Euskaldun orok dakienez, «arinaiztarra» euskara ikasten ari dena da. Edo, zehatzago esateko, euskara ikasten ari dela esaten duena da. Nondik dator izen petral hori? Zergatik deitzen zaio horrela euskararen ikasleari?
Euskaraz dakien galdetzen diozunean, «ikasten ari naiz» erantzuten dizulako.
Ez dut honetan farrerik egin nahi. Benetako arinaiztarrak meritua du. Meritu handia. Bere eguneroko izerdiarekin euskara ikasteko ahalegina -ahalegin zintzoa- egiten duela erakusten duelako. Ustezko arinaiztarrari, ordea, ez diot begirunerik. Gauza bat esan eta beste bat egiten duelako. Itxurak besterik egiten ez dituelako.
PPk eta PSEk gaur sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, Eusko Legebiltzarreko eta Jaurlaritzako buruak arinaiztarrak izango dira hurrengo urteetan. Batek badaki benetazkoak ala ustezkoak.
Baina hemendik aurrera zer egingo duten ez dakigun arren, badakigu, jakin, orain arte euskararekin zer egin duten. Hori datu bat da, ez da iritzia. Patxik urteak daramatza -lau urte gutxienez- Lehendakari izateko asmo eta ahaleginetan baina, orain arte, Lehendakaria izango dela jakin duen unera arte, ez du euskararekin konpromiso zehatz eta publikorik hartu. Euskara, beretzat, ikusten denez, Lehendakari izateko bakarrik balio du duen ahalegina da. Lehendakaria izateko ez bada, ez du merezi ikasketa horrek eskatzen duen esfortzua egiteak.
Arantxaren kasua okerragoa da oraindik. Ama euskaduna omen du. Andoaingo baserritarra. Eta amaren gurasoak euskaldun petoak bide dira (edo ziren). Baina berak ez daki euskaraz. Ez omen da euskalduna. Hori bai meritua, alajaina! Ama euskaldunaren alabak euskaraz tutik ez jakitea. Datu horrek berak ematen du erakustera -besterik gabe- Arantxak euskarari zernolako atxikimendua izan dion bere bizitzan zehar. Eta euskalduna izateko aukerak -eskura izan dituen aukera guztiak- bazterrera bota eta gero, juxtu orain, Legebiltzarreko burua izango dela jakin duen une honetan bakar-bakarrik gogoratu euskaraz eta erakutsi du euskaldunon hizkuntzaz jabetzeko gogoa.
Hemendik aurrera, beraz, euskal erakundeetako buruak -bi buru nagusiak, alegia- arinaizatarrak izango ditugu.
Denborak izango du benetakoak ala ustezkoak diren.
Ibarretxerekin ere gauza bera gertatu huan, Josu. Lehendakari izan arte etzian euskararekiko ahalegin handirik egin… eta hori alderdi abertzalea omen den PNVkoa izanda. Eta zoritxarrez PNVk horrelako adibide asko zauzkak… esate baterako, zein da Bilboko alkateak euskararekin egin duen ahalegina?? arinaiztarra izatera ere ez da inoiz iritsiko.
Erderaz (pnvkoek ulertzeko): ven la paja en el ojo ajeno y no el empire state en el propio.
Harritzekoa bada, bai, ama euskalduna izanda alabak euskeraz ez jakitea, ume batek ikasten dauan lehen hizkuntza amarena da eta. Ez aitarena, amarena. Edozein hizkuntzatan horrelaxe esaten da, lengua materna, mother tongue, langue maternelle… ama-hizkuntza. Adierazgarria, beraz, ikasi ez izana. Edo ahaztu izana, ez dakit zer dan okerrago.
Bestalde, Legebiltzarreko buruak euskeraz ez jakiteak baliogabetu egiten dau PP-k eta PSOE-k darabilen argudioa, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen aldeko defentsa sutsu hori. Izan ere, gazteleraz bakarrik berba egiteko gai dan pertsona bategaz ez dago aukeratzerik, erderaz ala ezer ez. Apur bat gaiztoa izanda aukera ederra
Euskera ez ikasteko pertsona baten eskubidea, euskeraz hitzegiteko nire eskubidea hasten dan puntuan amaitzen da. Are gehiago pertsona horrek kargu publiko bat badauka.
