Madalen egunekoa, oso jai berezia da bermeotarrontzat. Jai honi lotutako tradizio-multzoak, itsasoz egin ohi den ostera, Izaroren inguruko ospakizun txukuna, Elantxobeko bisitaldia eta hango erritual kuriosoak, eguneko abestiak, aurreskuak, zabaletakoak, zantzo eta irrintziak, arratsaldeko itzulera, goiko plazako jaia… Horrek guztiak leku berezia dauka bermeotarron identitate kolektiboan.

Goizean, kontziopean, Madalen eguneko doinua entzuten
Herriko beste jai batzuk -hala nola sajuanak, sanpedroak, sanrokeak, andramariak, eta abar- beste herri batzuetan era jai dira. Ez dira Bermeon bakarrik ospatu ohi diren horietakoak. Madalenak, berriz, geure herrikoak dira, inolako zalantza barik, inguru guztiko famatuenak eta arrakastarik handiena daukatenak. Madalen jaiak eta jaiaren bitartez Maria Madalenaren beraren irudiak esangura handia dauka bermeotarrarentzat. Nire kasuan, behintzat, horrela da, argi eta garbi. Munduan zehar nabilenean, esate baterako, nire inguruan dabiltzanak harritu eginten dira Madalenaren irudiak eta beraren inguruko datu eta tradizioak nigan pizten duten interesarengatik. Israel bisitatu nuenean, oraindik oraintsu, inguruak erakusten ginduzan gida turistikoak Magdala izeneko herriaz hitz egin zigun Galileako itsasora heldu ginenean. Itsasoaren beste aldean ikusten zen Magadala zaharra egon zen lekua. Maria Madalena herri horretakoa omen zen. Jakina, Madalenaren izena entzun nuenean, argazkiak ateratzen hasi nintzen berehala. Gidak, orduan, zer dela eta -galdetu zidan- neukan horrenbeste interes Magdalaren inguruko berriak jasotzen. Eta gure herriko Madalen jaiaz hitz egin nion.

Xabier Legarreta, alkatea, teila itsasora botatzen zuen unean
Gaur Madalen eguna ospatu dugu berriro. Hori dela eta, jai giroan jaiki da Bermeo. Lehenbiziko orduetarako, andra-gizonak, heldu, gazte eta umeak, urdinez jantzita ikusten ziren han eta hemen, jaiaren usainean. Aurten, ganera, bisitari aparta izan dugu gurekin: Ibarretxe Lehendakaria. Seguru nago, Lehendakariak ez duela inoiz gaurko eguna ahaztuko. Hain izan du harrera ona, hestua eta maitekorra herriarengandik. Goizean, meza nagusira sartu garenean, txalo zaparrada izugarria jaso du. Eta gero, noiz gura eta non gura entzun ditu bere omenez botatako zantzoak eta bermeotarren animo adierazgarriak.
Bermeotarrok, urtero legez, oiloaren azala agertu dugu, mezaren amaieran, koroan zegoen neska baten abots garbian, Madalenaren abesti zaharra abesten entzun dugunean. Inpresio handiko dardakada batek egin digu kili kili bizkar hezurretik behera, abestia bukatzerakoan, andrazkoak zortzikoari ekin diotenean: Larara, lara, larala…
Esan bezala, bermeotarrok barru-barrutik bizi ditugu madalen jaiaren inguruko tradizioak eta ohitura zaharrak.
Eta gero, jakina, itsasorako bidea hartu dugu, Izaro aurrean, Bermeoko alkateak, Xabier Legarretak, teila zaharra itsasora bota eta beste behin ere erritualeko baieztapen argia egiteko: «Honaino heltzen dira Bermeoko itsuginak».
Aspaldiko ohiturak bazterrean uzteko joera lotsagarria gure artean zabaltzen ari den honetan, Bermeon, aurten ere, gure ohiturarik zaharrenetarikoari eta maiteenetakoari ekin diogu, indartsu eta kementsu geure sen kolektiboa ahaztutekotan ez gaudela argi erakutsiz. Ez horixe.
«Neska zaharrak joaten dira
Madalenara, Madalenara, Madalenara
Santeari eskatuten
senar on bana, senar on bana, senar on bana»
Pozten nau Ibarretxe ikustea,»gobernatzen» gaituzten ahinbeste «propagandista- trilero» artean,batek zintzotasun eta efizientziaren erreferentziak galtzen ditu, eta honek gogorazten digu noizbait eta urte askotan zehar fundamentuzko pertsonak gobernatu gaituztela……eta gobernatuko gaituztela,»vocento»,»prisa» eta bestelako trileroen gainetik.
Hala bedi.
Hala ere danok lasai,krisiaren gainderatzea gertu dago,badugu «champions», (nunbait irakurri dudanez) ,»censurio»ren eskutik.Hori bai,bere entrebista eta guzti,argazkik eta abar……….
AGURRAK.
Estás perdiendo facultades con tanto viaje.Más y mejores fotos en e blog de gure Izaskun a la que el salitre le va.Esa es una europarlamentaia¡¡¡¡
urtero lan egiten behar dut, ibarretxe zegoen ere bai! gure lehendakari da!
[…] oraindik mantentzen duen indarra azpimarratu izan dut blog honetan (ikus, besteak beste, “Madalen egunari dagokiona ematen” edo “2010ko madalen eguna“). Ez noa, beraz, Bermeoko madalen egunari buruzko […]