Euskaldun orok dakienez, «arinaiztarra» euskara ikasten ari dena da. Edo, zehatzago esateko, euskara ikasten ari dela esaten duena da. Nondik dator izen petral hori? Zergatik deitzen zaio horrela euskararen ikasleari?
Euskaraz dakien galdetzen diozunean, «ikasten ari naiz» erantzuten dizulako.
Ez dut honetan farrerik egin nahi. Benetako arinaiztarrak meritua du. Meritu handia. Bere eguneroko izerdiarekin euskara ikasteko ahalegina -ahalegin zintzoa- egiten duela erakusten duelako. Ustezko arinaiztarrari, ordea, ez diot begirunerik. Gauza bat esan eta beste bat egiten duelako. Itxurak besterik egiten ez dituelako.
PPk eta PSEk gaur sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, Eusko Legebiltzarreko eta Jaurlaritzako buruak arinaiztarrak izango dira hurrengo urteetan. Batek badaki benetazkoak ala ustezkoak.