Gaur, Zapatu Gure egun guztietan bezalaxe, Jata mendiaren gailurrera igo dugu inguruko herrietako jeltzaleak, ikurriña jaso eta, tontor hartatik, Euskadi, gure Aberria, goraipatu eta jai giroan gure Nazioaren aldeko sentipenik sakonenak anaitasunez ospatu eta aldarrikatzeko.

Gaur, Jata mendiaren tontorrean, Euskal Herri guztiko udal hautatuekin, Euskadi, gure Aberria aldarrikatzen.
Aurten, Udalbidek urtean-urtean Zapatu Gure egunetan antolatu ohi duen ekimena ere Jatan bertan izan da. Abertzale asko bildu gara, beraz, mendi tontorrean. Ohi dena baino gehiago. Euskal herrialde guztietatik etorritako udal-hautatuak aurkitu ditugu mendi ganean. Bizkaitarrak ez ezik, gipuzkoarrak, arabarrak, nafarrak eta iparraldeko ordezkariak batu gara bertan, anai arteko giroan, gure Aberria Euskadi dela ahots bizian adierazten.
Guk ez dugu gure Aberria ezkutatzen. Aitztitk, argi, zoli eta garden aldarrikatu eta baieztatzen dugu gure Nazioa. Beste batzuk, gure inguruan, ez-nazionalistak bezala agertzen zaizkugunak hain zuzen ere, hiritartasuna erakusten digute ikur gisa, eurek Aberririk izango ez balute bezala. Lotsaz edo ezkutatzen dute euren nazioa. Baina horiek ere badute Aberririk. Espainiako Konstituzionan, «patria común e indivisible de todos los españoles» gisa aldarrikatzen dena, alegia. Gainontzeko guztioi ezinbestean inposatu nahi diguten nazio espainiarra.
Guk, ordea, gure Aberria baieztatzen dugu ahalik eta gogorik haundienaz, baina ez diogu inori ezer inposatu nahi. Horixe izan da, hain zuzen, gaurko mezu nagusia. Bakoitzak bere Aberria aukeratu dezala. Gizabanako ororen eskubidea da hori. Baina abertzaleon aldarria honako hauxe da: Euskal Herria da gure herria eta Euskadi gure Aberria.
Eta hori, gaur, inoiz baino indartsuago aldarrikatzen dugu.
Josu,
Gure aberrriari dagokio, ene iritziz den, dena erranda dago.
Zuk aipatzen duzun bezela, bakotxak aldarrikatu behar du haren konzeptua edo helburua.
Bertze gauza bat da atera duzun argazkia.
Jatara igo naiz amaka aldiz.
Ez dut uste Jatan egon zaretenik, baizik eta Everesten, (tsantsa).
Argi dago, naiz eguraldia ez zoragarria izan, momentu goxoa pasatu duzuela.
Bihar arte Josu,
Gora Euzkadi Burujabe !
GORA EUSKADI ASKATUTA!
Te veo bien en el monte celebrando el Aberri Eguna,y hablando de nuestra patria Euzkadi.Solo te falta escribirla con Z,como la inventó nuestro Maestro,Don Sabino y divulgó,el guardián de las esencias,Don Ceferino de Jemein.Luego vinieron algunos linguistas a la violeta y le pusieron la s y no le agregaron la H de milagro.
Te veo en el monte con gente a quien no conozco.La chica de la primera fila parece la hija de Gorka Aguirre,pero no distingo a nadie más.
Y,feliz Aberri Eguna,camarada Don Gervasio,de los Gervasio de Nápoles a la vez, amigos y enemigos de la Camorra.Como el PNV.
Bai bai, gure aberria Euskadi da, bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak, nafarrak eta iparraldekoak… denok bat. Baina gero errepidez Nafarroatik Arabara edo Gipuzkoara sartzean EUSKADI kartel handia jarri duzue. Zuek onartu duzue zatiketa.
Geure herriari bai.
xx