Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 23/09/10

Bidezkoa deritxot, denbora aldetik oso juxto nabilen arren, blog honetan, atzo eskuratutako lorpenari buruzko iruzkina sartzeari. Lan luzea izan da. Neketsua. Gogorra. Tentsiotsua. Sozialistak ez zuten transferentzia honi buruz ezer entzun nahi. Urte askotan zehar ezezko jarrera hertsian jarrita zeuden transferentzia hau mahai ganean jartzen genuenean. Ezetz, ezetz eta ezetz erantzuten ziguten, behin eta berriro. Transferentzia egitekotan, gainontzeko Autonomia Erkidegoei egin zaizkionaren pareko transferentzia izan behar zela esaten ziguten; inola ere ez kontzertu ekonomikoaren eredua jarraituz; inola ere ez Gernikako Estatutoak puntu honetan aurrikusten dituen berezitasunak errespetatuz. Eta honetan, sozialistak eta popularrek bat egiten zuten. Espainiako sindikatuen babesarekin, noski. Transferentzia hau sarritan eskatu dugu Diputatuen Kongresuan. Azkenengoz, oker ez banago, 2009ko maiatzean,  Plenoan bertan eztabaidatu zen Ez Legezko Proposamen batean. Eta orduan ere, ohi bezala, PSOEk eta PPk, kontrako botoa eman zioten gure ekimenari. Beti bezala ezezko borobila eman zioten gure eskaerari.

Atzo, akordioa lortu ostean, talde parlamentarioko kide batzuk, Madrilgo jantegi batera joan ginen afaltzen. Jantego horrek ere bere sinbologia zeukan, ikusten denez

Aurten sortu zaigunaren antzeko egoera berezi bat sortu behar zen, urte batean “erabat ezinezkoa” zena, hurrengo urtean posiblea ez ezik, guztiz gauzagarria izan ahal izateko. Horrela bakarrik izan da posible atzoko lorpen historikoa. Une egokiak ondo aprebotxatuz, euskal autogobernuan jausi kualitatiboa emateko. Ezinezkoa zirudien arren, bonifikazioak ere transferentziaren barruan sartu ditugu -horrek sortarazi duen debatea saratatsuarekin- eta finantzaketarako hitzartu dugun ereduak, Kontzertu Ekonomikoaren lerroak errespetatzen ditu osoan. Balorazioa ere 472 miloi eurotan gelditzen da. Guk, betidanik, eskatu dugunaren pare-parean, eta Lopez ontzat hartzekotan zegoen baloraziotik oso urrun.

(más…)

Read Full Post »