Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 27/09/09

Guztiok bat

Alderdi Eguna ospatu dugu gaur. Interes handia zegoen, bazkide, zale, botoemaile eta ingurukoen artean, Eusko Jaurlaritzatik kanporatuak izan eta gero ospatzen zen lehenbiziko Alderdi Eguna zernolakoa izango ote zen ikusteko. Orain badaukagu erantzuna. Arrakastatsua. Adoretsua. Gogoz ganezka ospatutakoa.

alderdi

Alderdiak bizi duen eta behar duen gauzarik nabarmenena islatu nahi izan da aurteko leman. Batasuna. Horregatik, gure historiako unerik latzenetan egin izan dugunez, urte honetan ere guztiok bat egin dugu. Txikikeriak alboan utziaz. Norberekeriak zokoratuz. Gure arteko haiko-maikoak bazterrera botaz,  bat izaten jakin izan dugu abertzale-sentipenean, ospakizunean, eta aurrera begira lanean jarduteko gogo kementsuan.

IMGP2854 copia

(más…)

Read Full Post »