Banketxeko lanetatik herriko udal politikara
II Errepublikan zehar Bermeoko alkatetzan denborarik gehien iraungo zuen Martzelino Monasterio Anduiza jeltzalea, Bermeon jaio zen 1901ko urriaren 8an. Gurasoak, Bittorio Monasterio Intxausti eta Aszension Anduiza Bilbao izan zituen. Martzelinoren ostean -bera izan baitzen neba-arreben artetik zaharrena- beste hainbat seme-alaba izan zituzten senar-emazteek: Bittor, Jose Migel eta, gazteena, Ciriaco, besteak beste.
1919ko urriaren lehenean, hemezortzi urte zeuzkala, Banco de Vizcaya-ko Bermeoko bulegoetan hasi zen lanean eta bertan burutu zuen 1936ko guda zibilera arteko ibilbide profesionala. Banketxean, langile porrokatua eta eraginkorra izan zen une oro. Zintzoa, zorrotza eta arteza diru-kontuekin. Eta horrez ganera, esan onekoa; bezeroari harrera ona ematen dakiten horietakoa. Lanean pilatutako merituak aitortuz, 1933ko urtarrilaren lehenean, bulegoko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan ere lan oparoa eta emankorra egin zuen. Behin, banketxeko idazkari nagusiak lau hitzetan egiaztatu zuenez, «habiendo desempeñado su cometido a completa satisfacción». Frankistek auziperatu zutenean, Bermeoko Falange-ko ordezkariek ere, langile ona eta arteza izan zela aitortu behar izan zuten. Nahiz eta jeltzalea izan, jakina. Horrela zioten behintzat, 1936ko guda zibilean, Sanandereko epaile militarrari bidali zioten gutunean:
«Colocado desde muy joven como empleado de la Sucursal del Banco de Vizcaya en Bermeo, sus aptitudes, honradez y simpatías le llevaron a ocupar el cargo de Director Gerente de la citada sucursal, que lo ha desempeñado a completa satisfacción».
Adina heldu zitzaionean, Karmen Zubimendi Beltran de Guevararekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen berarekin. Horietatik bost, Bittor, Felipe, Carmen, Aurea eta Agurne, gerra aurretik jaio ziren. Bermeon, beraz. Gazteena, berriz -Aurea izenekoa- gerra ostean munduratu zen; 1941an hain zuzen ere.
Politikaren esparruan, Martzelinok ez zuen jardun berezirik izan harik eta II Errepublika etorri arte. Orduan azaldu zuen bere sen politikoa eta erabaki zuen EAJko bazkide egitea. Frantzisko Basterretxearen jeltzale beteranoaren eraginez emango zuen urrats hori, seguru asko, Banco de Vizcaya-ko lankideak baitziren biak. Hala ere, Juan Bustinza alkate frankistak, zera idatzi zuen berari buruz: «era exaltado miembro del Partido Nacionalista Vasco».
Banketxeko langilea izaki, militante gisa onartzeaz ganera, Alderdiaren kontabilitateaz eta diru-zaintzaz arduratzeko aukeratu zuten Bermeoko jeltzaleek. Horrela, 1931ko apirilaren 1ean, Primo de Ribera-ren diktadura ostean, EAJren Bermeoko Uri Buru Batzarra berriz eratu zenean, Tesorero-Contador kargurako izendatu zuten bazkideek. Eta hori gutxi balitz, udal-hauteskundeetarako zerrendan sartu zuten baita ere. Orduan, orain bezalaxe, diruaren kudeaketan eta administrazio lanetan ohituta zegoenak, abantaila nabarmenak zeuzkan, udal batean arrakastaz jarduteko.
Udal berria eratu eta gero, 1931ko ekainaren 9ko Osoko Bilkuran, Ekonomiako batzordearen buru izendatu zuten zinegotziek. Horixe izan zen, beraz, bere lehen ardura publikoa udalaren baitan. Geroago etorriko zen alkatetza.
