Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 26/10/08

gernikanAtzo goizean Gernikan izan nintzen. Eusko Alderdi Jeltzaleak beste alderdi batzuekin batera deitutako ekitaldian. Madrilgo gobernuak eta besteerakunde zentral batzuek eman diguten ezetz borobila bezain gordinak, erantzuna behar zuen. Erantzun gardena. Bakezkoa, baina irmoa. Zaratarik gabekoa baina, aldi berean, entzuteko modukoa.

Gernikan, euskal askatasunaren sinboloa den Zugaitza dagoen herrian, inguruko herrietako abertzale ugari batu ginen. Bizkaiako leku euskaldunenetik etorritakoak ginen gehienak: Ondarroa, Markina, Lekeitio, Bermeo, Bakio, Mungia eta abarretik hurbildutakoak.
(más…)

Anuncios

Read Full Post »