Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Aimar Olaizola’

EAJ-PNV Euskadiren AldeAitortu beharra dut: hunkitu egin nintzen. Ekitaldia etxean, Bermion, beti da berezia.  Eta atzo, barruraino sartu zitzaidan nire lagun eta familiakoak bertan ikustea, aita eta ama ikurrinez eta lagun eta alderdikidez jositako harmailetan ikustea. Hunkitu egin ninduten  nire tokitik entzun  nituen “ aupa Josu” eta adorea emateko hitz horiek guztiek, txalo-zaparradek eta  ikusten zen maitasunak eta ilusioak. Komunikabideek   estutu egiten dute eta ahozko adierazpenak eskatzen dizkidate , baina nik hala egin nahi izan nuen, bermiotarrez, beraiekin kalean egiten dudan moduan. Iñigok ere esan zuen ; gu gardenak gara, hemen ez dago gezurretarako lekurik. Aita eta ama, gaztaroko lagunak…. Eurek jakin badakite egia esaten ote dudan. Ez nuen itxurakeriarako aukerarik. Eta nire hizkuntza, etxean nagoenean erabiltzen dudan hizkuntza, horixe da. Ez euskara batua ez gaztelania: bermiotarra. Hala egin nuen beraientzat, babesa eskaintzera hurbildu ziren  Bermio, Gernika,Mundakako lagunei zor nien.

Asteburuek- hauteskunde kanpainakoak izanda ere- beste denbora bat daramate, erlaxatuagoa da dena,eta gauzak beste gogo lasaiago batekin hartzen dira. Eta, ez naiz pilotalekuko mitinaz ari, ez; aurreko batean ere esan nizuen, urdaileko zirrara hori sentitzen dudala ekitaldia dugun guztietan, baina atzokoa itzela izan zen. Benetan ekitaldi hunkigarria. Dena dela, asteburuotan agenda apurtxo bat erlaxatzen da eta une lasaiak be ematen dizkizu. Goizean, aurreko egunotan baino denboratxo luzeagoa hartu dut ohean geratzeko; larunbateko txirringa kontuarekin egina nuen asteburuko kirol-kupoa. Eta mitinaren ostean, Bilbora bazkaltzera itzultzea pentsatu nuen arren, goiza Bermeon amaitzeko kapritxoa hartu nuen eta lagunekin egon nintzen “ pote” batzuk hartzen. Gainera, San Martin Ferixa ospatzen zen eta izan dugun aro onaz gain, giro paregabea eskaini digu .

Arratsaldean bai, arratsaldean Bilbora itzuli gara. Igone emaztearekin itzuli naiz eta Miribillara eraman nau nire zaletasunaz gozatzera. Maite dut pilota-jokoa;eta orain,  Bilbon dugun Bizkaia pilota lekuarekin, zorionekoak gara zaletu guztiok. Giro bikaina zegoen  eta pilota lekua gainezka. Eta kantxan, Barriola eta Olaizola II.a, beti bezala, itzelak biak. Penagarria den arren, jokoa da eta bat baino ezin da garaile izan. Azkenean Aimar izango da Martinez Irujoren kontrako finalean. Partida eder hori ikusteko irrikan nago….

Eta ohera laster, gaur egun borobila dudalako: elkarrizketak hainbat komunikabiderekin eta ekitaldia Moyuan, ibilaldia Amorebietan, Gasteizen…

Bihar kontatuko dizuet!

Se lo confieso: me emocioné. Celebrar un acto electoral en casa, en mi casa, Bermeo, tiene siempre un sabor especial. Y ayer me llegó muy dentro ver a todos mis amigos, mi familia, aita y ama, mirándome desde las gradas, atestadas de ikurriñas y compañeros. Me emocionaron los “aupa Josu!” que escuché desde el atril, los aplausos, el cariño y la ilusión que se veía en las caras de todos los amigos que nos acompañaron. Los medios de comunicación aprietan y piden su correspondiente cuota de cortes de voz pero yo lo quise hacer así, en bermeano, como cuando hablo con ellos enla calle. Lodijo Iñigo también desde la tribuna; somos transparentes, aquí no hay espacio para las mentiras. Aita y ama, los amigos con los que he crecido… Ellos saben, con solo mirarme, si digo la verdad o no. No podía fingir. Y mi lengua, mi euskera cuando estoy en casa, es así. Ni euskara batua ni castellano; bermeano. Y así hablé para ellos; se lo debía a la gente de Bermeo, de Gernika, de Mundaka, que se acercaron para mostranos su apoyo.

Los fines de semana, aunque sean en plena campaña electoral, tienen otro tempo, más relajado, que invita a tomarse las cosas con un ánimo más relajado. Y no me refiero al mitin en el frontón, no; si ya les dije que siempre siento ese hormigueo en el estómago antes de un acto, lo de ayer lo superó con creces. Era un acto muy especial para mí. Pero, les decía, los fines de semana la agenda siempre se relaja algo más y permite más momentos distendidos. Ya por la mañana, he dejado que se me pegaran las sábanas un poco más de costumbre; con las pedaladas del sábado ya había cumplido el cupo deportivo. Y después del mitin, y aunque pensaba volverme a Bilbao a comer, me di el capricho de terminar la mañana en Bermeo, tomando unos potes con todos mis amigos. Se celebraba, además, feria de San Martín, lo que, unido al buen tiempo que todavía disfrutamos, ha hecho que el ambiente fuera inmejorable.

Por la tarde, eso sí, hemos regresado a Bilbao. He vuelto con mi mujer, Igone, que me ha acercado hasta Miribilla, a disfrutar de otra de mis aficiones. Me encanta la pelota y ahora, con este magnífico frontón de Bizkaia, los aficionados estamos de enhorabuena. Estupendo ambiente en un frontón en el que no cabía un alfiler. Y, sobre la cancha, Barriola y Olaizola II, como siempre, insuperables. Una pena que solo pudiera quedar uno. Y finalmente será Aimar quien se juegue la final con Martínez de Irujo. Estoy ya impaciente por que llegue ese gran partido…

Y a la cama pronto, que hoy me esperaba un día intenso: entrevistas con varios medios de comunicación, un acto en Moyúa, paseo en Amorebieta, Gasteiz… ¡Mañana les cuento!

Anuncios

Read Full Post »