Gizon bitxia izan zen Agosti Chaho. Zuberotarra. Atharratzekoa zehatzago esateko. «Atharraztarra niz sortzez baita bihotzez ere» utzi zuen behin idatzita. XIX mendeko lehen erdialdean bizi izan zen. Gizon mitozale, erdi zoro eta guztiz xinpletzat hartu izan du zenbaitek -gure artean ez da erraza, ez horixe, iraganeko euskaldun euskalzale eta aberrizale bati meritorik aitortzea- baina ezin uka daiteke, politikari dagokionez behintzat, eta garaiko baldintzak kontuan hartuta, gauza interesgarriak esan, idatzi eta egin zituela. Hegoaldeko irakurlearentzat, harrigarriak, maiz-sarri. Chaho-ren garaietan pentsaezina baitzen inork, egoalde honetan, hurak politika kontuetan idatzi zituenak idaztea. Baina orduan ere, orain bezalaxe, hortxe zegoen muga, iparraldearen eta hegoaldearen arteko jausi sakona marrazten.
Chaho-z gogoratu naiz egun hauetan, Maiatzaren 15eko mogimendutik atera diren adierazpenetan, Atharratzeko politikari eta idazlearen zenbait aldarrikapen etorri zaidalako burura. Ariel aldizkarian Errepublika zer den azaldu zuenean, argi zeukan Chaho-k, Errepublikaren hori hitz eder eta «xarmangarria» zen arren, izen hutsala zela: «Oraino, maleruski, Populia, Errepublikaren izena bezik eztuk, abantailarik eta hunik bater´ez». Populuaren etsaiengan zegoen gakoa. Errepublikari iruzur egiten zioten horiengan. Nortzuk ziren horiek? Chaho-k, M-15eko askori entzun izan diogunaren ildo beretik -baina mende eta erdi luzea lehenago- politikari ustelduei begiratzen die: «Gizon alfer abariziosak eta karguen moienez aisetarzunian bizi nahi direnak».
Hortik abiatuta aginte osoa bere eskuetan dagoela -ala beharko lukeela- esaten dio populuari: «orhoitu behar duzie populia dela nausi eta lege egile; populian dela nausitarzun soberanua; eztela gehiago izenen Erregerik ez eta Enperadorerik Frantzian, populian dela xoilki erregetarzun guzia, elgarren artian oro berdin begira eta zozietatiaren xeduna beita irustarzun (zoriontasun) berdina, oroina eta komuna». Eta erne ibilteko komenigarritasuna aldarrikatzen du Chaho-k. Zuhur jokatzeko ohartarazten die herritarrei; arreta galdu gabe iruzurraren eta iruzur-egileen aurrean: «Guardi emazie: etsaiak jinen dirade borthara joiterat, adiskidezko maskerekin; eztia espainetan, ozpina bihotzian».
Baina Euskal Herria ere gogo-bihotzean darama beti, bere zutabe politiko nagusiak hezur-mamitzeko errealitate gisa: «Nork oihu eginen du, azkenian, errege-erreginak eta heien partidario tontoak edo anbiziosak akazatu (bidali) ondoan: Biba Independentzia! Biba Errepublika! Biba Eskual Herria!».
Azken esaldi hau, nahi duenarentzat, 1848ko uztailean idatzita dago. Atzo bertan.
Atzo bertan,Jon Mirandek beste zuberotar bat Euskal Herriaren independentziaren alde oihukatu zuen ere, ….Xiberuko bi euskal olerkari….
…1848an,1950an,atzo bertan,bai…
Lo que tendría que aguantar…
Nik gero eta argiago daukat. Agosti Chaori buruzko ain artikulu ederra idazteko gai den politikariak euskaldunon LEHENDAKARI izan behar du!!
Bene benetan, Lehendakaritzarako gure hautagaia zuk izan behar dozu Josu. Gaurtik aurrera jadanik ez daukat dudarik.
Bestalde, gure aurkariek Otegi aurkeztea daukate. Ea tsunamia errepikatzeko gai diren.
Nere ustez Xahok euskal benetako nazionalismo eratu duen.
Alemania, Austria, Hungaria, Italia edo Frantzia bezala, Euskal Herriak bere 1848 urtea baita ere du -Agustin Chahoren eskutik.