Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 12/11/11

EAJ-PNVBai atsegina etxean egotea! Hauteskunde kanpainan gauden arren, egunotako agendak ketan ditugun arren, goizetik  iluntzera arineketan nabilen arren; denbora luzea zen Bilbon hainbeste denbora ematen ez nuela. Uste dut aurreko hauteskunde orokorretatik. Udan ere, oraingo krisialdian ere opor aldi batzuk kendu egin dira eta lehen Ganberan  jai egunak zirenak, orain lan egunak direlako. Eta orain, irailaren amaieratik nago etxean. Asterik aste Madrilen , etxekoengandik eta lagunengandik urrun gaudenontzat, munduko atseginena da  hainbeste astetan etxean egotea. Zure ohean lo egin, eta egunak uzten digunean, etxean bazkaltzea. Pozarren nago goizean kalera joan eta berton nagoela sentitze hutsarekin, kaleak ezagun egiten zaizkidala, auzoko eta ezagunek agurtzen nautela ikusteak egun osorako indarra ematen dit.

Atzo, Iñaki Azkunarekin elkartzeko zori ona izan nuen. Gaixotasunarekiko duen borroka gogor horretan ere, ondo aurkitu dut, betidanik izan duen animo onarekin. Umore onez dago, bromak gustatzen zaizkio eta beti da gustagarria berarekin hitz egitea. Indautxuko plazan  Lanbide Heziketaren inguruan ditugun proposamenak azaltzeko geneukan ekitaldian izan da. Gazteekin izan genuen topaketan ere esan nuen: prestakuntzak lan merkatuaren beharrizanetara egokitu beharra dago. Funtsezkoa da gazteen langabezi bortitz honi aurre egiteko.

Badut gaurko eguna hasteko gogoa. Hainbat ekitaldi ditugu egunerokoan, denak gustagarriak. Gogoan lehengo egunean Bakion hartu behar nuena esateko zorian egon nintzela? Zera …. nire txirringa hartu behar nuen. Gaur goizean bertan, euskal selekzioak aldarrikatzeko ekitaldian, hautagai batzuek Abandoibarratik Zorrotzarainoko ibilaldia egingo dugulako. Kirola ere kanpainan! Eta eguraldi ona iragarrita dagoenez, ondo baino hobeto! Hori bai, haizearekin kontuz ibili beharko dugu. Beraz, ohera goizetik  joan beharko dugu egunari modu onean ekiteko.

Baina, gauza bakoitzari eman behar zaio berea. Egunkari birekin  genituen elkarrizketen ondoren  – bakoitza bere argazki saioarekin- arratsaldean Durangora joan ginen eta han, Aitziber Irigoras alkate atsegin eta xarmantaren laguntasunarekin, herria bisitatu genuen. Bai txistorra gozoa prestatu diguten! Arratsaldeko pintxoa bezalakorik ez , ezta? Gozo baino gozoago zegoen. Benetan!

Qué gusto da estar en casa. Aunque estemos en campaña electoral, aunque las agendas echen humo estos días, aunque ande a la carrera de la mañana a la noche; hacía mucho, mucho tiempo que pasaba tanto tiempo en Bilbao. Creo que desde las últimas elecciones generales. Ni siquiera este verano porque, acorde con la crisis actual, se han eliminado algunos periodos vacacionales y días que antes eran inhábiles en la Cámara ahora no lo son. Y ahora llevo aquí prácticamente desde finales de septiembre. Cuando uno se pasa semana tras semana en Madrid, lejos de los suyos, de la familia y los amigos, es una gozada poder disfrutar de tantas semanas en casa. Dormir en tu propia cama y, cuando la agenda lo permite, comer con los tuyos. Estoy encantado; el simple hecho de salir a la calle por la mañana y sentir que estoy aquí, que las calles me son familiares, que vecinos y conocidos te saludan en la esquina, me da alegría para toda la jornada.

Ayer tuve la suerte de coincidir con el alcalde de Bilbao, Iñaki Azkuna. A pesar de la dura batalla que le está plantando a su enfermedad, le he encontrado bien, con la entereza y el ánimo del que siempre ha hecho gala. De buen humor, socarrón como solo él sabe ser, bromista; siempre es un placer compartir unos momentos charlando con el amigo Azkuna. Nos ha acompañado en el acto que teníamos en la plaza de Indautxu, para plantear nuestras propuestas sobre la Formación Profesional. Lo dije en el encuentro con los jóvenes, lo repetí ayer y no dejaré de insistir: la formación tiene que adaptarse lo máximo posible a las necesidades del mercado laboral. Es clave para luchar contra el galopante paro juvenil.

Tengo ganas de que empiece el día de hoy. Hay muchísimos actos en la agenda, todos muy apetecibles. ¿Recuerdan que el otro día casi les desvelo lo que fui a recoger a Bakio? Ahora ya se lo puedo decir: mi bicicleta. Y es que hoy, en un acto para reivindicar las selecciones deportivas vascas, unos cuantos candidatos daremos un paseo por todo Abandoibarra y más allá, hasta Zorrotza. ¡El deporte entra en campaña! Y como además han anunciado buen tiempo, miel sobre ojuelas. Eso sí, habrá que tener cuidado con el viento… Así que toca ir pronto a la cama para coger fuerzas y afrontar el día descansado.

Anuncios

Read Full Post »