Martzelino Monasterioren aurretik Bermeoko alkatetzan izan zirenak
Martzelino ez zen Bermeoko II Errepublikaren garaiko lehen alkatea izan. Epe historiko garraintzitsu horren baitan, Nikolas Laiuno Bilbao izan zen Bermeoko alkatetza estreinatu zuena. Izan ere, Errepublika aldarrikatu zen egunean -1931ko apirilaren 14an bertan- izan zen aukeratua Laiuno alkatetzarako. Egun seinalatu horretan egin zen udalbatzarrean, Tomas Arketak hartu zuen lehenbizi mahaiburuaren lekua, bera zelako -legeak ezartzen zuenari jarraiki- aukeratutako zinegotzien artetik, zaharrena. Arauak xedatutakoa betez, adineko presidenteak, hautaketa-ekitaldiari ekin zion eta zinegotziak banan-banan euren botoa eman ostean, esan bezala, Nikolas Laiuno atera zen alkate. Bera izan zen, beraz, II Errepublikaren garaiko lehen alkate jeltzalea Bermeon.
Baina Laiunoren alkatetzak ez zuen luzaroan iraun. Bi Osoko Bilkuratan bakar-bakarrik hartu zuen parte alkate gisa: apirilaren 21koan etan 28koan. Hortik aurrera, Florentzio Basterretxea jardungo zen alkate gisa; ordezko alkate, noski. Udaleko aktek esaten dutenez, “suplente del propietario”.
Baina errepublikazaleek helegitea aurkeztu zuten Bermeoko urnetatik ateratako emaitzen kontra. Eta onetsia izan zenez, hauteskundeak errepikatu beharra gertatu zen herriko bi barrutitan. Horiek egin ostean, 1931ko ekainaren 5eko plenoan, korporazioa berriro eratzeko erabakiak hartu ziren. Oraingoan, Nikolas Laiunok berak jokatu zuen adineko presidente gisa “por ser junto con don Agapito Anduiza el concejal de mayor votación y de más edad, que este último señor”. Jarraian, bakoitza bere boto-papera aurkezten joan ziren zinegotziak, alkatea eta alkateordeak izendatzeko asmoarekin. Bozka bukatu eta gero, Florentzio Basterretxea atera zen alkate, hamairu boto bere alde zituelarik. Beste lau boto, zuririk agertu ziren.
Bozkaren emaitza ikusita, Florentzio Basterretxea jabetu zen alkatearen karguaz eta ohiko diskurtsoa bota zuen agintaldiari hasera emateko. Aktaren hitzetan:
“El presidente interino proclamó el resultado de la votación y el señor Basterrechea (don Florencio) pasó a ocupar la presidencia, recibió la vara de su cargo y en breves palabras requirió la eficaz y abnegada colaboración de sus compañeros para desarrollar una labor fructífera administrativa, de que tan necesitada se halla el municipio”
Baina Florentziok ere ez zion alkatetzari denbora luzean eutsiko. Bere karguari uko egitearen erabakia hobeto ulertzeko, zera ohartarazi behar da: momentu tentsiotsuak zirela haiek; gogorrak; egonkortasun gutxikoak. Egoera politikoa eta eztabaida soziala, pil-pilean zeuden erabat. Euskadin, bereiziki, jeltzaleen eta ezkerreko errepublikazalen artean, tirabira nabarmenak sortzen ziren noiz nahi eta non nahi. Eta Bermeoko herria ez zen horretan atzean gelditzen. Udalaren barruan, hauteskundeetan suertatutako gehiengo abertzaleak, nekez hartzen zituen aintzakotzat Errepublikaren agindu eta arauak. Aitzitik, ahal zuen guztietan, errebelde agertu, jardun abertzalea nabarmendu eta bere bide propioa hartzeko ahalegina egiten zuen.
Horiek horrela, Bermeoko udala estuki lotzeko neurriak hartzen hasi ziren Errepublikako agintariek. Bermeoko herriari dagokionez, Errepublikaren esparrura erakarri behar zela zioten; berez ala indarrez; artez ala derrigorrez; onean ala txarrean. Eta politika horrekin aritu ziren zati batean, udalaren jarduna hurbil-hurbiletik ikuskatuz eta alkate zein zinegotzien desbideraketak gogor zigortuz.
