Espainiako komunikabideek -eta Euskadikoak ere beste horren beste, noski- informazio zehatza eta oparoa eman digute azken egun hauetan, joan den ostiralean, Asturias-eko Tineo-n, Lopez-i eta Basagoiti-ri «Riego» saria eman izanaren inguruan. Gure artean, inork ez zekien atzora arte sari hori ematen zenik ere -zazpigarren edizioa omen da oraingo hau-, baina aurten modako bikoteari esleitu zaion heinean, zabalkunde nabarmena hartu du egitateak korrekzio politikoaren prentsa indartsuan. Eta orain danok dakigu, jakin, Lopez-i eta Basagoiti-ri ex aequo eman dioten hori, sari garrantzitsua dela -orain arteko saridunak nortzun izan diren argitu ez diguten arren- eta izena ere ponpoxoa daukala, sari bat bateatzeko izen ponpoxorik badago behintzat: «Premio a las Libertades». Ez da gauza makala! Askatasun publikoen eta giza eskubideen defendatzailerik sutsuenak izango balira bezala.
Berria irakurri dudanean, Kirikiño handiaren artikulu bat etorri zait burura; Mañaria-ko idazleak Euzkadi egunkarian 1918ko abenduaren 10ean argitaratu zuen «Geuk be didar egingo dogu» izenburuko artikulua hain zuzen ere. Artikulu horretan, bezperan Madrilen izandako manifestazio bati buruzko gogoetak egiten zituen Kirikiño-k. Zer eskatzen zuten Madrilgo manifestatzaileek? Idazleak berak dinosku argi eta garbi: «…eskatuten eben ez emoteko Kataluniari autonomiarik eta jakina, Euskadiri gitxiago bereburu izatea». Kirikiño-ri ulertezina egiten zitzaion lurralde bateko herritarrek beste lurralde bateakoak egin behar zutenari buruzko agerpen eta eskari hain sutsuak egitea: «»Zergaitik estututen dira katalanak eta guk bakotxak geurea gura dogulako? Eurena eurentzako eta geurea be eurentzako gura ete dabe?».
Galdera erretorikoak ziren, noski, Ebaristo Bustintza-renak. Erantzun ezaguneko galderak, alegia. Kirikiño-k berak ematen zizkigun erantzun horiek artikuluan bertan: «Ete dabe? Ez dago ete-rik, horixe gura dabe gaztelarrak, Espainia laterri guztian eurak agindu eta eurak jan eta eurak nagusi izan». Hortik abiatuta, Kirikiño-k, Estatu espainiarreko gainontzeko lurraldeetako herritarrekin ondo baino hobeto konpondu beharra defendatzen zuen, eurek euren helburua lortu ahala, guk geuk ere geurea lortu ahal izateko, elkarri oztopo egin gabe:
«…guk euskotarrok, eurak lagun hartuta geure herriaren askatasuna jaretsi ahal badogu (jaretsi dogun lez), lagun hartu behar doguz, euren adiskide izan, ez euren arerio; guk katalan eta galiziar askatasun-zaleai barre eta burla egingo bageuntse, eurekaz lagun izan gura ez bagendu, Gaztelaren aldez egingo geunke, Gaztela indartsu gordetera jokatuko geunke, eta gure askatasuna ugerrak jango leuke. Geuk bakar-bakarrik, inor lagun gura ez dogula, jagi eta guda baten bidez edo matxinada baten bidez, eskuratuko geunkela uste dozue geure askatasuna?»
