Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Aberri Eguna’

Aberri eguna

1932 urteko Aberri egunaren iragarpen kartela

1932 urteko Aberri egunaren iragarpen kartela

Egun batzuk, gogoetarako egunak dira. Hausnarketa sakonetara sartzeko egokiak.  Beste batzuk, berriz, sentitzeko eta ospatzeko egunak dira.

Aberri eguna azken hauetakoa da abertzalearentzat. Gogoeta sakonetan barik, ospakizun alaietan aritzeko egun aproposa.

Ehundaka dira, milaka zehatzago esateko, munduan zehar, Aberri eguna ospatu ohi duten euskaldunak. Denok bat egiten dugu gaurkoa bezalako egunetan, gure Aberri komunarekiko sentipenean eta etorkizunerako egitasmo kolektiboan.

Zorionak denoi.

Ospatu dezagun Aberri eguna, alaitasunez, itxaropenez eta konpromisoz.

Gaur inoiz baino indar eta kemen handiagoz.

Read Full Post »