu, agian bai. Baina Espainiazalerik amorratuenak eta itsuenak ez dira, nonbait, nazionalista espainiarrak.
Rosa Díez ere jarrera berdin antzekoetan ikusi dugu asteburuko egunkarietan. Igandeko Deia-n zera esaten digu: «No soy antinacionalista. Somos un partido nacional que compite con otros partidos nacionales que, a mi juicio no se comporta como tal […] No me gustan los nacionalismos, ni los pequeños ni los grandes». Ez dago gaizki, bere eguneroko diskurtsoan la nación arriba eta la nación abajo dabilen emakumearentzat.
Egun berean, El País egunariaren azken orritik egiten digu ku-ku Rosak. Hemen ere, Deia-n finkatutako ildo beretik doakigu. Galdegileak oso espainiazale ikusten duenez, Sarkozy bezala nazionalista ote den galdetzen dio. Berak, ezetz: «Ni de mayor ni de joven. A mí no me gustan los nacionalismos. Ni los nuevos ni los viejos». Baina bere alderdiaren ezaugarri ideologikoei buruz galdetzen dionean, ez zaio Rosari beste irtenbiderik gelditzen nazio hitza erabiltzea baino: «Somos un partido nacional, progresista, transversal, laico».
Hortxe dago, antza, nazionalismoaren inguruko arazo guztiaren gakoa. Nazionalista barik, nork bere buruari nazional deitzean. Espainiarzalerik gogorrenak ere, egun osoa Espainia gora eta Espainia behera dabilenak, nazionalista izateari uko egiten badio, nazional gisa agertzeko, ni ere ez naiz nazionalista.
Gaur egunetik, ni ere ez naiz nazionalista, beraz.
Betiko historioa da: «Egin nik esaten dudana baina ez egin nik egiten dudana». Arazo erreza da «unitate ekonomikoa» apurtu nahi dugula. Luego se recorta, pinta y colorea a gusto del consumidor.
kaixo guztioi,
Guztiz penagarria da zuk diñozun moduan, baina nahiz eta zuk kasu pare bat ipiñi, hori egunero agertzen jaku.
Hori horrela izanda, oso egokia iruditzen jat zure emengo ekimena: blogean ataratzea.
Askotan ere mingotsa da horrelakoak entzun eta ixilik egon behar, herritara xumeak besterik ez garelako.
Eskertzen dautzut heme ageri dozun komentarioa. Eskerrik asko.
Koldobika.
Ondo asmau dek post hontan. Bai horixe. Gauza horrela, neonek ere ezetz esan behar diat ba!!
Lo que es una injusticia es que a los españoles no,nos dejen independizarnos de algunos ridiculos…Con todos mis respetos pero los herederos del desastre del 98,los devotos del templo-relicario de San sabin-etxea libertador,azote de maquetos,cuando acusan a otros de ser nacionalistas,solo podemos sonreir por que todos conocemos la catadura moral y democrata del señor de Abando y todos sabemos que bajo ese barniz democrata se esconde la boina roja siempre tan reaccionaria,esa boina roja que tuvo su renacimiento con el araña negra de Azkoitia ¡que bien agitaba el arbol!.Ahora estan huerfanos…Ahora es el momento de que guarden la boina roja que se ha cubierto de gloriay esperen tiempos mejores…Para el asalto y conquista del ahora maqueto y liberal gobierno vasco quedan unos años pero ya veo que estan preparandose en esta tregua de 4 años,estan armandose pero bien…Acusando a los otros de nacionalistas intolerantes,acusando a los demas pueblos de España de todos sus males,sigan asi,Oso ondo que nosotros les seguiremos cantando el Trágala cargado de democracia y de libertad.
Jeiki! Jeiki euskotarrak!!!!
Gure etorkizuna, gu geuk idatzi behar dugu!!!! geuk erabakita, eta ez inoren eskuetan utzi !!!!
Hatoz Idependentisteekin !!!
Jeiki ! Jeiki !
http://www.unitewales.org.uk/
Un poquito de musica para los interesados en la lucha antifascista en Gales.
Teclear en videos para la musica y si quereis atender esta es la invitacion abierta para todos.