Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 9 de noviembre de 2008

markinanOstiral goizean, Makinan izan ginen Pedro Azpiazu eta biok. Lea Artibaiko Lanbide profesionaleko Ikastetxearen egoitzan, hain zuzen ere. Euzko Alderdi Jeltzaleak Diputaduen Kongresuan duen talde parlamentarioaren eraginez, Estatuko Aurrekontuak diruz lagudu duen Elikagaien Teknologia arloko gune berriaren inaugurazioa ospatzen zen. Bizkaiko Aldunditik, Eusebio Larrañaga foru diputatua izan zen. MCC korporazioaren izenean, berriz, Aldekoa presidentea hurbildu zitzaigun.

Ekitaldi ederra ospatu genuen. Ikastetxeko zuzendariak, Leire Mugertzak, oroigarri bana eman zigun, gune eraiki berriaren alde egin dugunagatik esker ona adierazteko. Gero, hitz egiteko txanda eman ziguten. Denok -Larrañagak, Aldekoak eta hirurok- azpimarratu genuen egitasmoak euskal lurraldean duen sustrai sakona eta bere inguruan -Lea Artibai eskualdean- izango duen eragin indarra.
(más…)

Read Full Post »