Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 15/09/09

Arenys de Munteko kontsulta gauzatu denetik, goiak jo eta beheak jo dabiltza espainiazale amorratu eta ez hain amorratuak. Ezin dute, antza, hain jaki mingotsa irentsi. Ez dira nazionaliztak, ez, baina sutsu jokatzen dute euren nazioaren alde.

arenys

Eskura izan dituzten oztopo guztiak jarri dizkiote kontsultari: errekurtsoa, debekapena, mehatxuak, presio mediatikoa… baina dena izan da alferrik. Azkenean, ezin izan dute eragotzi. Enbarazu guztien ganetik, iragarritako kontsulta gauzatu egin da. Eta ez nolanahi. Herritarren %41ak hartu du parte, eta horien artetik % 96,3ak baietz erantzun dio Catalunyaren askatasunari buruzko galderari.

(más…)

Anuncios

Read Full Post »