Jose Maria Amilibia Matxinbarrena gobernadore berria izendatu zutenean, areagotu egin ziren berez nahiko estuak ziren tirabira eta tentsio horiek guztiak, Florentzio Basterretxea alkatea bera ere gaixotzeko arriskuan utzirik. Horrela adierazten zuen behintzat 1931ko abenduaren 5an Bermeoko UBBeko presidenteak Ramon Bikuña burukideari bidali zion gutunean, alegia, Bizkaiko Gobernadore Zibilak abertzaleei zien gorrotoaren ondorioz, kalte handiak sortzen zituela alderdiaren organizazioan, eta alkateari berari ere osasun arazoak ekarri zizkiola:
“Se acentúa cada día la saña con que desde el Gobierno Civil de esta Provincia se persigue al nacionalismo. Efecto de los disgustos es el encamamiento de nuestro dignísimo alcalde, don Florencio de Basterrechea.
Imploro, pues, de nuevo su intervención para que en la redacción de Euzkadi, como nos manifestó anteayer Elías de Gallastegui, que está en autos de todo lo que ocurre, sean acogidas con la benevolencia debida las cuartillas que, al objeto de contrarrestar aquella saña se proyecta emprender. Se lo agradecerán los nacionalistas de Bermeo, y el mismo Partido en especial”
1932. urtea, tentsioz jositako urtea izan zen Bermeoko udalarentzat. Gobernadore zibilak, Amilibiak, ez zuen bere fijazio eta erasoetan etsi eta, azkenean, gertatu beharrekoa gertatu zen: 1932ko urriaren 10ean, Florentzio Basterretxea alkatearen suspensioa erabaki zuen.
Florenzio Basterretxearen osasunean kalte handia eragin zuten estutasun eta joan-etorri hauek guztiak. Izan ere, ikututa utzi zuten urte askotarako. Sasoi honetan bizi izandako tentsioak utzi zizkion aztarnen sendagarri, amaren jaioterrira, Otxandiora alde egin zuen zati baterako, haizeak hartzen eta arima lasaitzen. Haindik bi urtetara, 1934ko abuztuan, Julen Urkidik zera ohartarazten zuen bere Euzkadi egunkariko zutabean: «Otxandiano aldetik osasuna zerbait sendotuta emen ikusi gendun Basterretxea´tar Polentzi bere emaste eta seme-alabatxubakaz».
Baina itzul gaitezen harira berriro ere. Alkatearen suspensioa gutxi iritzita, handik egun batzuetara, azaroaren 1ean, udal-korporazio oso-osoa kargutik kenaraztea erabaki zuen Gobernadoreak, «por estimar inmerso al Ayuntamiento en la falta grave a que hace referencia el artículo 189 de la Ley municipal». Bezperan, urriaren 31an, Bermeon izan omen zen Gobernadorea eta zinegotzi jeltzaleek ez omen zioten merezi zuen protokoloa eta harrera eskaini. Aitzitik, bultzaka eta aldarrien artean hartu omen zituzten bera eta berarekin zihoazenak. Horregatik hartu omen zuen, besteak beste, zinegotziak udaletik kanporatzeko erabakia.
Erabaki latza zen hura. Hauteskundeetan aukeratutako alkate eta zinegotziak kargutik kentzea, ez da -ez horixe- nolanahiko erabakia. Erabaki larria da. Are larriagoa kontuan hartzen badugu Gobernadorea bera ez zela herriak aukeratutakoa, Madrilgo Gobernuak izendatutako kargua baino.
Hala ere, El Liberal egunkariak erabat txalotu zuen erabakia, «con evidente acierto y no menos justicia» hartutakoa zela argudiatuz. Arrazoi sakonak omen zeuden Errepublikaren aurrean geroago eta urrunago zebilen Bermeoko udalarekin neurri estu, zorrotz eta gogorak hartzeko:
«Se ha pretendido hacer de esta industriosa y noble villa una Kabila rebelde a todas las penetraciones pacíficas, algo sí como el coco del republicanismo de la provincia, el fantasma que agita sus extremidades para ausentar a la democracia.
