Hasi berria dugun urte honetan, 1812ko Konstituzioaren -«Constitución de Cádiz» eta La Pepa izenekin ere ezaguna da- berrehungarren urte urrena beteko da. Hori dela eta hainbat ekitaldi aurrikusita dago, Espainiako erakunde ofizialen -eta ez hain ofizialen- esanetan, Espainiari naziotasuna eta askatasunaren bidea eman zion arau nagusia gogoratu eta ospatzeko. Urtean zehar aukera bat baino gehiago izango dugu, seguru asko, gaiari buruz hitz egiteko. Ez baita makala izango urteurrenaren esanahia iruntziarazteko Espainiako erakundeetatik botako diguten propaganda-zaparrada. Gaur, ordea, Konstituzio horren euskarazko bertsioaren berri nahiko nuke eman. XIX. mendean idatzitako testu euskalduna nahiko nuke gogora ekarri. Arartekoak -Juan San Martinek- duela urte batzuk modu faksimilean argitaratu zuena.
Komentatzen ari naizen euskarazko bertsioa, ez da jatorrizko testu artikulatuaren hitzez-hitzeko itzulpena. Testuliburu gisa eginda dago. Galdera eta erantzunekin. Katexima izango balitz bezala. Eskoletako umeei erakusteko gisan atonduta dago, eta helburu horrekin idatzita hain zuzen ere. Honela dio bere izenburuak: Jaquin-bide Iritaraudia, Españiaco Neurquidaren edo Constitucio berriaren erara adrezatua erritaren arguidoraraco, gazteen icasbideraco eta escola-maisuen usoraco, erderatic eusquerara itzuli du Apez Vicario Dn. D. I. F. A Guipuztarrac, 1820. urtean.
Gure itzultzaile ezezagunak -apez bikarioa dela esaten digu liburuak baina ezer ez gehiago- Miguel Antonio Zumalakarregi ministroari opa dio bere lana. Zumakalarregi hau, karlisten buruzagi ezagunaren, Tomas famatuaren anaia zen. Anaia bai, baina iritziz, aburuz eta pentsabidez, erabat kontrakoa. Tomas Zumalakarregi karlista sutsua bazen, bere anaia Miguel liberal porrokatuaren jardunean gailendu zen. Biziki jokatu zuen beti ideia liberalen alde. Ezaguna da, besteak beste, 1812ko Konstituzioaren beraren erredakzioan bete zuen paper garrantzitsua. Dotrina liberalen defentsan eta tradizionalismoaren kontra, jakina. Gipuzkoarra izan arren, Konstituzioaren idazketan parte hartu zuenean, ez zuen Gipuzkoako foruak defendatzeko urratsik eman. Konstituzioak zerion askatasunaren ideia nagusitik urrun omen zeuden foruak. Horrela idazten zion lurraldeko Diputazioari honi buruz galdetu zionean:
«Respecto á lo que se sirve preguntarme qual pudiera ser el resultado de la solicitud relativa á pedir la restauración de los fueros en mi concepto no es oportuno el entablar esta pretensión en el día, porque debiéndose dar leyes para organizar las bases de la Constitución y no siendo estas, y sí aquellas las que pueden perjudicar á las Provincias y principalmente á las que por fueros ó privilegios particularen han tenido un régimen distinto de administración, me parece debe esperarse este caso»
Bada, gizon honi eskainita dago itzultzailearen lana. Miguel Zumalakarregi gipuzkoar, liberal eta foruen arerioari.
«¿Nori besteri berorri baicic leguez ta bidez, eta arrazoi andiarequin esqueñi eta donquituco diot erderatic eusquerara itzulitaco liburu berez chiquichoa baña izatez eta bere jajot-iturrian chit andia eta alde gucietara miragarria dan au? […] ¿Nori besteri, diot berriz, eta milla bider, berorri baicic donquitu deiqueot gaizqui moldatutaco nere lan apur au vorondate vorondatetsuarequin, jaquinaren gañean, ez dueala berorrec duda gabe parteric chiquiena izan du obra mirarizco au asi zanetic acaburaño? Gauza aguiria da; cerren bestela etzuan eñolaz ere berorrec aimbestebait etsai izango , ezta ere aimbeste pena, eta atsecabe sufiquisun, baña gueroeneco arrazoijac bere bidea eramanic, ondo ezagun dirade berorrec Españatarren mesedean beti eguiñ izan dituan, eta eguiten dituan aleguiñac».
Zumalakarregi liberalaren gipuzkoartasuna ere aipatzen du aipatu gure itzultzaileak itzulpen lana berari opa izateko:
«Bere jatorri ederrac, bere Guipuzcoatarren odol garbi, nobleai eransi cion sorcetic berorri lejaltasunaren sillu esimagarria. Bere asieratic asi zan guizon prestuen eta virtutezcoen aurrerapenac eguiten; eta guelditzaca bildu ditu ambait merecimentu, nun eta vistan dute españatar gucien viotcetan eta rgatic dacusgu gaur dan egunean auquitcen dan eta chit ondo dagoquion buruzco jarlecuan bere erritarren ta familia onrraduaren dicha andiraco»
Euskarazko bertsio honetan, azalpen ugari eta sakonak ematen dira Cadiz-eko Konstituzioaren inguruan. Bi aipatuko ditut, biak ere bigarren irakurtzatik aukeratutakoak. Espainiako nazioari buruzko da bat. Komentatzen ari naizen testuak, «Dierri españatarra» bezala ezagutzen duenari buruzkoa, alegia. Bigarrena, berriz, erlijioari buruzkoa.
