Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 3 de agosto de 2013

Bermeoko arrantzale ospetsua

Tomas Arana Astoreka -ezizenez,»Argiñe«- Bermeon jaio zen 1874ko abenduaren 21ean. Gurasoak, Gregorio Arana Urramendi mundakarra eta Bentura Astoreka Garategi bermeotarra izan zituen. Gregorio eta Bentura, Bermeoko Santa Maria eleizean ezkondu ziren 1858ko abuztuaren 28an, eta hainbat seme-alaba izan zuten. Izan ere, kide ugariz osatutako familian sortu eta hasi zen Tomas. Eleizako artxiboko datuak artez badaude, honako neba-arreba hauek izan zituen: Alberto (1859), Buenabentura (1862), Juana Bentura eta Bentura (bikiak, 1864), Elias (1866), Enrike (1868), Cayetano (1870), Gabriel (1873), Benigno (1877) eta Martzelina (1880). Guztira, Tomas bera barruan sartzen badugu, hamaika izan ziren munduratutako neba-arrebak. Hala ere, garaiko umeen hilkortasun-tasa jasoaren ondorioz, lau nagusiak -hots, Alberto, Buenabentura, Bentura eta Elias- ez ziren haurtzaroa gainditzera heldu. Cayetano ere umea zela hil zen.

XIX mendearen bukaera aldera, Pilar Bengoetxea Idoiagarekin ezkondu zen Tomas, Bermeoko Santa Maria eleizan; 1899ko urriaren 28an ospatu ziren ezteiak. Emaztea, Pilar Bengoetxea, denborarekin EAE-ANVko buruzagia izango zen Gonzalo Nardiz Bengoetxearen amaren ahizpa zen. Jatorriz, Ibarrangelukoak ziren biak: Pilar eta Dionisia. Horrela bada, Gonzalo Nardiz-en osaba izan zen Argiñe.

Ezizenak beste gauza bat adierazten duen arren -harriarekin lan egiten duenari deitzen baitzaio «argiñe»- isasoari eta arrantzari estu-estu lotuta garatu zen Tomasen bizitza. Izan ere, aitak, Gregorio Aranak, Nuestra Señora del Pilar izeneko trainera bat euki zuen 1902an. Ondarroako astillero batean egindakoa zen. Geroztik, Tomas bera ere arrantzale famatua izango zen Bermeoko itsas-komunitatearen baitan. Armadore borrokatua eta patroi entzutetsua. Hainbat untzi egin eta gobernatu zuen. Bermeoko matrikulari begiratzen badiogu, lau bapor agertzen dira bere izenean; laurak, ikusiko denez, euskal izenekin bateatuak (Bermeoko arrantza untzien euskal izenei dagokionez, ikus, «El franquismo y los nombres en euskera o de signo nacionalista vasco de los barcos de Bermeo«, blog honetan bertan, 1012ko abuztuaren 31an argitaratutakoa). 1911an Sabino Arana-ena bapora egin zuen [folioa: 908]. Hamar urte geroago, 1921an, Sendi deuna izeneko bapora [folioa: 1265]. Hurrengo urtean, 1922an, Lurrun ixontzi bapora eraiki zuen [folioa:1342] eta Errepublikaren hasieran, 1931 urtean,  Argiñena [folioa: 1584].

«Argiñena» baporuntzia, errepublikaren garaian

Bermeoko Kofradian eta arrantzaleen artean gizon ezaguna eta ospetsua zenaren lekuko, herriko abesti ezagun batek ere, bokartaren sasoian, despeskan zebiltzan emakumeekin zein emankorra eta eskuzabala zen azpimarratzen du:

(más…)

Read Full Post »