Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 27/09/10

Lurra zaintzen ez baduzu, berrehala sortzen zaizkizu bedar txarrak eta sasiak. Horrela gertatzen da behintzat Euskal Herriko larre eta landa hezietan. Eta sasiak, jakina, bide guztiak oztopatzen ditu. Sasia dagoen lekutik ez dago artez eta lasai ibiltzerik; aitzitik, dena da nahasmendua, desorosotasuna, ibili-ezina eta sasien pintxo zorrotzen mehatxua. Horregatik esaten dugu euskaldunok, gauza batzuk -gaur egungo politika, esate baterako- sasi guztien gainetik egiten ahalegindu behar dugula; alferreko eragozpenei ihes egin, nahasmenduari bizkarra eman, oztopoak bazterrean utzi eta sasi-puntek giza-azaleak sortzen duten zaurien arriskuari agur egunez.

Ikurrin dantza, ekitaldi politikoaren hasieran

Aurten horixe izan da, hain zuzen ere, Alderdi Egunaren lema nagusia: sasi guztien gainetik. Eragile politiko asko baitabil euskal politika sasitu nahian; euskal politikan nahasmendua sartu nahian; ezer lor ez dadin; euskal gizarteak aurrerapausorik eman ez dezan. Urtero bezala, giro ezin hobean ospatu dugu jeltzaleok Alderdiaren Eguna. Eta urtero bezala -batzuek eta besteen ezinikusiak areagotuz- jendez gainezka ikusi ditugu Forondako landak. Bezperako eguraldi okerrak -Athletic eta Barçaren arteko partiduan zenbat euri egin zuen gogoratzea baino ez dago- bat baino gehiago botako zuen atzera seguru asko. Edadetuak eta gaixoak batik bat. Baina eguraldia ez da oztopoa izan, berriro ere, ohikoak ditugun estanpak ikusi ahal izateko: Euskadi guztitik etorritako autobus mordoa, ehundaka kotxe eta milaka pertsona -sendi osoak; koadrila mardulak- Arabako zoko politean jeltzaleon jaian parte hartzeko.

EBBko buruaren hitzaldian

(más…)

Read Full Post »