Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Juan Ramón Lucas’

EAJ-PNV Euskadiren AldeNork ez ditu sabeleko ziztada horiek sentitzen, atzera begiratua bota eta gaztaroko denborak gogoratzen dituenean? Asteburuak koadrilarekin, lehen neskalagunak, lagunekin egindako lehen bidaiak, unibertsitatea… Seme nagusiak hori dena ekarri zidan gogora atzo , eta irribarrea irten zitzaidan nire gaztaroa oroitzean. Jokin, datorren urtean joango da Erasmus ikasturtea  egitera. Besteok ere  nahiko genuke, ezta? Herrialde berria ezagutzea, lagun berriak, esperientzia berriak, ohitura berriak… Goizean goizik entzun diot bere gelan gora eta behera –pasaportea eskatu diote eta berriztatu egin behar du– eta jagi egin naiz . Elkarrizketan aritu gara apur batean; eta horrela, goizeko kirola egiteko aprobetxatu dut. Gau iluna zen, deportibak jantzi  eta korrika egitera joan naizenean.

Eguna elkarrizketez josita egon da. Lehena Radio Nacional irratian  Juan Ramón Lucasekin; gero, egunkari batekin, eta arratsaldean txat-a egin dugu egunkari digitalean. Plazerra izan da benetan , sareko surfariek egin dizkidaten era guztietako galderei erantzutea–eta bai, horietako batzuk asmo txarrarekin eginak izan badira ere. Baina, gustuko ditut horrelako topaketak,galderak zuzenak dira, jendeak kalean egiten dituenak modukoak;erantzunak ere, halakoak izan behar.

Goizean,  Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar , Jose Luis Bilbao eta laurok bildu gara enpresari talde batekin.  Politika ekonomikoen eta enplegua sortzearen inguruan ditugun proposamenak azaltzea baino gehiago nahiago genuen haiek guri beren iritziak eta ikuspuntuak azaltzea. Kalea goitik behera ibiltzea den egun hauetan, asko dira hitz egitera hurbiltzen zaizkidanak. Eta, heltzen zaizkidan iruzkinen artean bat da etengabe errepikatzen dena: langabezia. Semea langabezian duela esaten didan aita, senarra  azken urteotan langabezian duen emaztea… Egoera guztiak dira mingarriak. Horregatik, horixe da  gure egitasmoan dugun arlorik nabarmenena , enplegu-sorrera bultzatzea. Guk gure egitekoa egin behar dugu,  egoerak eskatzen digu.

Atzokoan, Sabin Etxean bazkaltzea tokatu zitzaigun, eta ez ditut  aipatuko nortzuk izan ziren  gure ondoan izan ziren pertsona agurgarriak… oraindik ez behintzat. Azkenburukoa hartzeko denborarik –ez pentsatu, faltan ere ez dut botatzen – arineketan irten naiz   beste hitzordua jarrita nuelako.Eta gero, bisita Leioan. Eguna, kanpainaren amaierari ekiteko beste lan bilerarekin amaitu da. Etxetik egunak argitu barik  irten… eta  iluntzez sartu naiz.

¿Quién no siente cierta punzada de nostalgia cuando echa la vista atrás y recuerda sus años de juventud? Los fines de semana con la cuadrilla, aquellas primeras novias, los primeros viajes con los amigos,la universidad… Ayer mi hijo mayor hizo que, por unos instantes volviera a mirar atrás y recordara, con una sonrisa, aquellos tiempos mozos. Y es que Jokin se marcha el próximo año ha estudiar un curso de Erasmus. Qué envidia, ¿eh? Conocer un país nuevo, nuevos amigos, nuevas experiencias, nuevas costumbres… Le he oído por la mañana revolviendo en su habitación –le piden el pasaporte y necesita renovarlo– y me he levantado. Hemos charlado un rato y, ayer sí, aproveché para salir a hacer un poco de ejercicio matutino. Todavía era noche cerrada cuando he salido con mis zapatillas a correr un rato.

El día de ha estado repleto de entrevistas. La primera, en Radio Nacional, con Juan Ramón Lucas; luego con un periódico y, ya por la tarde, chat en otro diario digital. Ha sido un placer responder a las preguntas, de todo tipo –y sí, algunas de ellas con un punto de mala uva– que han realizado los internautas. Pero me gustan este tipo de cara a cara, porque las preguntas son directas, las que se hace la gente en la calle, y las respuestas también lo son.

Por la mañana nos hemos reunido, Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Jose Luis Bilbao y yo, con un grupo de empresarios. Queríamos, más que explicarles nuestras propuestas e ideas en torno a politícas económicas y creación de empleo, que ellos nos contaran sus impresiones, sus puntos de vista. Estos días de patear la calle, hay mucha gente que se para a hablar conmigo. Y, entre todos los comentarios que me llegan, hay uno que se repite de forma insistente y preocupante: el paro. Un padre cuyo hijo no termina de encontrar trabajo, una mujer con un marido en paro desde hace años… Las situaciones son sangrantes. Por eso, dentro de nuestro programa, uno de los aspectos que más nos preocua es ese, el de incentivar la creación de empleo. Tenemos que dar la talla, no es para menos.

Ayer tocó comer en Sabin Etxea con ilustres comensales que no desvelaré… Al menos, por ahora. Sin tiempo para el postre –tampoco crean que lo echo mucho de menos– he tenido que salir pitando a otra cita. Y después, visita a Leioa. El día ha terminado con otra reunión de trabajo para encarar el final de campaña. He salido de casa de noche… y de noche he llegado.

Read Full Post »