Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Santurtzi’

Eguzkia ikusi genuen azkenean, aurreko egunotan hodei beltz eta euri zaparradez inguratuta egon ostean. Herri batzuek gainean dituzte oraindik  euriak eragindako kalteak. Atzokoan hain zuzen, Ricardo Ituarte Santurtziko alkatearekin egon nintzen  uholdeak  Ezkerraldeko metroan ekarri dituenak  ikusten. Ikusiak nituen  goizean prentsako argazkiak, baina bertan egotea bestelako gauza izan zen.

Irten zen eguzkia, hodei beltz guztiak aldi berean  desagertu ez ziren arren. Medio nagusietan aurreko eguneko eztabaidaz ari ziren eta Lantegi Batuak  elkarteak Zorrotzan duen tailerra bisitatu ostean, mikrofono, kamera eta grabagailuek nahi zuten azken egunotako mahaiaren  inguruko irizpidea eman nezan. Astelehenean esan nuen eta atzokoan errepikatu nuen: nik ez nuen ikusi. Hori bai, esan egin didate Manuel Campo Vidal moderatzaileak hasiera bateko agurra gaztelania,portugesez eta italieraz egin zuela. Entzuteko behar nuena! Hitz erdirik ez catalá, galego eta jakina! , euskaraz ere. Eztabaida egiten zen Estatuko hizkuntza koofizialekiko begirunerik eza.  Ezbaian Euskadiren inguruko  aipamenik ez egiteaz gain, behar besteko moldeak ere ez dira gorde. Onartezina.

Lantegi Batuak bisitatu ostean- ordu bete eta erdi eman nuen bertan instalazioak ikusten eta bizimodua duintasun osoz irabazten duten pertsonekin hitz egiten-  lan-bazkaria egokitu zitzaidan. Une honetatik bertatik aurreratuko dizuet: gaur, egun handia izango dugu. Bai, gaur da benetako eztabaida egiteko eguna. Bost kideko eztabaida- IUko ordezkariaren parte hartzea airean dago oraindik–. Kongresuan ordezkaritza dugun taldeak izango gara eta Alfredo eta Marianok ez dute bertaratzea egoki jo. Beren ordez bidaliko dituzte Ruiz Gallardón eta Jauregui jauna. Eztabaida Akademiak baino, Espainiako Telebista publikoak egingo du. Zeozer arina jaten ari ginela, hauteskunde taldearekin egon naiz  ilusioz espero dudan hitzordu hori prestatzen: hitz egiteko tarte eta aldiak, kamerak…. Irrikan nago! . Bart gauean etxera sartu nintzenerako, helduak ziren  posta elektronikoan Madrilerako hegaldirako txartelak. Lehenago  esan dudana: gaurkoa bai egun handia…

Salió ayer el sol, por fin, después de estos días de nubarrones y lluvia. Temporal del que, todavía hoy, no se han recuperado todas las localidades. Precisamente tuve ocasión de visitar por la tarde, junto al alcalde Ricardo Ituarte, los terribles estragos que han provocado las lluvias en el metro, obligando a cerrar las dos últimas estaciones en Ezkerraldea. Había visto las fotografías, en la prensa, mientras desayunaba, pero estar allí fue otra cosa.

Salió el sol, como les iba diciendo, aunque no todos los nubarrones se abrieron al mismo tiempo. Daba sus últimos coletazos el omnipresente debate y ayer, tras visitar el taller de Lantegi Batuak en Zorrotza, todos los micrófonos, cámaras y grabadoras querían recoger mis impresiones sobre la mesa cuadrada más famosa estos días. Lo dije el lunes y lo volví a repetir ayer: no lo vi. Eso sí, me han contado que el presentador, el señor Manuel Campo Vidal, arrancó la emisión saludando a los espectadores en español, portugués e italiano. ¡Lo que me faltaba por oír! Ni una palabra en catalán, en gallego ni, por supuesto, en euskera. Una absoluta falta de respeto por las lenguas oficiales del Estado en el que se celebraba el debate. No solo se obvió de forma escandalosa cualquier tipo de referencia a Euskadi durante el tira y afloja, sino que ni siquiera se guardaron las formas. Impresen-table.

Después de la visita a Lantegi Batuak –pasé más de hora y media viendo sus instalaciones y charlando con las personas que consiguen allí ganarse la vida con dignidad–, tocó comida de trabajo. Se lo voy adelantando desde ya: hoy va a ser un gran día. Sí, el día del verdadero debate. El debate a cinco –la participación del representante de IU está en el aire–. El debate en el que tendremos voz los grupos con representación en el Congreso y al que ni Alfredo ni Mariano tendrán a bien acudir. Enviarán, en su lugar, a sus representantes, el señor Ruiz Gallardón y el señor Jáuregui. Un debate que realizará Televisión Española y no la Academia. Mientras almorzábamos algo ligero, he preparado con el equipo electoral esa cita que espero con gran ilusión: los tiempos de intervención, las cámaras que habrá… ¡Estoy impaciente! Por cierto, cuando ayer por la noche llegué por fin a casa, me aguardaba una sorpresa en el correo electrónico: los billetes para el puente aéreo a Madrid. Ya se lo adelantaba: hoy sí que va a ser un día grande…

Anuncios

Read Full Post »