Ostiral goizean, Makinan izan ginen Pedro Azpiazu eta biok. Lea Artibaiko Lanbide profesionaleko Ikastetxearen egoitzan, hain zuzen ere. Euzko Alderdi Jeltzaleak Diputaduen Kongresuan duen talde parlamentarioaren eraginez, Estatuko Aurrekontuak diruz lagudu duen Elikagaien Teknologia arloko gune berriaren inaugurazioa ospatzen zen. Bizkaiko Aldunditik, Eusebio Larrañaga foru diputatua izan zen. MCC korporazioaren izenean, berriz, Aldekoa presidentea hurbildu zitzaigun.
Ekitaldi ederra ospatu genuen. Ikastetxeko zuzendariak, Leire Mugertzak, oroigarri bana eman zigun, gune eraiki berriaren alde egin dugunagatik esker ona adierazteko. Gero, hitz egiteko txanda eman ziguten. Denok -Larrañagak, Aldekoak eta hirurok- azpimarratu genuen egitasmoak euskal lurraldean duen sustrai sakona eta bere inguruan -Lea Artibai eskualdean- izango duen eragin indarra.
Ekitaldi osoa euskaraz izan zen. Euskararen irakaskuntza heziketa arautuan sartu zenetik ia hogeita hamar urte igaro eta gero ere, leku gutxitan lortzen da oraindik, Markinan bezalaxe, ekitaldi ofizialak euskara huts-hutsean egin ahal izatea. Hori pozgarria da euskaldunarentzat. Bizitza modernoan ere euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten ematen duelako, zalantzarik duenarentzat.
Inauguratutako gunea Esperanza 2013 egitasmoaren lehenbiziko urratsa da. Urrats sendoa. Ondo bideratua. Eskualdean jaio eta eskualdeari begira garatutakoa.
Hurrengo urteetan beste urrats batzuk etorriko dira, egitasmoa hau bide luzea egiteko deitua dagoelako. Krisialdiaren laino iluna gure ingurura gerturatzen dabiltzan arren, Lea Artibaiko bihotz-bihotzetik sortu den egitasmo honen kudeatzaileei ez zaie erronkei aurpegi emateko kemenik falta.
Ea merezi duten laguntza emateko aukerarik daukagun
Hau poza! EA bere kontura aurkestu behar omen da LEgebiltzarreko hauteskundeetara! Azkenean kendu ditugu motxilatik!!
Badaukat, bai, EAren joan-etorriari buruzko idakitxoren bat idazteko asmorik. Horien hutsalkeria eta berbapuzkeriaren berri emango duen idazkitxoa. Hurrengo batean egingo dut.
¿Porqué escribe este post en una lengua que no habla nadie ni interesa a nadie? ¿Por fastidiar? Pues si es asi, es usted el que se fastidia. Ha trabajado en balde. Nadie le leerá, excepto algún sectario radicalizado.
Astakirten honi zer erantzun diezaiokegu? Onena ezer ez erantzutea ez?
Querido Curro. Escribo en euskera por varias razones:
1.- Porque es mi lengua materna y utilizándola me siento muy a gusto.
2.- Porque es la lengua propia de mi pueblo, el vasco, y deseo contribuir a la normalización de su uso.
3.- Porque aun siendo consciente de que su potencial comunicativo es menor que el de otras lenguas más usadas, deseo mantener un espacio específico de comunicación con los euskaldunes que desean utilizarlo.
4.- Porque este es mi blog y en mi blog escribo en la lengua que me da la gana.
¿Vale?