Larunbat goizean Bakioko Basarte izeneko baserrian egon ginen. Mari Jose eta Arantxa Zabalak landutako txakoli berriaren aurkezpenean hain zuzen ere. Ardo gazte berriak aDos darama izena: aDos. Izen kuriosoa, zalantza barik, baina esanguraz betea; sinbolismoz josia. Izen horrekin, lehenaren eta geroaren arteko lotura adierazi nahi izan dute Mari Josek eta Arantxak. Iraganaren eta etorkizunaren arteko hitzarmena. Lehena, txakolinak berak islatzen du; Bizkaialdeko lurretan mendez mende landu izan den ardo gaztea. Geroa, berriz, egileek eurek hezurmamitzen dute; bi emakume, bakarrik -Jose Etxebarriak esaten zuen moduen, «gizonezkoen behar barik»- produktu berria eta gaurkotua prestatzen eta merkaturatzen.
Basartetarrek betidanik egin izan dute txakolina. Inguruko baserri guztietan bezalaxe. Etxerako, besterik ez bada. Mahastiak, beraz, inguruko paisaiaren berezko osagaia izan dira urtez-urte. Haatik, Mari Josek eta Arantxak ume denboretatik dakite lurra lantzea eta mahastaiak zaintzea zer den. Bizitza osoa eman dute oinak ez ezik eskuak ere lurrean erabilten. Baina zerbait gehiago behar zuten. Eurek egindako txakoli propioa. Beraien sortutako marka berezia. Mahatsa ereiten, jagoten, zaintzen eta batzen egindako lan eskerga burutuko zuen lorpena: aDos. Zalantzatan ibili dira luzaroan, baina azkenean ere pausoa ematea erabaki dute. Eta ondo erabaki ere. Bizkaiko sagarraren usaimena barru-barruan daraman txakolina egin dute: aDos. Minuskulaz idatzia baina ibilbide luzea egin nahi duen produktua. Txakoli ederra, benetan.
Zorionak Basarteko emakume biei: Mari Jose eta Arantxari. Eta zorte ona izan dezatela.
Estimado Josu:
Te escribo desde Andújar (Jaén), y como me parece interesante lo que expresas en la prensa escrita y hablada, con todo el respecto del mundo te pido que aunque casi todo se expresa en castellano, me indiques si es posible como se puede leer tus artículos en euskera traducidos al castellano, y perdona si en tu página existe traductor y no lo he visto.
Muchas gracias y un saludo.
A ver si duerme más Sr. Erkoreka …que no puede aparecer con esas ojeras hablando en el Congreso de los Diputados. Vi su intervención del otro día por televisión …(Con lo bien que sale usted en las fotos de su Blog),
-Por supuesto se lo escribo con todo el respeto del mundo.
Ni caso, Josu, el borono ese de Sondika tiene el sentido estético en la punta del dedo gordo del pie derecho. Yo te veo sexy. Mucho mejor que el señor de la papada que se encuentra al otro lado. ¡Y vaya como le agarras a la moza que está junto a tí!.
Gracias, Bibiana, ¡a ver si me vas a sacar los colores! Y la moza a la que te refieres es nada menos que Diputada de Agricultura de la Diputación Foral de Bizkaia. Guapísima, como se puede comprobar, pero de una acreditada competencia profesional.
Querido Alberto. Siento confirmar tu sospecha de que el blog carece de traductor y de que si desconoces la lengua vasca no te será posible comprender las entradas escritas en esa lengua. Me halaga tu interés, pero no puedo darte satisfacción por esta vez. En cualquier caso, quisiera poner en tu conocimiento que, por regla general, aunque no siempre, las entradas escritas en euskera recogen reflexiones o se hacen eco de acontecimientos de alcance más local. Es mi lengua materna, estoy personalmente comprometido con su uso y fomento y no quiero dejar de utilizarla como el canal específico que me permite comunicarme con los que también la hablan y entienden. Confío en que no veas en mi actitud un gesto de desdén o de desprecio hacia tu persona o hacia las que se encuentran en tu misma situación.
Un cordial saludo
Os aseguro que no me estoy inventando nada, aparecía el Sr. Erkoreka hablando al Hemiciclo con unas ojeras que le llegaban al suelo (no sé como le dejaron hablar en ese estado) .Creo que no había dormido en varias noche. Él sabe que todo lo que digo es verdad .Voy a intentar sacar las imagenes ,creo que en la pagina de RTVE están, por desgracia ahora no tengo tiempo gracias a los «colegas docentes del portavoz»… En cuanto pueda las traeré.
PD.
Duerma más y no trasnoche tanto por favor.
Bueno, bueno eso de euskera ¿?… mejor diga BATUA o esperanto … ¿verdad?
Por cierto, a ver si tenemos mas respeto con el señor de la papada «querida» que no se merece este reproche …
Euskaldunberriek asko eskertzen dizkizugu ikaskizunak. Baina nire kasuan lotsa handia ematen dit euskaraz ekiteak, zoritxarrez, ez naiz gaztelaniaz bezain ondo moldatzen. Agian egun batean…
Ze ondo igarotzen duzu denbora!! Abesti batek esaten duen bezala Txapan, Patxaran, Vino tinto, Txakoli-en artean.
P.D: Pobre alcalde de Bakio.
Kaixo Josu:
“…otzara barruan” IRAGANA ETA ETORKIZUNA ERRIGOITIN.
(lana egiteko erak… eta erak daude)
Txalogarria da Basarten izan duten ekimena, enpresa bat sortu eta aurrera eramateko. Txalogarria da eta horrela txalotzen dut Errigoiti ondotik . Animo!
Urte batzuk dira Arrieta herrian bizi garala; Olabarri (Errigoiti) ospetsutik hurbil. Beharbada zuretzat ez da hain ezaguna izango nahiz eta EAJ alderdiko Iñaki Madariaga alkatea aspalditik horretarako merituak egiten dabilen. Entzuna duzu? Hura ere Errigoitiko iragana eta etorkizuna lotu nahian dabil. Baina zelan? Ondo dagoena suntsituz.
Oraingoan, hirugarren sektore eta manufakturetarako izan behar zuten lursail batzuetan, Malluki poligonoan hain zuzen, BIOMASA ZENTRAL bat ipini gura du, nahiz eta honetarako ere legeek agintzen dutena betetzen ez duen arren, berriro ere, lege edota arau guztien gainetik eta baimenik gabe. Poligonorako proiektuak berak ez dauka ez Ingurumen Inpaktu azterketarik, ez Bisoi europarraren Txosten berezirik. Eta sarrerarako lanek ez daukate URAren baimenik.
Proiektua, antza denez, “goitik” dator.
Nor da “goitik” agintzen duen hori? Partidua? “Goitik” dagoen horrek ez du legerik bete behar? Nik, legeek agintzen dutena bete behar dut. Zeuk ere Josu, betetzen duzula sinistu gurako nuke. Hala bedi. Errigoitin, ordea, ez da horrela, eta inork ere ez du ezer egiten arazoa konpontzeko. Horren aurrean, alkateak, berak gura duen guztia egiten du, herritarrei burla egin eta bizkarra emanez, agindua antza… “goitik” dator eta. Horrelako jokaeraren aurrean Partidutik ez duzue ezer egin behar? Bat zatozte alkate honekin eta bere jokabidearekin? Alkate hau EAJ-ren jokabidearen isla da?
“Sagar ustela…”
Begiak zabaldu eta informazio gehiago gura baduzu sar zaitez blog honetan: http://poligonomalluki.blogspot.com
Edo harremanetan jarri gurako bazenu: errigoitigarbia@hotmail.es