Joan den asteburuan, Arrain Azoka-ren 16. edizioa ospatu da Bermeon. Arrakasta handiz, beti legez. Milaka lagun batu gara bertan, zapatuan eta domekan -barikuan ere ez zan jendetza makala inguratu entzun dudanetik- itsasoaren eta arrantzaren inguruko azken produktuen berri hartzen. Duela urte batzuk euskal-arrantzak izan zuen indarra ezagutu dugunok, harritu egiten gara, benetan, indar hori beheraka doan -ala omen doan- honetan, itsaskien promozioa suspertzeko ekimenek hartu duten ospea ikusten dugunean. Egunean-egunean sortzen dira produktu berriak, kontserba berriak edota arrainarekin prestaturiko plater berriak. Gure denboretan inork ez zuen berdelik gura. Eta orain sukaldarirk famatuenek ere plater goxo ederrak asmatu dituzte arrain urdin horren aragiarekin. Aitortu beharreko da, bai, itsas-ertzeko udalek, kofradiek eta arrantza arloko elkarteek, lan asko egiten dutela arrainak giza-elikaduran dauzkan balio handien zabalkundean. Aurten, esate baterako, Arrain Azoka-ren leloak, arrainak umeen dietan daukan garrantzia azpimarratu gura izan du.
Archive for 23 de mayo de 2010
Arrain azoka topean
Posted in Opinión, Uncategorized, tagged Bermeo, Ibilera eta joan-etorriak on 2010/05/23| 9 Comments »
Basarten, iragana eta etorkizuna aDos
Posted in Actos, Uncategorized, tagged Ibilera eta joan-etorriak on 2010/05/23| 9 Comments »
Larunbat goizean Bakioko Basarte izeneko baserrian egon ginen. Mari Jose eta Arantxa Zabalak landutako txakoli berriaren aurkezpenean hain zuzen ere. Ardo gazte berriak aDos darama izena: aDos. Izen kuriosoa, zalantza barik, baina esanguraz betea; sinbolismoz josia. Izen horrekin, lehenaren eta geroaren arteko lotura adierazi nahi izan dute Mari Josek eta Arantxak. Iraganaren eta etorkizunaren arteko hitzarmena. Lehena, txakolinak berak islatzen du; Bizkaialdeko lurretan mendez mende landu izan den ardo gaztea. Geroa, berriz, egileek eurek hezurmamitzen dute; bi emakume, bakarrik -Jose Etxebarriak esaten zuen moduen, «gizonezkoen behar barik»- produktu berria eta gaurkotua prestatzen eta merkaturatzen.