Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 9/06/11

Gizon bitxia izan zen Agosti Chaho. Zuberotarra. Atharratzekoa zehatzago esateko. “Atharraztarra niz sortzez baita bihotzez ere” utzi zuen behin idatzita. XIX mendeko lehen erdialdean bizi izan zen. Gizon mitozale, erdi zoro eta guztiz xinpletzat hartu izan du zenbaitek -gure artean ez da erraza, ez horixe, iraganeko euskaldun euskalzale eta aberrizale bati meritorik aitortzea- baina ezin uka daiteke, politikari dagokionez behintzat,  eta garaiko baldintzak kontuan hartuta, gauza interesgarriak esan, idatzi eta egin zituela. Hegoaldeko irakurlearentzat, harrigarriak, maiz-sarri. Chaho-ren garaietan pentsaezina baitzen inork, egoalde honetan, hurak politika kontuetan idatzi zituenak idaztea. Baina orduan ere, orain bezalaxe, hortxe zegoen muga, iparraldearen eta hegoaldearen arteko jausi sakona marrazten.

Chaho-z gogoratu naiz egun hauetan, Maiatzaren 15eko mogimendutik atera diren adierazpenetan, Atharratzeko politikari eta idazlearen zenbait aldarrikapen etorri zaidalako burura. Ariel aldizkarian Errepublika zer den azaldu zuenean, argi zeukan Chaho-k, Errepublikaren hori hitz eder eta “xarmangarria” zen arren, izen hutsala zela: “Oraino, maleruski, Populia, Errepublikaren izena bezik eztuk, abantailarik eta hunik bater´ez”. Populuaren etsaiengan zegoen gakoa. Errepublikari iruzur egiten zioten horiengan. Nortzuk ziren horiek? Chaho-k, M-15eko askori entzun izan diogunaren ildo beretik -baina mende eta erdi luzea lehenago- politikari ustelduei begiratzen die: “Gizon alfer abariziosak eta karguen moienez aisetarzunian bizi nahi direnak”.

(más…)

Read Full Post »