Arrietako herritarren aspaldiko ohitura batek esaten du San Inazio egunez, uztailaren 31an, elizako birjinaren irudia loraz apaindu, lepoan hartu eta Sollubetik zehar Gaztelugatxeko San Juanera bitarteko bide luzea egin behar dutela, haitz ganeko ermitan meza entzun ondoren, bazkari ederrarekin egunari, anai giroan, dagokiona emateko.

Arrietako herritarrak, Gaztelugatxeko eskaileretatik gora, prozesioan.
San Inazio eguna era ezberdin askotan izan da ospatua euskaldunen artean. Eta oraindik horrela da. Jelkideentzat alderdia sortu zeneko ospakizun eguna da uztailaren 31koa. Baina abertzaletasunearen esparrutik at ere jai giroan bizi ohi da egun hau. Euskal Herrian eta kanpoan. Euskaditik at bizi diren euskaldun asko eta askok ere entzute handiarekin goratzen baitute Loiolako santuaren eguna.
Arrietarrek ere, jakina, aipatutako modu bitxian ospatu ohi dute orain hirurehun urte baino lehenagotik. Tradizio zaharra omen da, benetan. Eta biziki ospatua. Urteko jairik ospetsuen eta maitatuenetarikotzat omen daukate arrietarrek San Inazioko hau. Horixe esan zidan behintzat pendoiarekin prozesioaren aurretik joian herriko lagunak.
Arrietakoa ez denak ere badu, ordea, zer ikusi eta zertaz gozatu jai honetan. Ikusgarria da benetan Gaztelugatxera igotzeko eskaileretatik gora egiten duten ibilaldia. Esangura etnografikoz jositako prozesioa.
Gaur hantxe izan naiz nire emazte eta seme gaztearekin, eta euskal giroan murgildutako goiz ederra eman dudala aitortu behar dut. Arrietatarrek alaitasunez eta gogotsu eutsi diote tradizio zaharrari. Bi gizonezkok eta bi andrazkok eraman dute birjinaren irudia, aurretik pendoia eta gurutzea zeramatzatela. Gastelugatxen maiz egona naiz, jakina. Jaiegunetan ere bai, noski. Ekainaren 24ko jaian, abuztuaren 29koan eta abenduaren 30ekoan. Alabaina, San Inazio eguneko giroa ezagutzea falta zitzaidan. Gaur izan dut horretarako aukera, eta gustora atera naiz. Arrietatarrak ez daude gurasoengandik jaso duten ohitura errotuari bizkarra ematekotan. Ez horixe!
Zorionak, Arrietako herritarrei, euren herriko jai esanguratsu honetan.
Zer da identitatea? Nola aldatzen dira nortasunak urteekin?
Gaur egun politika esparruan aberria da eremua. Karlista gerren garaian berriz, aberrien kontra egiten zen indarra. Lehenago elizan bidez xederatu zuen bere indarra Gaztelako erreinuak: sorginen kontrako indarkeria, euskal identitearen kontrako indarkeria…
Diskurtsoak aldatu egiten dira, identitateak baita ere. Atzo identitatearen at zegoena gaur barruan dago… Mundua azkar aldatzen ari da. Estadu-nazioak ez direla gehiago izango usten det. Interkulturalitatea onartzen ari da… Gaur zer da euskaldun izatea eta nola egin euskal kultura eta identitatea mantentzeko XXI. mendean? Bi galdera hauek oinarrizkoak iruditzen zaizkit euskalzaleen artean.
Oso ondo, Josu, jai polit baten oso kronika polita egin duzu. Zorionak eta eskerrik asko herri xehearen tradizioetaz gogoratzearren.
Kaixo Josu,
Birjinaren irudia eta aurrean «pendoia» eta gurutxea. Hasta que punto nuestro positivismo a la hora de resolver nuestros problemas externos o comunitarios , o mejor conocimientos comunitarios?
Beintzat ez duzu deitu birginari ama. sexualitate bai, garbia. Geure konfliktoak irudi bategaz ez, mesedez. Hori ez dugu nahi euki ero defenditu geure mendean.
Ez duzu, bada, Antxon, gai makala planteiatzen. Mundua abiadura handiko aldatze bidean murgilduta dago. Ez dago horretan zalantzarik. Eta gureak -euskaldunonak- ez ezik munduko herri guztietako identitate kulturalak daude kolokan. Hogeita bost urte barru, ala berrogeita hamar urte barru mundua zer izango den eta berta bizi izango direnek nortasuna eta identitatea bezalakoak nola bizi izango dituzten, ez dago segurtasunez jakiterik. Baina euskaldunok tentsinoan bizi behar dugu. Munduaren norabidearri arreta handiz begiratuz eta, era berean, geureari eutsiz, gure hizkuntza bereziari, gure tradizioirik esanguratsuei, geure folkloreari eta arlo guztietako geure berezitasunei. Ez daukat zalantzarik tradizioa eta modernitatea uztartzeko modua aurkituko dugula.
Kaixo, Gurrutxaga, har ezazu besarkada bat beste behin ere.
Mariasun, ez dakit nire sikolojiaren sakonenean dagoen iturritik azalduko ote ziren aipatzen dituzun termino horiek -birjinarena bereiziki- baina zintzotasun osoz esan dezaket ez ditudala helburu jakin batetarako erabili. Herriarengandik zuzen-zuzenan jasotako hitzak direla.
Besarkada bat guztioi
Kaixo Josu,
Tenemos dos formas de entender lo iconoclasta en nuestra cultura Euzkara (catolica) y me gustaria oir opiniones.
Una es la de las imagenes y procesiones de las imagenes como las que estan en las iglesias ( y esta podria llevarse a todos los paises de la conolizacion catolica-espaniola.
Y la otra idolatria iconoclasta que se concreta a nuestras hermitas y esteticamente son mas arcaicas, tallas en madera y son las que mas se enraizarian a nuestra tierra y concepto de ama.
Voy bien en mi concepto?
Tengo una pregunta para ti, que segun creo has investigado mucho sobre nuestros pueblos y culturas. Porque existen las hermitas en los montes donde igual no hay ni barriadas, casas etc…..? Por ejemplo cerca del monte Udala esta la hermita de Santa Lucia, me acuerdo que cuando subiamos a Udala o pol-pol siempre nos parabamos a comer el bocata o hacer una visita.
Hola, mariasun
Hasta donde yo se, no existe una razón única que justifique la aislada ubicación de algunas ermitas. Las de data románica pertenecen a una época en la que el poblamiento obedecía a un principio de dispersión. Todavía no existían los núcleos de población que después hemos llegado a conocer. En los lugares en los que no se han producido urbanizaciones posteriores, esas ermitas conservan, todavía, esa ubicación. San Miguel de Zumetxaga, por ejemplo, en el monte Jata, es un ejemplo de lo que digo. Un poco menos San Pelayo de Bakio, que fue zona muy aislada, pero en realidad se encuentra bastante cercana a otros núcleos de población.
Con posterioridad, se construyeron, también, ermitas en las que se buscaba deliberadamente el emplazamiento aislado.
El emplazamiento aislado, pero no creo que tengamos la figura del ermitanio-a, que casi le pesa su condicion humana. Como salen en algun cuadro del Bosco, como un santo-cristo con poca ropa, muy delgado y con el crucifijo orando.
Me alegro que nuestra relacion con la naturaleza y comunion, incluso identificacion sea y haya sido muy buena, sin complejos.
Gracias Josu, voy a repasar material de todos nuestros aitas relacionados con la palabra, porque todavia hay mucho que investigar.
Ezkerrikasko zeure erantzunak eukitseagatik.