Hausnarketa interesgarria da Kirikiño-k artikulu honetan egiten duena. Are gehiago 1918an egindakoa dela kontuan hartzen badugu; duela 93 urte; ia mende oso bat. Kontua da, errealitateak, gero, ez diola arrazoi askorik eman. Adibide batekin azalduko dut esan nahi dudan hau. EAJko diputatuok beti eman izan dugu baiezko botoa beste Autonomia Erkidegoetatik Kongresura bialdu dituzten Estatutu-proiektuei eta Estatutuen aldaketa-proiektuei. Andaluziarrek, Balentziarrek edo Gaztela-Leondarrek euren autogobernua maila jakin batera eraman nahi badute, gu, euskaldunok, ez gara inor asmo horri oztoporik jartzeko. Eurek jakingo dute noraino heldu nahi duten eta zergatik. Guk beti baietz. Baina gure jarrera zabal eta lekuan lekuko erabakiak hartzearen aldeko hori, itxaropen jakin batean oinarritzen da: gero, autogobernuaren haskundea eskatzen duena gu geu garenean, eurek ere, gurekin, modu berdin-bedineak jokatuko dutela, hau da, eskatzen dugunari baiezkoa emanez. Arazoa da eurek, gero, ez diotela gure itxaropenari nahiko genukeenaren moduan erantzuten. Eta guk euren proiektuari baiezkoa eman arren, eurek, ordainean, ezezko borobila ematen diotela geureari. Ibarretxe Lehendakariaren egitasmoarekin gertatu zena gogoratzea baino ez dago honetak konturatzeko: ezezko hertsiak jaso genituen herrialde gehientsuetatik.
Rafael de Riego militar liberalaren omenez sortutako sariaren azken emate-ekitaldian, Asturias-eko presidenteak, Alvarez Areces-ek, gogotsu goraipatu zituen Lopez eta Basagoiti, bikote honek Euskadin sinatu duten hitzarmenak, «la política de la crispación» delako hori bazterrean uzten duela esanez. Euskal herritarrak behin eta berriro ari dira esaten -inkesta guztietako kontua da hau- ez dutela hitzarmen hori atsegin. Herritarren erdiak baino gehiagok, hitzarmen horren kontra dagoela esaten du beti. Hitzarmenak, bestalde, ez du gizartearen gehiengoa islatzen, epai batek herriaren nahia aldarazteko -edo, hobeto esanez, herriaren nahiari iruzur egiteko- izan dezakeen indarra baino. Baina Asturias-eko presidenteak badaki, jakin, euskal herritarrek nahi ez duten hitzarmen horrek «la política de la crispación» baztertu duela Euskal Herrian. Euskaldunoi komeni zaiguna asturiarrek dakite, antza danez, geuk, euskaldunok baino hobeto. Gure artean pakea ala krispazioa sortarazten duena euren dakite guk baino hobeto.
Kirikiño-k burua jasoko balu, bere garaiko gaztelatarren jarrera hertsia -«eurena eurentzako eta geurea be eurentzako»- zenbat nahi hedatu dela Espainian barrena ikusiko luke eta Gaztelan ez ezik beste herrialde askotan ere euskaldunontzat ona eta txarra zer den esateko eskubidearekin ikusten duela bere burua zenbaitek.
Zeinek imajinatzen du euskal erakunde bat Asturias edo Andaluzia-ko agintariei saria ematen, bertako gizartean elkarbizitza bermatu dutenaren aitzakiarekin? Inork ez, noski, imajinaezina baita. Baina espainiarrek ere, ikusten denez, euren mitolojia daukate. Espainia eta espainiartasunaren inguruko mitolojia politiko ikutuezina. Eta mitolojia horrek Espainiaren batasunaren eta handitasunaren aldeko borroka, askatasunaren aldeko borrokarekin nahasten du, gauza berdina izango balira bezala. Aitzitik, espainiar nazionalista ez garenok, ondo baino hobeto dakigu ez direla gauza bera. Eta modako bikoteak Euskadin sinatu duen hitzarmena askatasunaren aldeko tresna dela behin eta berriro esaten diguten arren, bestelakoa dela bere benetako helburua. Ez gaitezen engainatu. Andres de Blas-ek azaldu zigun oraindik oraintsu El País egunkarian: «…el acuerdo entre socialistas y populares debería ser suficiente garantía de estabilidad para un futuro caracterizado por la armoniosa relación del País Vasco con el conjunto de España» (ikus «El entendimiento PSE-PP en el País Vasco», 2011ko martxoaren 14an argitaratua). Berba eufemistikoak, benetan, maltzurkeriz lortuta helburuez hitz egiteko.
