Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 4/11/11

Sabin Etxerako bidea hartu nuen atzo, Ibañez de Bilbao kaleko trafikoa moztuta zegoela ikusi nuenean “Zer gertatu da?”, “Zergatik ezin da espaloitik igaro?” Galdetu nuenerako konturatu nintzen nire aurpegia zela, une hartan bertan langileek Sabin Etxeko aurreko aldean jartzen ari ziren hauteskunde lona zela gertakariaren eragilea.

Kanpainako kontuak, ezta? Pasadizo xume hau egoki iruditzen zait gaurtik aurrera, aste bitan gertatuko dena azaltzeko: hamabostaldi batean  politikariok telebistako saioak, egunkarietako orrialdeak, plaza publikoak eta  herri guztietako txokoak hartuko ditugu. Ezinezko gertatuko da  azaroaren 20ko hauteskundeen kariaz datorren kanpainatik ihes egitea. Neurri handi batean, ondotxo ulertzen ditut hiritarrak, ondotxo ulertzen dut beren deserosotasuna, hamabostaldi oso batean mitin,agindu hutsal eta batzuen eta besteen deskalifikazioren lekuko izan beharko dutelako. Baina, aldi berean, ilusioz betetako aldia ere bada, gure lanaren protagonista eta arrazoi diren hiritarrekin gaur egunean estutu egiten gaituzten kezkak eta beharrak partekatzeko aldia ere bada. Egunero gainditu behar dituzten oztopoak ezagutzeko, horiek gainditzeko zubiak denon artean nola eraiki ditzakegun pentsatzeko. Hala ulertzen dut nik hauteskunde kanpaina. Hala planteatu dut nirea.

Atzokoan, emaztearekin eta seme-alabekin bazkaltzeko  aprobetxatu nuen, ardura hauek utzi zizkidaten tartetxoa. Zoritxarrez, azken  famili arteko bazkaria izango da , gutxienez 19ra arte.  Halako arduretan gabiltzanean, arin jan ohi dut; bazkari astunek nagitu egiten naute eta  bizi eta erne egon behar da egun luzeei ekiteko.  Beste trukorik jakin nahi? Goizeko kirola. Goizean goiz jagi ohi naiz korrika egiteko. Kanpaina ofizialki gauera arte hasi ez zen arren, atzoko eguna gaurtik aurrera izango dugunaren aurrekaria izan zen: goizean ekitaldia Bilbon, datorren asteko bosten arteko eztabaidarako elkarrizketa txikia , hauteskunde lona erakustea, Gasteizera bidaia kanpainaren hasierari ekiteko…. Gelditu ere ez gara egongo!  Seguru hor nonbait elkartuko garela.  Eta kasu horretan, gogoratu esana: zuei entzuteko gaude. Egidazue kasu.

Caminaba ayer de vuelta a Sabin Etxea cuando he visto que la calle Ibáñezde Bilbao estaba medio cortada al tráfico. “¿Qué ha pasado?”, “¿Por qué no se puede pasar por la acera?”, me he preguntado. Cuál ha sido mi sorpresa al comprobar que era mi cara, plasmada en la lona electoral que los operarios colocaban en ese momento, la causante del incidente.

Cosas de campaña, ¿verdad? La anécdota me ha parecido un símil perfecto de lo que ocurrirá a partir de hoy: durante dos semanas, los políticos nos apoderaremos de espacios televisivos, páginas de periódicos, plazas públicas y esquinas de cualquier localidad. Será prácticamente imposible aislarse de la vorágine electoral del 20-N. Conste que, en parte, entiendo a los ciudadanos, a los que los mítines, promesas fatuas y descalificaciones de unos y otros perseguirán durante los quince días. Pero es también un tiempo de ilusión, de compartir con ellos, los verdaderos protagonistas y razón de nuestro trabajo, las preocupaciones y necesidades que les acucian estos días. De escuchar los obstáculos que tienen que salvar en su día a día, de hacernos eco de cómo podemos tender puentes que les permitan sortearlos. Así es como entiendo yo una campaña electoral. Así es como me planteo esta.

Ayer aproveché para ir a comer a casa, con mi mujer y mis hijos. Mucho me temo que será el último día en que podré hacerlo, al menos, hasta el día 19. Me gusta comer ligero estos días; los almuerzos muy pesados me aletargan y hay que estar despierto para estas jornadas maratonianas. ¿Otro de mis trucos? Deporte matutino. Intento levantarme todos los días muy pronto para correr un rato. Aunque la campaña no arrancó oficialmente hasta la noche, el día de ayer fue ya todo un preludio de lo que nos espera a partir de hoy: un acto en Bilbao por la mañana, una pequeña entrevista para el debate a cinco de la próxima semana, el descubrimiento de la lona electoral, viaje a Gasteiz para el arranque de campaña… ¡No se para! Seguro que coincidimos estos días. Recuerden lo dicho: estamos ahí para escucharles. Háganme caso.

Anuncios

Read Full Post »