Hemen, jakina, neure herrian, Euskal Herrian. Baina Euskal Herriaren interesak eta eskubideak ezin dira hemen bakarrik defendatu. Hemendik kanpora be jokoan jartzen dira sarri askotan eta jokoan dagozan leku guztietara joan behar gara euskaldunok: Madrilera legez, Brusselara, Estrasburgora, eta abar.
Oraingoan neure txanda da eta neuk egin behar dot –neure talde parlamentarioko lagunekin, noski- ahalegin hori. Baina orain arte beste batzuei tokatu izan jake eta etorkizunean beste batzuei emon beharko deutsiet testigua. Zuetako bati, behar bada. Nork daki?
Kaixo Josu!
Gaur egon gara Gernikako batzokian Deia-n agertu zen zuri buruzko artikulu baten gainean berbetan. Ez dut izan astirik zuri eskerrak emateko egiten duzun sakrifizio eta lan bikainagatik. Benetan uste dut Madrilen egiten duzuen lana itzela dela. Ea noiz ikasten duen herri honen zati batek zein den gure herria askatzeko benetako bidea. Alegia, baserri bat harriz-harri, apurka-apurka eraikitzen dela eta inoiz teilatutik hasita.
Nire aita Bermeotik irten behar zuen familia osoa Ipar Amerikara eramanez bere seme alabei beti erakutsiz gure herria maitatzen. Espero dut noizbait ikustea buruan geneukan amets polit hura, Euskal Herri aske eta baketsu hura.
Ezina ekinez egina!!
Aurrera Josu.
Kaixo Aitor:
Asko poztutzen nabe zure kemen eta baikortasunak. Ea halako egunen batean alkarregaz unetxo bat egoteko modurik daukagun. Pozik entzungo dodaz zure aitaren joan-etorriak. Ordura arte, besarkada bat.