Resulta patético ver a un neocon como Basagoiti recibiendo el premio que lleva el nombre de un liberal anticlerical como Riego. Y no menos hilarante resulta ver a un socialista (aunque sea un socialista del PSOE, de donde hace años que huyeron los socialistas de verdad homenajeando a un liberalote, que no quería mas sector publico que el militar y el policial. El españolismo hace estragos. Eclipsa todos los demás aspectos de la ideología.
Kirikiñok oker zebiltzala argi utzi du ordutik honuntz igaro den denbora eta diren gertaerak naiz ta orain denbora gutxi,oraindik,abertzale batzuk,ugari egia esan,antzeko zerbaiten ibili (aitortu behar nik neuk ere nunbaiteaño….).»Cautivar a España» delako ikuspuntuak,bereak egin du,bertan irautea iñozokerian irautea litzateke,etsaiari(bai,etsaiari diot) jokua egitea,beraz .Nazionalista Espainolek(PPSOE fronteak bereziki) asko erakutsi digute,gehienbat,noraino duen garrantzia beraientzat «cuestión de estado» delakoa,noraino haazten dituzten konplexuak eta noraino daren prest gezurrak,azpijokoak eta behar dan edozer gauz,edozer diot,aurrera eramatea beraien objetibo gorena,Espainiaren batasuna eta euskal herriaren Espainolizatzea,agian,jokuan dagoenean.
Niri behintzat,Espainolek asko erakutsi didate azken urte hauetan.Otsoen aurka otso izan behar garela,adibidez,eta indarkeria alderatua,noski,edozein medio erabiltzeko prest egon behar garela Euskal herria bizirik mantentzeko.Edozein,herriari engainatzea ezik.Espainolak,politikoki,inoiz ez direla gure lagunak izango.Espainolak,politikoki,gure etsaiak direla eta izango direla.Buruz jokatu behar dugula,baino orain arte baino askoz ere tinkotasun haundiagoz.Abertzaleon batasuna ezinbestekoa dugula,konplexuak eta ezinikusiak alderatu behar ditugula eta «cautivar a España»,»ganar a España» bihurtu behar dugula,»dikotomia» honek,»hil edo bizi» bait da guretzat.Zaila?;ezinbestekoa.
Hau dana abertzale»transbersal» izandako batek dio,Imazen zalea bere garaian.Espainolek esnatu naute nire okerratik,Espainolek erakutsi digute bidea…….
Agurrak.
Se han recogido mas de 4200 firmas para traer el cuadro “Guernica” de Picasso a Gernika.
Pedimos tu adhesión a la que creemos legítima reclamación de trasladar definitivamente el cuadro, “Guernica-Gernikara”.
http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80
Es una verguenza que hayas apoyado el ataque a libia, con la que esta cayendo y el paro que hay ahora toca asumir unos elevadisimos costes de defensa y vosotros lo apoyais manda webos txo.
Y te lo digo a ti pq eres tu el que ha dado la cara en los informativos.
No a la guerra! ni aquella ni ahora tampoco
Pitita, chiqulla, ¡quien te ha visto y quien te ve! Ya sabía que eras franquista, pero nunca me habías dicho que te apasionaba tanto Gadafi por el simple hecho de que quiere emular al dictador español entrado en Bengasi como Franquito entró en Madid al término de la guerra civil.
Anda, niña, abre los ojos y mira cuanta gente ha asesinado el tirano de Trípoli durante sus interminables décadas de dictadura sanguinaria. ¿No era hora de quitarle de enmedio? ¿Hay que permitirle que bombardee a sus súbditos como si fueran conejos? ¿Que haces tú, quería mía, aplaudiendo a un pajarraco matón?
Non dago, post honetan, Pasajes & Bidasoa inozoaren ekarpena? Ez al dauka ezer esateko? Ez al daki euskaraz? Ez al du aurkitzen EAJren kontra ezer esateko arrazoirik? Non sartu da? Mahai azpian, armarioan ala Gadafi-ren eremura joan da?