Momentuz zalantzan itxiko dogu baina apustu egingo neuke baietz ustezkoak izan. Oker egon nahi neuke baina…
Josu,
Ez dezu egia esan. Patxi Lopezek urte bat edo pare bat urte darama euskera ikasten ta euskararekin konpromiso zehatz eta publikorik hartu du, bai!!.. Gainera ETB-n (bere azken elkarrizketan) esan zun hurrengo debatea (4 urte barru) euskeraz eitea espero zuela. Hori da bere konpromizua. Gai zango da?..ez dakigu, baina konpromiso publikoa hor dago.
Kaixo Iñi. Esana eta idatzia dut -blog honetan bertan, besteak beste- Ibarretxe Lehendakaria izan aurretik ere, nik, neuk, solasaldi bat baino gehiago izan nuela berarekin euskaraz. Ez zuela erraztasunez hitzegiten? Bale. Ez zuela orain agertzen duen trebetasuna erakusten? Bale. Baina ni IVAPeko zuzendaria nintzen orduan -Lehendakariordetzatik zintzilik zegoen erakundeko zuzendaria hain zuzen- eta baten baino gehiagotan hitz egin nuen berarekin euskaraz. Iñaki Azkunaren irudia aipatzen didazu. Bai… baina berdina al da Bilboko alkatea izatea ala Euskadiko Lehendakari izatea? Azkunak, nik dakidanez behintzat, ez du inoiz Lehendakaria izateko asmorik agertu. Bestalde, kontuz Azkunaren euskararekin. Durangoarra da jatorriz eta bizkaiera herrikoian egiten diren elkarrizketetan, dena ulertzen du.
Bide okerra hartu duzu nire iruzkinari erantzuna emateko PNVren jarrera jenerikoak omen direnak aipatzen dituzunean. PNVk Lehendakaritzarako euskaraz ez dakien norbait aurkeztuko balu, nik ez nuke ontzat hartuko.
Batera nator, Aitor O. zuk esandakoarekin baina utz nazazu ñabardura bat egiten. Zera esaten duzu «Legebiltzarreko buruak euskeraz ez jakiteak baliogabetu egiten dau PP-k eta PSOE-k darabilen argudioa, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen aldeko defentsa sutsu hori. Izan ere, gazteleraz bakarrik berba egiteko gai dan pertsona bategaz ez dago aukeratzerik, erderaz ala ezer ez. Apur bat gaiztoa izanda aukera ederra». Honekin ez nago ados. PPk eta PSOEk hizkuntza aukeratzeko askatasunez hitzegiten dutenean, horixeri buruz hitzeginten dute hain zuzen ere. Gaztelaniaz bakarrik edonon eta edonola hitzegiteko askatasunez. Kontrakoa, euskera inposatzea dela diote.
Oscar, arrazoia ematen didazula uste dut. Nire esana da Lopezek, Lehendakaria izango dela jakin duen honetan bakarrik hartu duela euskara ikasteko konpromiso publikoa. Eta zure idazkitxoaren arabera, horrela da. Ez duzu nire esana gezurtatzen, baieztatu baino. Konpromiso hori -esaten duzu- ETB-n eta bere azken elkarrizketan hartu zuen. Horixe ba! Lehendakaria izango dela jakin izan duenean. Orain arte asmoa zeukan. Asmo hutsa. Eta orain badaki jakin izan egingo dela.
«Nola dago zure euskara?
Frankismoaren emaitza naiz. Euskara nekiela jaio, eta galdu egin nuen. Klaseak hartzen ditut.
Eta, izango dugu Azkuna alkate euskalduna?
