ETAk komunikatu berria zabaldu du gaur. Beti betiko kontuak esaten ditu bertan. Berri gutxi eta zabarkeri gehiegi. Haserako lerroetan, «euskal erakunde sozialista iraultzaile» gisa aurkezten zaigu. Beti bezala. Erakunde abertzale edo euskal naziozale bezala ere aurkez zezakeen bere burua -askatasun osoa baitauka nahi legez bateatzeko- baina ez du horrelakorik egiten. Erakunde sozialista iraultzailea da eta horrela agertzen zaigu.
Iraultzailea denez gero, egungo eraentza politikoa irauli nahi du. Hari horretatik abiatuta, «marko demokratiko» berri baten bila jardun dela baeztatzen du; alegia, «Benetako aldaketa politikoaren alde».
Baina zertan datza «marko demokratiko» berri hori? Zernolakoa litzateke gauzatu gura duen «benetako aldaketa politikoaren» ondorioz sortuko litzatekeen markoa?
Bere ekimenaren helburua «Euskal Estatua sortzea» dela esaten digu idazkiak. Ez da asko esatea. Zein motatako Estatuta? galde dezake norbaitek. ETAk ez digu hori zehazten, baina ukatu ere, ez digu galdera horri erantzuteko pistaren bat ala beste ukatzen. «Independentziari eta sozialismoari bidea irekitzeko ahaleginean» ari dela dio. Eta Euskal Herri aske berria, sozialista izatea nahi du. Horrela islatzen du bere azken aldarriak: Gora Euskal Herria sozialista!
Nik, argi diot, ez dut ETAren Euskal Estatua nahi. ETAren Euskal Estatuan, demokrazioan eta funtsezko eskubideen errespetuan sinesten dugunok, ez genuke lekurik izango. Pateretan alde egin beharko genuke asiloaren bila.
ETAren joan-etorrian, Josep Stalinen itzal beldurgarria ikusten dut. Hura ere sozialista iraultzailea zen. Eta ez dago jakiterik zeintzuk izan zituen beteago: kartzelak, Siberiako kontzentrazio-zelaiak ala erahilduen hilerriak.
Deja una respuesta