
Arenys de Munteko udaletxea
Sinestezina iruditzen zait, bai, Arenys de Munt Catalunyako udalerrian gertaturikoa. Herriko elkarte batek, kontsulta bat antolatu nahi du arenystarrek Catalunyaren independentziari buruz daukaten iritzia ezagutzeko. Eta kontsulta hori modu egokian gauzatu ahal izateko, egoitza publikoa eskatzen dio Udalari. Udalak, baiezkoa ematen dio eskaerari. Zinegotzien gehiengo nabarmenaren babesaz erabakitako baietza.
Kontsulta horrek ez du inor lotzen. Ez du inor behartzen. Ez da binkulantea. Herritarren aburua ezagutzea da bere helburu bakarra. Egunero ehundaka inkesten bitartez egiten den gauza bera.
Baina herri-kontsultak, Espainiako Estatuan, anatema dira. Pekatuaren hurrengoa. Debekuaren bihotz-muina. Eta Estatuko Abokatuak helegitea aurkeztu du kontsulta horren kontra. Epaileak, jakina, ontzat hartu du errekurtsoa eta debekatu egin du kontsulta, Udala mehatxatuz.
Niri, neuri, izugarria iruditzen zait. Aluzinagarria. Bihar bertan soziologo batek inkesta bat egin nahiko balu, arazorik gabe utziko lioke Estatuak. Baina soziologo batek bedeinkaben guztiekin egin dezakeena, oztopatu egiten zaio elkarte bati udalaren laguntzarekin egitea.
Aipatua bezalako jarrerekin itxura guztiak galtzen ari da Espainiako Estatua. Horrela ikusten dut nik, behintzat. Irudi barregarria ematen du Europako beste Estatuen aurrean. Arenys de Munt-en antolatu nahi dutena bezalako kontsulta xinplea iruntsi ezin duen Estatua gaixo dago. Zerbait falta zaio. Gutxiengo demokratikoa, noski. Baina zerbait gehiago. Komunitate politiko orok komunitate izaten jarraitzeko behar duen amasa. Zuzen ote dabiltza Estatu espainiarra huts egin duen Estatua dela baieztatzen dutenak?
Hau da «gure» España eta bere gendea.
DESDELASERNA besalakoak: ardura bedi bakoitza bere arazoez. Zergaitik keskatzen dira besteen bizitzak? Hori ez da zure kontua!
Ez ahal da hori fascismo ta imposakeria?
Estatu Espainarrean, bildurra da nagusi eta debeku hau, horren erakusgarri da.
Baina debekuek, kontrako jarrera gogorragoak sortarazten dituzte. Historia pixkat begiratzea besterik ez dago, hori horrela dela ikusteko.
Beldur dira, nortasun politiko eza ikaragarria dute espaniako politikariak.
«…Gure aurrerabide Hondarribiko Madrilgo touristei ezagutzea zen. Haiek beste gauza bat ziren!»
ARANZAZU QUIROGA, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, El Correo espanol egunkariaren elkarrizketa batean.
Atzo ikusi zen zein den Aresen politika «testikularra»ren ondorioa: LEKEITIO.
Ta ondorioa hitza diot, argi bait dago erantzuleak beste batzuk direla.
Hori bai, ondiok ere gurekin obsesionatuta daude ta Batzokia erre nahi izan zuten…ta gero Madril aldetik esaten dute gu beraiekin gaudela…
Catalunyako auzia pil pilean jartzen ari da. Bertan Alderdien gehiengoak Estatutua onartzen dute, PSC barne (katalandarren %90 gutxi gora behera)
Madrilen, «Tribunal Supremo» delakoak, aurki plazaratuko du bere erabakia.
Bide batez, zertan da Ibarretxeren kontsulta eta estatutu berria?
Nola erantzun beharko genioke Espainiako «demokraziari»?
Zelan desobedientzia zibila?
Don Pinpon, espainiarren arau nagusia da, Espainian dagoena -edo hobeto esateko Espainiatzat daukaten horretan dagoena- espainiar guztiena dela eta denak daukatela eskubidea iritzia emateko.
Bildurra daukatela diozue Eñautek eta Mirandak. Hala da bai. Baina ez al da izugarria demokrazia zabalari; hitza herriari emateari bildurra izatea? Arazoa da Estatu espainiarra osagai predemokratiko askorekin eginda dagoela. Ez dut «antidemokratiko» esan, «Predemokatiko» baino. Herriaren gehiengoaren borondatearen ganetik dauden dogma ikutuezinak, predemokratikotasun horren erakusle bikainak dira.
Donatien, Quiroga horrek argi erakutsi digu zertan dabilen. Hemen ikusi dugun emakuma eskumakoienetakoa da zalantzarik gabe. Alderdi Popularreko gogorra, pentsaeran, jarreretan eta imajinarioan.
Betiko gauza jakina da, Eñaut, Lekeition gertaturikoa. Zafladak batetik eta zafladak bestetik. Batzuek ETAren babesle gisa hartuko gaituzte eta besteek Espainiaren morroi garela. Es lo que hay. Baina klasikoek esan ohi zutenez in medio virtus.
Iñaxio, gaur esan didate Auzitegi Konstituzionalak ez daukala urte honetak Catalunyako Estatutuari buruzko epaia emateko itxaropenik. Sozialistek ez dute nahi, antza, negoziaketarako bidea zikindu.
¿iritzia bakarrik?
Iritziak ongi etorriak dira.
Sineztezina izateaz gain, espainolen jokaera nolakoa izango den erakusten digu honek. Beti esan dute edozein ideia era baketsuan defendatu daitekeela, baita independentzia ere, baina hori gezur hutsa da. Demagun hegohaizeak gogor jo duela eta horren ondorioz Euskalerriko (euskadiko…) biztanle guztiek (PPPSOEkoak barne, hau da %100) independentzia nahi dugula, utziko digutela pentsatzen duzu? Ni de koña. Beraz, ez dakit zertara jokatzen gabiltzan, zeren beti egingo dizkigute tranpak. Praktikoak izanda, erabakitzeko eskubidea edota independentzia utopiak besterik ez dira.
Xabier, arrozoai duzu. Independentzia lortzea utopia da. Baina badakizu RAEk ematen duen utopiaren definizioa zein den? «Proyecto o sistema optimista que parece como irrealizable en el momento de su formulación». Hori da utopia. Ematen du ezin dela lortu…baina posible da lortzea!!
Utopia, nire ustez, ibiltzera bultzatzen gaituena da. Utopiarik gabe ez litzateke inor ibilbidean hasiko. Eta ibiliaz ibiliaz utopia geroago eta hurbilago aurkitzen dugun arren, nekes ikutu dezakegu eskuekin. Hori bai, esana da, badela utopiarik ezinezkoena ere esku artean izan duenik.
Goazen bada utopiaren bila.
Bai Josu goazen utopiaren bila eta ikasi dezagun Katalandarren zuhurtasunaz. Nahiz eta Espainiak debekatu Arenys de Munteko kontsulta udaletxean, hauek ez dira kikildu eta kontsulta egin dute eta hurrengo hilabeteetan kontsulta gehiago egingo dituzte udaletan.
Gure txanda iritsi zaigu. Ongi izan.