Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘ABC Punto Radio’

Hara! Berriro gertatu zitzaidan atzo . Goizeko seietan begiak zabaldu eta ez dago loakartzeko modurik. Eta, hori, aurreko egunean eztabaida oso berandu amaitu zen arren… Hotelera heldu, dutxatu,  eztabaida jarraitu zuten lagunekiko azken mezuak, eta ohera segituan. Baina, esan dizuedan moduan, hontza legez  nengoen eguna argitu baino lehen. Besterik egin ezean, korrika egiteko jantzia, deportibak eta txanoa  jarri eta Erretirora joan nintzen arineketa-aldia egitera. Ordu eta erdi. Primeran datorkit niri, egunotan pilatzen zaidan adrenalina hori guztia askatzeko…

Eta gero, elkarrizketa. ABC Punto Radion izan zen. Melchor Mirallesekin. Imajinatzen duzue? Goizeko bederatziak ziren eta nik egun osorako energia nuen. Bilbora itzuli aurretik, Kongresutik igaro nintzen bertan lanean geratu zen taldea agurtzeko. Eta handik, arin-arinka aireportura. Eta ez dakit zertarako; azkenean, bueltako hegaldia atzeratu egin zen. Ordu betea. Horrela, juxtu-juxtu ibili naiz Bakion…  kontxo!  Mihi puntan neukan bihar egingo dudana esateko… baina itxaron beharko duzue.

Gauza bat, hegaldian Txiki Benegas ikusi dut. “ Nik irabaziko dut” esan dit. “ Sentitzen dut, baina ni izango naiz garaile”  erantzun diot nik. Elkarrizketa berean  egunotako inkestak ere aipatu ditugu  –nola ez!– .  Horietaz beste egun batean hitz egingo dizuet.

Etxean bazkaldu ondoren  –atzo, aukera izan nuelako– Espainiar Telebistak atzo gauez eman zuen elkarrizketa grabatu nuen Pepa Buenorekin. Gero, lan bilera Sabin Etxean eta Zabalgune plazara segidan, gazteekin ekitaldi bat  genuelako. Jokin eta Alex semeak ere izan ditut bertan. Hunkitu egiten nau  biak I´m basque manifestuko bideoan ikusteak. Ekitaldi lasai eta atsegina izan da, adin guztietako gazteok kezkak, ardurak eta konponbideak partekatu ditugu. Aro ederra zegoen kalean, haizeak prestatuta zegoen atrezzoarekin oso konforme ez zegoela adierazi digun arren. Eguneko azken elkarrizketara joan baino lehen , lagunekin egoteko tartea ere izan dut, une atsegina bizi eta argazki piloa atera. Egun borobila, bai jauna!

Me volvió a pasar ayer. Abro los ojos a las seis de la mañana y ya no hay forma de volver a dormir. Y eso que la víspera el día terminó muy, muy tarde, después del debate… Llegué al hotel, me duché, intercambié los últimos mensajes con amigos que habían seguido el programa y ala cama. Peroya les digo, como un búho cuando ni siquiera había amanecido. Así que me enfundé las mallas, las zapatillas y un gorro, y me fui a correr al Retiro. Hora y media. Me viene estupendamente para soltar esa adrenalina que se acumula estos días…

Después tocó entrevista. En ABC Punto Radio. Con Melchor Miralles. Se lo imaginan, ¿no? Así que a las nueve de la mañana ya tenía energía suficiente para el resto del día. Antes de volver a Bilbao, pasé por el Congreso para saludar al resto del equipo que se han quedado allí para trabajar. Y de allí, a la carrera de nuevo, al aeropuerto. Si les digo la verdad, no sé por qué; al final, para variar, el vuelo que nos traía de vuelta se ha retrasado. Una hora exacta. Así que he tenido el tiempo justo para acercarme a Bakio a recoger… uy, casi desvelo lo que voy a hacer mañana. Tendrán que esperar.

Por cierto, en el avión he coincidido con Txiki Benegas. “Voy a ganar yo”, me ha dicho. “Siento contradecirte, pero el que va a ganar soy yo”, hemos bromeado. También han surgido en la conversación –¡cómo no!– de las benditas encuestas que se publican estos días. Otro día prometo hablarles de ellas…

Después de comer en casa –sí, ayer sí pude– he tenido que grabar la entrevista con Pepa Bueno que Televisión Española emitía ayer por la noche. Reunión de trabajo en Sabin Etxea y a la plaza del Ensanche, donde he tenido un acto con jóvenes. Mis hijos Jokin y Alex entre ellos. Les reconozco que me ha emocionado al verles en el vídeo con el manifiesto I’m basque… Ha sido un acto distendido, donde jóvenes y no tan jóvenes hemos podido compartir preocupaciones, análisis y posibles soluciones. Con una temperatura estupenda, por cierto, aunque el viento parecía no estar muy convencido del atrezzo que habían preparado. Antes de acudir a la última entrevista del día me ha dado tiempo a charlar con los amigos, compartir un rato distendido y sacarme un buen puñado de fotos. Un día completo, sí señor.

Anuncios

Read Full Post »