Nils Lofgren izan zen lehena eszenatokira azaltzeko orduan. Akordeoia besoetan zekarrela agertu zen, «Desde Santurce a Bilbao» abesti ezagunaren doinua jotzen. Keiñu lagungarria zalantza barik. Bere atzetik «The boss» agertu zen Clarence Clemons saxofoijole beltzarekin batera. Taldearen bi izar dizdiratsuenak, nire ustez. Haiek izan ziren San Mamesen bildutako milaka musikazaleen zantzo eta algarak!
– «Kaixo Bibo….!!»
Horrela hasi zuen Brucek atzoko konzertua. Txaloak ugari, jakina. Eta aldarri indartsuak. Ondo baino hobeto daki jendea berenganatzen, argi dago. Eta berriro ere, beragan ohikoa denez, Brucek:
-«Kaixo Bilbo…!»
Izugarria. Zoramena hedatu zen Bilboko futbol zelaien bildutakoen artean.
Eta gehiago oraindik:
-«Hemen nago eta pozik!»
Eszenatoki marduletik hitz egiten zigun «Nagusiak». Euskaraz. Rajoy batek eta Zapatero batek Euskadin behin baino gehiagotan izan diren arren, ez dira gauza izan, gaur arte bahintzat, bizpahiru hitz euskaraz botatzeko. Brucek, bai. Euskaraz hasi zuen bere jarduna. Eskerrean Estatu Batuetako bandera. Eskumaldean, berriz, ikurriña. Nork esango ote zion ez zuela Espainiako banderen legea betetzen?
Hortik aurrera, giroa berotu eta gero, Bruce Springsteenen atzoko kontzertua, ikaragarria izan zen. Hiru ordu luzetan ari zitzaigun «Nagusia», jo eta ke, abesti zahar eta berriak, bata bestearen atzetik lotuta, deskantsurako etenik egin gabe, indartsu eta gogo biziarekin abestu eta abestu. Hamar kitarra ezberdin erabili zituen. Eta publikoarekin, berak bakarrik dakien moduan jokatu zuen, hurbiltasuna erakutsi eta maitasuna adieraziz.
Kontzertu ederra. Egokia eta aparta, abeslariaren maisutasuna erakusteko. Eta gizatasuna, noski. Giza arazoetatik hurbil agertzen zaigu beti Bruce. Bere sustrai musikalak ere tradizio horretan errotzen ditu: Woody Guthrie, Pete Seeger, Chuck Berry eta horrelakoen tradizio herrikoian. Baina gizatasunarena ez da baragan planta hutsa; ez da itsura soila. Bere agerpen publikoetan ere gizatasunez jokatzen daki beti. Eta atzo Bilbon egin zuena, bide horretatik bideratu zen.
Pozik atera ginen San Mamesen izandako milaka pertsonak.
Denok, alabaina, galdera bat egiten genion geure buruari: Ez ziguten esan oso lehendakari musikazalea genuela Euskadin? Ez ziguten esan gauregungo musika ondo baino hobeto ezagutzen eta maitatzen duen pertsona bat bizi dela Ajuria Enean? Non zegoen bada?
revillarekin zegoen! mesedez!
Ba non uste?? Sofa batean etzanda zapatak kenduta ta saxofoia jotzen bezala egiten
Zorionak Springsteeneri, bai.
CSI-ko Petersenek,beste Ameriketako artistak, euskaraz ere kantatzen du. Bi urte edo Euskal Herrian bizi zen bakarrik, Arrasaten, baina hogei urte eta gero «Grissomek» euskara hizkuntza gogoratzen du eta maitatzen du: http://www.youtube.com/watch?v=0av6MrQyFD0
Hara! Ez dakizu. Naguasia berak etorri zitzaigun bilbora eta, gure aurrean, kantatu egin zuen, tu!
– Ez esan!
– Bai, horixe. eta, gainera, «kaixo» esan zigun ¡euskaraz!
– No jodas…
– Eta gero esango dute amerikarrek inglesez bakarrik egiten dutela…
– Eta ez hori bakarrik, gehiago ere esan zuen: «hemen nago»
– Baina, ez al zegoen hor?
– Noski, gure aurrean, tu tambien…
– orduan, zergatik esan zizuen hor zegoela? izkutauta al zegoen o zer?
– ????…. ah eta «pozik nago» ere esan zuen tipoak..
– koño, osea k han zegoen zuen aurrean eta hor zegoela esa zuen, eta parrez zegoen eta pozik zegoela gehitu zuen
– Bai, Erkorekak zion bezela, Izugarria. Zoramena hedatu zen Bilboko futbol zelaien bildutakoen artean.
– Hara, k kasualidad, nire amonako herriko tontuak gauza bera esaten ditu, derrepente: «hemen nago». «pozik nago»…. eta, arraroena, zoramena ez da hedatzen bildutakoen artean…
– Que raro.
Bruce etorri zen Bilbora, bai. Eta gure musikalazalerik amorratuena oporretan zegoen. Oporretan, bai. Batek daki non. Brucek lau-bos hilabete lehenago iragarri zuen etorriko zela Bilbora. Ez da bat batean etorri. Baina gure musikazalerik amorratuena nekatuta bide dago. Behea jota. Eta oporrak behar omen ditu… izan ere badaki jakin oporrak uztailaren erdian hartzeagatik edota Bruceren kontzertura ez hurbiltzeagatik ez diola inongo komunikabideak kritikarik zuzenduko.
Gero, badakigu, jakin, Euskadin oso serioak garela. Beste inon baino serioagoak. Azalkeriari lekurik ematen ez diogun horietakoak. Eta Brucek, lekuan lekuko hizkuntzan hitz egiten duenean, lekuan lekuko zaleen txalo-algarak jasotzen ditu. Zalea ez denak ez dauka bere kontzertuetara joan beharrik. Zalea dena, ordea, pozik doa eta pozik hartzen ditu publikoarekiko hurbiltasuna adierazten duten detaileak. Euskadin euskaraz hitz egitea bezalako detailelak. Askok eta askok ez dauzkaten detaileak. Hori mundu guztian da horrela. Euskadin, ordea, oso serioak gara eta horrelako jarrerek azalkeri kritigarri hutsa darie. Horixe da gure drama. Serioak garela. Eta gizaseme gehienek poza adierazteko arrazoia aurkitzen duten lekua, guk, euskaldun seriook, txorrada hutsa ikusten dugula.
Zer egingo dugu bada!! Horrela egin zigun Jainkoak eta!!