Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 17/11/12

Ostegun arratsaldean, aste parlamentarioa bukatzealdera zegoelarik, bisita gogoangarria izan dut Kongresuan. Lurgorri ikasleen elkarteko gazte koadrila bat etorri zait oles egiten. Ikustaldi laburra baina interesgarria izan da oso. Diputatuen Kongresua zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu diet labur-labur (ez baitzeukaten esplikazio sakonak entzuteko denbora askorik), eta espainiar estatuko erakunde ordezkatzaile baten abertzale batek zer egin dezakeen adierazi diet. Azken puntu honetan, jakina, neure ikuspuntua eta esperientzia erakutsiz.

Ikustera eta ikastera etorri dira Madrilera Lurgurri-ko gazteak. Bidai laburra baina emankorra antolatu dute. Ikusteko, ikasteko eta, nola ez, jai apur bat egiteko ere baliozkoa  izango zainea. Euskadiren etorkizun hurbilak kezkatzen ditu gazteak. Hurrengo urteetako bilakaera politkoa eta ekonomikoa. Baina ez zaie adorerik falta. Eta ekimena ere badute, eragozpenei aurrea hartzeko.

Gogoz agurtu ditut eta hurrengoan ere, Madrilen zein Euskadin, nahi dutenaz hitz egiteko eskaini natzaie.

Anuncios

Read Full Post »