Maiz esaten da gaur 1812ko Konstituzioa izan zela Espainiako monarkia zaharkitua, nazio liberal eta moderno bihurtu zuena. Harrez gero, zezenaren azalean ez omen dago beste naziorik Espainia baino. Eta nazio hori aldaezina, bazterezina eta ezabatuezina omen da. Halaz ere, nahikoa da 1812ko Konstituzioa irakurtzea, berehala konturatzeko garai hartako Espainiako nazioa eta gaur egunean Espainiako naziotzat hartzen dutena, gauza desberdinak zirela erabat. «La nación española -baieztatzen zuen La Pepa-ren lehenbiziko artikuluak- es la reunión de todos los españoles de ambos hemisferios». Gaur irakurrita, baieztapen hori irakurlea izututa uzteko modukoa da. Hemisferio bietako espainiar guztiek osatzen omen dute nazio espainiarra.
Eta zeintzuk dira hemisferio bietako lurralde horiek?
Hona hemen euskarazko testuak esaten diguna:
Dierri españatarra -gure testuaren arabera- «mugatic mugarañoco españatarren birpatcea» da. Baina zein da «España andiac» bere barruan hartzen duen lur-esparrua? Hona zerrenda:»Españiaco barrutiac oztugartean edo peninsulan bere ugarteaquin batera ersquidatu edo cabitcen ditu Aragoe, Asturias, Gaztela zarra, eta berria, catalonia, Cordova, Estremadura, Galicia, Granada, Jaen, Leon, Molina, Murcia, Naparroa, Iru Eusquel-Provinciac, Sevilla, ta Valencia, Ugarte Balearac, Canarias, Africaco beste mempeco guciaquin; ifar aldeco Americatan España berra Galicia berriarequin, Yucatango Oztugartearequin, Goatemala eta Euzquiaren irteraco Provincia barruac, Eguzquiaren sarreraco Provincia barruac, Cubaco ugartea, Florida biaquin, Santo Domingoco Españari dagocan ugarte zatia, Puerto Ricoco ugartea, beste berari eta Continente edo Lutugueari dagozcanaquin, a la Ychaso batean nola bestean. America Egoi aldecoan, Granada berria, Venezuela, Perú, Chile, Río Plataco Provinciacc eta Ychaso paquetsuari eta Atlanticoari dagozcaten ugarteac. Asian Filipinetaco ugarteac, eta gañeraco bere mempe erriac»
Esparru hau guztia soberanoa omen da. Subirotasun bakarra osatzen omen dute lurralde horiek guztiak. Eta horrek zera esan nahi omen du «Españatarren batzarre onec ez dau iñor bere gaiñ, alaco eran ece gucien edo gueienen vorondatearequin erabaqui dezaquete zorioenaco derizten gucia, iñorc ere exiñ eragotzi dezaquen moduan«.
Gaur egunean, testu horretan aipatzen diren lurraldeetan hainbat subirotasun -edo esparru soberano- desberdin bereiz daiteke. Eta bat egon den lekua, orain hogeita bat badaude… ze arazo egon daiteke beste bat ahalbideratzeko? Euskalduna, esate baterako?
Erlijoari dagokionez ere, Jaquin-bideak adierazpen oso-osokoak egiten ditu. Liberalen joera politikoa, erlijio mailan herritarren askatasunaren aldekotzat hartzen dugu normalean. Eta -jakina- ez, bereiziki, kristau fede katolikoaren laguna. Ezagunak dira, besteak beste, «Bai, pecatu da liberalqueriya» bezalako liburuak.
Bada 1812ko Konstituzioa, erlijio kristau katoliko eta apostolikoaren aldekoa zen. Horrela zioen gure euskarazko testuak:
«Españatarren erligioa da, eta beti izango ere da gucieracoa, Apostuluarra, Erromatar eguiazco bacarra. Dierriac amparacen du bere legue jaquinsu eta justuaquin eta aaguitz debecatzen do beste edoceñen eguersia». Zergaitik, ordea, kristau fedea eta ez besterik? «Ceren chit ondo daquiten Españatarrac Erligio santu au dala bacarric eguiazcoa, eta ceren ondo datorquion Españaco barrutiari edo Egoitzari batasuna ala iritzi Erligiosoetan nola iritzi iritaraudietan»
Honetan ere, ikusen denez, askotxo aldatu dira gauzak azken berrehun urtetan.
Déjate de historias Erkoreka, y explica al personal las negociaciones que os traéis entre manos con AMAIUR/BATASUNA. Dentro de nada vais a ser muy amigos y os váis a ir hasta de aberri eguna juntos este mismo año. ¡Mercenarios del poder! Con tal de tener la presidencia/lehendakaritza adoráis al mismo diablo.
Ona Josu, ona.
A ti no te hechan ni con agua caliente. Puede cambiar el presidente, el portavoz o hasta venir la III República, que el Erkoreka estará en el Congreso en Madrid. Tú no vuelves a Bermeo ni aunque te aspen. Haces bien, por eso no tienes la cara de gañán con boina y de cateto espabilado, que si que tienen tus correligionarios.
Para que luego digan que el nacionalismo español no existe. Vaya si existe. Es el más intolerante y autoritario de los nacionalismos.
Interesgarria oso egiten duzun gogoeta. Espainiako konstituzionalismoak nazionalismorik estuena eta ertzekoiena ekarri du Espainiara.
Ya se ve que el cometa Haley anda por las nubes. Aquí, el único acuerdo político nacionalista que se ha establecido es del PSOE con el PP, para poner a Patxi López en Ajuria Enea. Un pacto entre nacionalistas españoles. Lo demás son especulaciones sin fundamento.