Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 2 de febrero de 2012

Gaur goizean, otsailaren 2ko zazpit´erdietan, izan da aurtengo Estatu Batuetako otoitz egileen gozaria. Washinton Hilton hotelaren gela nagusian, beti bezala. Eta beti bezala, bete-bete eginda zegoen gela erraldoi hori ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenagorako.

George Tsereteli, Georgiako legebiltzarreko lehendakariordearekin. Euskalduna naizela esan diodanean, zera erantzun dit: "Oh, we are relatives"

Kontrol zorrotzak daude sarreran. Eta ez da gutxiagorako. Obama bera, bere emaztea, gobernuko kideak eta ehundaka agintari batzen dira urtero saio horretan. Amerikarrak eta kanpotarrak. Segurtasunak huts egingo balu egundoko sarraskia gerta liteke gosarian; munduari buelta emango liokeen sarraski odoltsua. Hortik dator nor eta nola sartzen den kontrolpean jarri beharra. Baina behin kontrolak zeharkatuz gero, jende mordoa ikusten da barruan, atzera eta aurrera; gonbidatuak eta organizatzaileak dira, nahastuta, inurrien moduan, batera eta bestera dabiltzanak. Gonbidatuak, bakoitza dagokion lekua bilatzen. Eta organizatzaileak, bakoitza bere lekuan jar dadin laguntza ematen. Ez baita erraza hain gela handiaren barruan eta hainbeste jenderen artean, norberari dagokion mahaia aurkitzea.

(más…)

Read Full Post »