Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 13/06/11

Bildu ala Bildur?

Joan den larunbatean Estatu osoko udal korporazioak eratu ziren. Ego Euskadikoak ere barruan, noski. Eta horrelakoetan beti gertatu ohi denez, emaitza koloretsuak suertatu ziren han eta hemen; sorpresa harrigarriak ere bai, jakina, zenbat nai eta non nai. Euskadin Bildu-ren nobedadea izan da komunikabideetan arretarik gehien sortu duena.

Alkatetza eskuratu duten herrietan, pozik, alai, barretsu eta lagunkor agertu zaizkigu koalizioko hautagaiak eta hauei babesa ematen udaletxeetara hurbildu diren jarraitzaileak. Euskal politikan inauguratu den aro udaberritsua edo islatu nahi zuten, antza,  jarrera horrekin. Eta ondo dago. Ez daukat ezer horren kontra. Aitzitik, zilegia ezezik positiboa ere badela uste dut, politikan, bizitzako beste edozein arlotan bezalaxe, luzaroan landutako zerbait lortzen denean, lorpen hori poztasunez ospatzea. 

(más…)

Read Full Post »