Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 7/11/11

Ordu erdi eskasa izan zen, baina atzokoan Bilbo berriaren inguruan, arineketa alditxoa egiteko aukera egokitu zitzaidan. Agian ez nintzen aurreko egunetan bezain goizetik ibili, eta egunak hasieran atertu zuenez, korrika egiteko deportibak jantzi eta arrapaladan hasi nintzen.

Hiria goitik behera aldatu da Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikastera etorri nintzeneko garaietatik. Hirurogeita hamargarren hamarkada zen hura. Bermeotik irteten nintzen lehen aldia zen eta hiri zahar eta grisa aurkitu nuen. Inolako zerikusirik gaur dugun hiriarekin, itsasadarrarekin integratua, modernoa eta ikusgarria. Eraberritze eredua izan da eta hainbaten lanaren fruitu, bereziki Ibon Areso eta Iñaki Azkuna.

Kanpaina aldiko igandeak izan ohi dira besteak baino lasaiagoak. Apurtxo bat beranduago jagiteaz gain, familiarekin bazkaltzeko parada ere eskaini zitzaidan. Hautagaiek egunotan gutxitan goza dezakegun luxua. Zorionekoa naiz, emazteak eta seme biek ezer leporatzen ez didatelako. Zorionekoa benetan, beraiengandik ulermena eta aurpegi onak baino ez ditudalako jasotzen.

15:15ean iritsi nintzen etxera Donostiarako joan etorria bost ordutan  eta euriteagatik eta lanengatik arriskutsu jarri zen A-8 autopistan egin ostean.

Donostiar kideak izan nituen ondoan Kursaalen eman genuen mitinean. Kubo txikia aurpegi ezagunez beteta zegoen, baina guztien gainetik batek harritu ninduen  gehien. Antonio Basagoiti ikusi nuen Kursaaleko aparkalekutik irten ginenean. Gure ekitaldira gonbidatzekotan egon nintzen, baina berak ere zeozer izango zuela suposatu nuen.

Hamaikak aldera heldu nintzen, mitina baino ordu bete lehenago. Hiru hautagaiok kanpainako taldearekiko bilera genuen  momentuko gertakariak baloratzeko eta zuzenketen bat egiteko. Bertan zeuden Arantxa Tapia eta Emilio Olabarria. Eta kanpaina, maratoia modukoa den arren, Arantxaren aurpegia ez du nekeak zimurtzen. Bizitasuna antzeman nion, eder ikusi nuen jaka marroiaz jantzita.

Zaintza partekatuaren alde egiten duten guraso taldearekin izan ondoren, eta alde zaharrean nahiko nituzkeenak hartu gabe, etxerako bidea hartu nuen.

Arratsaldea futbol partidak osatu zuen. Eta goitik beherako zurigorri birekin egon nintzen:Josune Ariztondoeta Pedro Azpiazu. Athletic zalea da eta eserlekua ere badu San Mamesen. Lagun artean Peter deitzen diogun honek  bere  barruko suari eutsi behar izan zion palkoan.

Berdinketa lortu zuen Athleticek Guardiolaren talde bikainaren kontra. Gauza handiak lortuko dituzte lehoiek. Horretarako denbora badute: liga, kanpaina bezain luzea da.

Solo fue media hora, pero ayer sí pude darme una carrera a trote rápido por el nuevo Bilbao. No madrugué tanto como los días anteriores y la lluvia a primera hora nos dio una cierta tregua así que aproveché para calzarme las playeras de correr.

No queda rastro de aquella vieja ciudad a la que llegué en los setenta para estudiar derecho en la Universidad de Deusto. Era la primera vez que salía de Bermeo y me encontré con una ciudad vetusta, gris, casi en  decadencia. Nada que ver con la urbe por la que corro ahora, integrada en la ría, moderna y vistosa. Un ejemplo de reconversión y regeneración urbanística fruto del trabajo conjunto de muchos pero en especial de capitanes visionarios como Ibon Areso e Iñaki Azkuna.

Las dominicales en campaña suelen ser jornadas mucho más tranquilas que las demás. Tanto que además  de levantarme más tarde de lo normal, conseguí llegar a casa a tiempo para comer con mi familia. Todo un lujo que los candidatos no podemos darnos en estas fechas. Tengo suerte, mi mujer y mis dos hijos no me lo reprochan. Solo obtengo de ellos comprensión y esperas siempre con la sonrisa puesta. Soy afortunada.

Llegué a casa a las 15.15 horas tras una mañana  de ida y vuelta a Donostia en tan solo cinco horas y por una peligrosa A-8 en obras y anegada en algunos puntos.

Estuve acompañando a mis compañeros gipuzkoanos en un mitín en el Kursaal. El cubo pequeño estaba repleto de caras conocidas pero hubo una que me sorprendió más que otras. La de Antonio Basagoiti.Sí, sí, me encontré con él de frente cuando salimos del aparcamiento del Kursaal. Estuve a punto de invitarle a unirse a nuestro acto pero imaginé que él tendría uno propio.

Llegué sobre las once, una hora antes del mitin. Los tres candidatos teníamos una  reunión con el equipo de campaña para valorar y corregir desviaciones.  Allí estaban Arantxa Tapia y Emilio Olabarria. Y, aunque la campaña es como una maratón, la cara de Arantxa no parece fruncirse con el cansancio. Rebosaba vitalidad, la encontré especialmente guapa vestida con una chaqueta marrón tostado.

Después de atender a un grupo de padres que abogan por la custodia compartida y sin el tiempo que me hubiera gustado para un avituallamiento en la parte vieja,  emprendí el regreso a casa.

La tarde se completó con fútbol. Y con dos rojiblancos hasta la médula: Josune Ariztondo y Pedro Azpiazu. Forofo y con localidad en San Mamés, Peter , como le llamamos en la distancia corta, tuvo que contenerse en el palco.

Empató nuestro Athletic frente al equipazo de Guardiola. Llegarán lejos los leones, no tengo dudas. Tienen tiempo:  la carrera liguera es larga como la campaña.

Read Full Post »