Joan den asteburuan, Santos Fradua Araukua itsasgudari ohia hil zitzaigun. Bermeotarra zen Santos. Gure herria barru-barrutik sentitzen duten horietakoa. Eta abertzalea, jakina. Abertzale sutsua. Goitik eta beherako abertzalea. Oso gaztea zelarik -hamasei urte bakarrik zituen guda zibila hasi zenean- Agirreren Jaurlaritzak gerratearen ezbeharrei aurre egiteko antolatu zuen Itsas Guda Zerbitzura aurkeztu zen borondatez. Une hartan, EAJ eta ELAko bazkidea zen dagoeneko. Iparreko Izarra izeneko ontzian -Bouan- bete zuen zerbitzua, euskal itsasertzea babesten eta jende xehea portu batetik bestera eramaten zuten ontziei laguntza eta babesa ematen.
Euskadiko lurrak Francopean gelditu zirenean, Santosek aurrera jarraitu zuen bere itsas zerbitzuarekin, Cantabrian, Asturiasen eta Bartzelonan. Ez zen, ez, berehala nekatzen diren horietakoa. Kemenik ez zitzaion inoiz falta Euskadiren eta demokraziaren alde burrukan egiteko.
Azken urteetan, jubilatu ostean, Bermeotik ibili izan da. Goizean goiz jaiki eta egunean-egunean ematen zuen buelta bat portutik eta inguruetatik. Itsasoa behar zuen lasaitasuna hartu eta arnasa hartzeko. Baina beti izan du gogoan Euskadi totalitarismoaren erpetatik askatzeko 1936tik 1939ra bitarteko urteetan egin zituen ahaleginak eta jasan zituen nekeak. Harrotasunez bizi izan du beti bere itsasgudariaren biografia.
Agur eta ohore, Santos. Gogorapenean izango zaitugu beti-
Al menos disimule y escriba más renglones en eusquera. Que cada vez son menos.
Ohorea merezi dute, bai, Santos bezala gerrate zibilean Euzkadiren alde eta bxaliabiderik gabe aritu zirenak. Goian bego.
Gizon gogorrak eta zintzoak izan ziren haiek.