Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Amaia del Campo’

Hainbat urte daramatzat herrigintza kontu honetan, eta aldi honetan denetatik ikusi dut. Baina, gaur eta orain, aitortu beharra dut atzo Barakaldoko Burtzeña auzoa bisitatu nuenean bihotzean ziztada mingarria sentitu nuela. Amaia del Campo gure Barakaldoko zinegotzi bozeramailearekin gindoazen hain toki deprimitu eta andeatuko kaleak bisitatzen. Barakaldoko auzo honetara ez dira iritsi  herria goitik behera eraldatu duten lanak, trenbideak auzolagunen bizimodua urratzen eta markatzen duten orbanak dira, eta bizi baldintzak urrun daude gutxieneko duintasunetik. Ezinegona eta tristura amaigabea eragin dit. Bizilagunek ez lukete horrela jarraitu behar; eta, Amaiari esan diodan moduan, hurrengo legegintzaldia  izango da auzo honen eraberritzea Kongresura eramatekoa. Sustapen ministerioak ezin du gehiago trenbideen lurperatzea atzeratu. Auzo honek  ez luke besteon bizi baldintzak lortzeko denbora gehiago itxaron behar.

Atzo ere esan nizuen gu lan horretarako gaudela. EAJkook argi eta garbi daukagu; asmo abertzaleak eskubidea dira, baina auzokideen planteamendu eta eskakizunak beharrizana dira. Eta, gure derrigorra da eskakizun horiei erantzutea.

Horretarako ari gara egunotan Euskadiko kaleak bisitatzen; horretarako egon ginen Barakaldon eta Getxon. Hauteskunde  liburuxkak eta gozokiak banatzen genituen bai, baina baita zuokin hitz egiteko eta zuon kezkak eta ardurak ezagutzeko. Burtzeñatik bueltan,Amaiarekin itzuli ginen autoz Barakaldoko  erdigunera; epaitegien ondoan  oinezko ibilbidea hasi genuen Isabel Sánchez-Robles, Bilboko gure zinegotziaren laguntzarekin. Horiek dira kanpainako gauzak; bakoitzak berea ematen du, bakoitzak ahal duenean laguntzen du. Bai pozgarria hainbeste pertsona ikustea eta agurtu ahal izatea, 45 minututan 50 metro baino ez ditugu ibili!

Eta arratsaldean, Sabin Etxean lan bazkari arina egin ostean- kanpainako hurrengo egunak planifikatu behar direlako- Getxo herria bisitatu dugu Imanol Landa bertako alkatearekin. Pozgarria da Getxo Antzokia eraberritzeko lanek aurrera egiten dutela ikustea, Madrilen lortu ditugun aurrekontu akordioei esker finantzatuak izan direlako. Egunekoa amaitu baino lehenago, Imanol lagunarekin garagardoa hartzeko baimena eman nion nire buruari, ur botilatxoz betetako egun hauetako bakarra…

Llevo muchos años en esto de la cosa pública y he visto casi de todo. Pero tengo que reconocer que ayer, mientras visitaba el barrio de Bur-tzeña, en Barakaldo, se me encogió el corazón.

Acompañados de nuestra concejala en el Ayuntamiento, Amaia del Campo, recorrí las calles de esa zona tan deprimida y degradada, donde la regeneración de un Barakaldo de postal ha pasado de largo, donde las vías del tren son como una cicatriz que rompe y marca el día a día de sus vecinos, y las condiciones de vida distan mucho de ser dignas.

Me ha causado una desazón y una tristeza enorme. Sus habitantes no pueden seguir en el olvido; tal y como le he transmitido a Amaia, esta será la legislatura en la que la regeneración llegue al Congreso. El Ministerio de Fomento no puede demorar durante más tiempo el soterramiento de esas vías y la regeneración de un barrio que pide a gritos las mismas condiciones de vida que tenemos el resto de ciudadanos.

Y es que, se lo decía a ustedes ayer, estamos para eso. Desde el PNV lo tenemos claro; las aspiraciones nacionalistas son un derecho, pero los planteamientos y reclamaciones vecinales son una cuestión de necesidad. Y nuestra obligación, responder a ellas.

Para eso recorremos las calles de Euskadi estos días; para eso estuvimos ayer en Barakaldo y también en Getxo. Repartiendo folletos y caramelos, sí, pero también hablando con ustedes y compartiendo sus inquietudes.

De Burtzeña volvimos al centro de Barakaldo con Amaia, en coche; junto a los juzgados empezamos el recorrido a pie, acompañados por Isabel Sánchez-Robles, nuestra compañera de listas. Qué alegría ver a tanta gente y poder compartir con ellos esos momentos. Eso sí, ¡apenas hemos recorrido 50 metros en 45 minutos!

Y por la tarde, tras un almuerzo de trabajo en Sabin Etxea –hay que seguir planificando los próximos días de campaña–, visita a Getxo, bien acompañados por su alcalde, Imanol Landa. Gratificante ver cómo avanzan las obras del Getxo Antzokia, financiadas gracias a los acuerdos presupuestarios en Madrid.

Antes de terminar, les voy a hacer una pequeña una confesión; por la tarde me permití una cerveza con el amigo Imanol. La única licencia de unos días a base de botellines de agua…

Anuncios

Read Full Post »