Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 4 de julio de 2009

Gaur, mendigoizalez eta ikurriñez jantzi dira Gorbea mendiaren magal guztiak. Goizean goizerako, Pagomakurre, Barazar, Murua, Zarate eta Murgia, Gorbeako gurutzera igo nahi zuten mendigoizaleen ibilgailuekin estalduta azaldu zaizkigu. Helburu eta asmo berdin batek mugiarazi gaitu denok. Gorbeako gurutzera igo eta ikurriñak batera eta bestera  eraginez, gure euskaltasunaren adierazpen bizia egitea.

 

Bermeoko taldea Gorbeiako gurutzearen oinean

Bermeoko taldea Gorbeiako gurutzearen oinean

Ehundaka pertsona bildu gara bertan, Euskadi Buru Batzarraren deiari erantzuteko. Jende mota desberdin asko ikusi dugu, gora eta behera, bakoitzak ahal izan duen neurrian eta ahal izan duen abiaduran, ikurriñaren aldeko jaian parte hartzen. Hain jendemultzo handia batu gara bidean, une batzuetan Bilboko Gran Vian geundela ematen zuen.

(más…)

Read Full Post »