Saiatzen naiz. Hitzaldiak euskaraz hasten ditut. Ez nahiko zenuketen beste, zeren batzuek nahiko zenukete euskaraz soilik egitea eta gazteleraz ezer ez. Bi hizkuntzak dira ofizialak eta bietan egin behar da. »
Azkunari egindako elkarrizketa betetik atera dut (http://www.berria.info/paperekoa/harian/2007-05-13/011/007/Ni_hasteko_lau_urteetarako_aurkezten_naiz_Bilboko_alkatetzarahtm). Es dakit elkarrizketa bizkaiera herrikoian egin dioten ala gazteleraz… ze apustu egingo zenuke josu??
Frankismoaren emaitza?? ja! Franko orain dela 30 urte hil huan motel, euskaraz ikasteko nahiko denbora ez?? Betiko aitzaki merkea.
Eta bigarren galderari emandako erantzuna benetan lotsagarria, batez ere hitzaldi bat bera ere euskaraz egin ez duen pertsona batetik etorrita…
Josu, ez dut esaten pnvko denak berdinak zaretenik, esaten dudana da zoritxarrez azkuna bezalakoak asko direla, gehiegitan esanak eta izanak bat ez datozela.
Iñi, ni neu ere frankismoaren emaitza naiz. Nire ikasketa guzti guztiak gaztelaniaz egin ditut. Unibertsitate aurrekoak eta Unibertsitatekoak. Denak. Euskara etxean ikasi nuen baina gaztelaniaz barruratu nituen edukin akademiko denak. Nire «jakituria» gaztelaniazko moldeetan hartu nuen. Ikasketak amaitu eta gero alfabetatu nintzen euskaraz. Hogeitaz urtekin.
Badakit jakin EAJ barruan euskararekiko begirune gehiegirik agertu ez duen jendea dagoena. Baina orain alderdiaren buruan dagoen belaunaldian -40 eta 50 urteen artean dagoen belaunaldian- gehientsuak dira -edo gara- euskaldunak. Hortik gorako adina dutenen artean, ez hainbeste, noski.
Azkunak Lopezek baino 16 edo 17 urte gehiago ditu. Alde nabarmena. Beste belaunaldi batekoa da. Eta euskara berreskuratzeko ahalegin gehiago al gutxiago egingo zuen baina ez da Euskadiko Lehendakaria izango. Gaitzerdi. Lehendakariak euskaraz ez jakitea, nire iritziz, Bilboko Alkateak euskaraz ez jakitea baino asko larriagoa da.
Josu,
Emen bideo bat. Arantza Quiroga euskeraz hitzegiten:
http://www.eitb.com/videos/detalle/122589/primeras-declaraciones-arantza-quiroga-presidenta/
«Azkunak Lopezek baino 16 edo 17 urte gehiago ditu.»
ZERRRR???…orain adina kriterioa da?. Franco noiz hil zan? 34 urte ezta? Azkuna (irakurri abizena) eukalduna da. Hemen jaiota da. Bere familia euskalduna da, ezta?. Ta ez du minutu bat ezta ere euskara ikasteko.
Baina hori bazekiat. Ez du batere egiten euskararen alde Bilbon. Penagarria da ikustea nola Bilbon ia euskeraz ez da apenas hitzegiten naiz ta jeltzaleak izan hiriaren gobernuan. PSE-EE-k Donostiako gobernuan dago ta emaitzak askoz hobeagoak die.
Beno, badakigu batzuen kriterioa: Ibarretxek euskara ikasi dezake lehendakaria izan ta gero (no hay problemas de legitimidad por el hecho de llegar a ser lehendakari sin dominar el euskera). Ta Lopezerena ….beno… zure ustez euskera ikasteko konpromisua besterik ez dauka.
Gustatuko litzaidake jakitea zenbat PNV-parlamentario dakite euskera ta zenbat gai dira euskara normaltasunarekin erabiltzeko (hizketan). Agian listaren bat egin dezaket. Beste momentu batean.
