Franco hil ostean, manifestazino askotara joatea tokatu jakun. Hamaika manifestazinotan egonda nago, bai, hamaika eskakizun aldarrikatzen. Atzo, adibidez, Arrasaten izan nintzen, Isaías Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren erahilketa salatzeko manifestazioan parte hartzen.
Archive for the ‘Personal’ Category
Gaztea zinanean manifestazinoetara joaten zinan eta zure eritxia aldarrikatzen zenduan?
Posted in Personal on 2008/03/11| Leave a Comment »
Zelakoa da zure bizitza? Zenbat denbora emoten dozu hemen eta zenbat Madrilen?
Posted in Personal on 2008/03/05| 1 Comment »
Oso agenda estua daukat. Asterik gehienetan, hiru egun egiten ditut Madrilen. Martitzen goizean joan eta eguena arratsalde-iluntzean etorri. Beti egazkinez, Loiuko aireportutik. Nire lankideak be programa berdinarekin ibili ohi dira. Hori bai, Madrilen egiten ditugun egunetan, bete-betean sartu ohi gara lanean. Goizean goiztik gaueko orduetararte ibilten gara jardunean. Pleno batzuk gaueko 10etan amaitzen dira. Inoizkotan goizaldean ere amaitu izan dogu batzar bat. Madrileko orduak, lanerako aprobetxatzen ditugu guztiz.
Astelehenean eta barikuan, normalean, Euskal Herrian izaten gara eta hemen lan egiteko aprobetxatzen dogu. Enpresarioekin batu, langileen eskakizunak entzun, arrantzale eta baserritarren kezketaz ohartu…etabar.
Zapatu eta domeketan, barriz, beti dago manifestaldiren bat edo mitinen bat.
Bermio
Posted in Personal, tagged Argazkiak on 2008/03/04| 1 Comment »
Niretzat ez dau herri politxaurik!!!
Politikarien bizitza gogorra dala dinoe. Egia al da?
Posted in Personal on 2008/03/04| Leave a Comment »
Politikariekin beste edozein giza-talde batekin legez gertatzen da. Batzuk oso langileak dira eta beste batzuk oso alperrak.
Alperrak, jakina, ondo bizi dira. Baina politikari langileen bizimodua oso neketsua da, zalantza barik. Lana ez da inoiz amaitzen. Beti dago zer egina. Etxetik kanpora, familiarengandik urrun, ordu barik, deskantsu barik, presaka,…bai, gogor egiten da askotan politikan jardutea. Oso gogor. Kontuan hartu behar dozue politikariak gizartearen antolakuntzearen ardurea hartzen dogula, alkarbizitzearen arazoak konpondu behar doguzala. Ondo ala txarto, baina norbaitek hartu behar dau ardura hori. Eta erantzukizun handikoa da.
Zer nahiago dozu, hemen lan egin edo Madrilen?
Posted in Personal on 2008/03/03| 2 Comments »
Hemen, jakina, neure herrian, Euskal Herrian. Baina Euskal Herriaren interesak eta eskubideak ezin dira hemen bakarrik defendatu. Hemendik kanpora be jokoan jartzen dira sarri askotan eta jokoan dagozan leku guztietara joan behar gara euskaldunok: Madrilera legez, Brusselara, Estrasburgora, eta abar.
Oraingoan neure txanda da eta neuk egin behar dot –neure talde parlamentarioko lagunekin, noski- ahalegin hori. Baina orain arte beste batzuei tokatu izan jake eta etorkizunean beste batzuei emon beharko deutsiet testigua. Zuetako bati, behar bada. Nork daki?
Argazkiak XIII
Posted in Personal, tagged Argazkiak on 2008/03/03| 3 Comments »
2006ko Madalenatan
Zenbat urte daroazuz politikan?
Posted in Personal on 2008/02/29| 1 Comment »
Hasieran esan deutsuedanez, demokraziaren etorrerearekin batera hasi nintzan politikaz interesa hartzen eta politika arloetan konpromisoak hartzen. Gero, 1990 urtean sartu nintzan EAJ alderdian. Baina 2000 urtera arte ez dot kargo politikorik hartzen. Urte horretako hauteskunde orokorretara aurkezten dot neure burua –EAJren zerrendan, noski- eta diputatu aukeratzen nabe, Bizkaiko ordezkari legez. Ohore handia izan zan niretzat. Harrez gero, hortxe nabil jo eta ke. Horrela ba, laster beteko dodaz zazpi urte Madrilen.
Argazkiak XII
Posted in Personal, tagged Argazkiak on 2008/02/28| 4 Comments »
Bidaiatzea asko gustatzen zait. Ea non nagoen asmatzen dozuen…
Me gusta muchísimo viajar. A ver si acertáis donde estoy…
Zein ikasketak egin dozuz?
Posted in Personal on 2008/02/28| Leave a Comment »
Zuzenbide ikasketak Deustuko Unibertsitatean. Ikasketa horreek amaitu eta gero, doktoradutza lortu neban, Euskal Herriko itsas-gizonen kofradiei buruzko ikerketa batekin. Tesia Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu neban. Beraz, Zuzenbidean doktore nozue.
Argazkiak XI
Posted in Personal, tagged Argazkiak on 2008/02/27| 1 Comment »
Hamen nire Izaro maittie