Aio
«..ez dakigu, baina konpromiso publikoa hor dago». Lopezesen hitza! benetan sinesgarria!!!. Esnetan biziko naiz ordun…
Oso ondo, Oscar. Baina utz egidazu hainbat ñabardura egiten:
1.- Arantza Quiroga, PPSOEkoek Legeintzarburu izarteko aukeratutako emakumeak ez du euskaraz hitzegin. Serioak izan gaitezen. Irakurri egin du. Hirurogeita hamarren bat hitz irakurri ditu euskaraz. Hori, PPSOEkoen erregeak Juan Carlos I berak ere egingo luke arazo gehiegirik gabe. Apur batean entsaiatu, bost sei aldiz errepatu eta kitto. Hori ez da euskalduna izatea. Eta hori bada Patxi Lopez bere buruari jarri dion helburua… ondo goaz, bai!!
2.- Niri, neuri iruditzen zait, 35 urte dituen andrazko batek, hau da, bere ikasketak euskara hezkuntza sisteman bete-betean sartuta zegoela egin dituen pertsona batek euskaraz ez jakitea, lotsagarria dela. Are gehiago andrazko horrek Legebiltzarreko burua izan nahi badu. Eta ez dut ezer esango, horrez ganera, bere ama euskalduna bada.
3.- Ez ezazu gehiego defendatu, Oscar. Badakit, jakin ere, sozialistak ez zaudetela pozik PPkoek Legebiltzarraren buru izateko jarri dizuten hautagaiarekin. Horixe bai eman dizuten mutturrekoa!! Gogorra da hori iruntsi beharra baina, zer egingo diogu ba? Zeuek aurkitu duzue bide hori.
4.- Ez egiozu buelta gehiegirik eman, Oscar. Bilboko Alkatea izatea eta Lehendakaria izatea -edota Legebiltzarreko burua izatea- ez da berdina euskara jakiteari dagokionez. Bilbon, gaztelania izan da nagusi urte asko eta askotan. Baina Euskadin beti izan da elebiduna. Gehiago ala gutxiago, baina elebiduna. Batek badaki «El Gobierno del Cambio» honen ostean zer izango den.
5.- Azkenez, Oscar, adina ez da «kriterioa». Irizpide bat gehiago da besteekin batera jokatzen duena. Ni gaztea nintzenean ez zegoen euskaraz ikasteko modurik. Dena zen gaztelaniaz. Baina Arantza Quirogaren garaian -zuek Legebiltzarraren buruan jarri duzuen gazte-garaian- euskara hezkuntza sisteman sartuta zegoen. Quirogak erraztasun guztiak izan ditu euskara ikasteko. Etxean, herrian, eskolan… eta horren guztiaren ondoren, paper bat irakurteko baino ez da gai.
6.- Patxik konpromisua hartu duela diozu. Ondo dago. Nahiago dut berandu hartzen den konpromisoa -Lehendakaria izan arte ez du konpromiso publikorik hartu- inoiz hartzen ez dena baino. Ez dut arazorik izango bere ahalegina txalotzeko egunen batean euskaraz hitz egiten edota eztabaidatzen ikusten badut. Lasai horregatik. Bere ahalaginak fruiturik ematen badu ni neu izango naiz lehena ahalegin hori goraipatzen. Baina ikusiko da. Zapateroren parekoa bada bere hitza betetzen…
Cuando la luz española brille con la luminosidad que le es propia, los articulos como este publicados en lenguas primitivas y sin futuro, desaparecerán. El vascuence es para el caserío y el calor del hogar. Para los cuentos de la abuela.
Joer Curro, iba a hacer un comentario calcado al tuyo (pero en sentido irónico) y me lo has chafado.
Pero a radical xenófobo no me vas a ganar: a ver si tienes bemoles para decir aquí que hay que cortarles la lengua (u otra cosa, lo que por donde Fraga quería colgar a los nacionalistas) a los que hablan esa jerigonza, ese trabalenguas ininteligible, ese dialectucho infame de la anti España.
Anímate, hombre, que en España decir estas cosas salen gratis. Por menos de eso ponen multas en otros países.
(Pero ¿no era todo lo vasco expresión de genuina españolidad? Chorradas para quedar bien, hay que aplastar a los vascos ¿verdad?).