Interpretando torcidamente las libertades que concede la República, alardean de no respetar, de burlar sus leyes y de obstaculizar su paso, y han llegado a creer, ingenuamente, que el nuevo régimen regirá en toda España menos en Bermeo. Acaso hayan tenido motivo en algún momento para pensar así, cuando los representantes del Gobierno se han mostrado excesivamente tolerantes y contemporizadores ante las extralimitaciones del nacionalismo; pero era de esperar que algún día se pusiera término a esta situación de excepción que parecían gozar los nacionalistas.
El nuevo gobernador Sr Amilivia, está, por lo visto, dispuesto a que la mencionada villa se incorpore a la República y ayer ha tenido ocasión de comenzar esta obra imprescindible.
El Sr. Amilivia, con muy buen criterio, que aplaudirán todas las personas sensatas, le ha separado provisionalmente de su cargo hasta tanto que el ministro de la Gobernación, como es de esperar, haga definitiva la suspensión y sancione la falta cometida»
Herriak aukeratutako udal-korporazioaren ordez eratu zen kudeaketa-batzordea
Herriak aukeratutako zinegotzien ordez, errepublikazalez eta ezkertiarrez osatutako kudeaketa-batzordea ezarri zuen Bizkaiko Gobernadoreak Bermeoko udalean.
Kudeaketa-batzordea, 1932ko azaroaren 1an bertan osatu zen udaletxearen batzar gelan. Gobernadore zibilak bere ordezkari bat bidali zuen prozesua gainbegiratzeko eta bere aurrean osatu zen behin-behineko batzorde kudeatzailea. Zortzi gizon izan ziren izendatuak horretarako:
Joaquín Vallés
Sabino Goienetxea
Julián Portuondo
Justo Etxebarria
Higinio Ereñozaga
Pascual Telleria
Luis Baskaran
Pablo Balza
EAE-ANVko Gonzalo Nardiz eta Santiago Uribarri ere batzarrera deituak izan ziren, baina ez ziren bertaratu. Ez zuten prozesu hartan parterik hartu nahi. Legeak, Alkatea aukeratzeko aurrikusten zuen prozedura gauzatu eta gero, Justo Etxebarria –Justu Buru– suertatu zen alkate. Alkateordeak, berriz, Telleria, Baskaran eta Portuondo izan ziren. Baina hurrengo egunean, Etxebarria-k uko egin zion alkatetzari “por motivos de delicadeza”. Eta bere ordez Pablo de Balza de Vallejo arabarra aukeratu zuten.
Arratsaldean, Amilibia gobernadoreak, ohar bat eman zien kazetariei, Bermeoko udal gobernuaren aldaketa, lasaitasun osoz, paketan eta iztilurik gabe gauzatu zela adieraziz. Horren ondorioz –zehazten zuen- “en Bermeo la tranquilidad era absoluta y que había empezado a funcionar la Comisión Gestora que había designado alcalde a Pablo Balza”. Eragozpen bakarra izan omen zen: “que uno de los vocales de significación socialista, había presentado la renuncia fundándose en motivos de salud y que se repondrá al que ha de sustituirlo”.
Karguari uko egin zioten gainontzekoei buruz galdetu ziotenean, dena gezurtatu zuen Amilibiak: “únicamente el señor Etxebarría propuesto para alcalde gestor, declinó el ofrecimiento y quedó en la Comisión en calidad de vocal”. Hala ere, Gobernadoreak izendatu zituen EAE-ANV-ko kideak, ez zeudela karguetan irauteko prest aitortu zuen.
Pablo Balza-ri dagokionez, Euzkadi egunkariak honako profil hau egiten zuen: “escribiente de la panadería del señor Olarte, presidente de la Comisión Gestora de la Diputación de Araba. Este señor es republicano desde la fecha de la implantación de la República poco más o menos y recientemente presidió un mitin de los elementos social revolucionarios…”.
Euzkadi egunkariak, jeltzaleen izenean, gogor egin zuen Gobernadore Zibilak hartutako erabakiaren kontra. Ez zen onargarria, bere ustez, herriak aukeratutako ordezkaritza kargutik kendu, bazterrean utzi eta, bere ordez, Bermeoko udalean Gobernuak izendatutako korporazioa jartzea.
La Gaceta ere -abertzaleei joerarik ea sinpatiarik ez zien arren- neurriaren kontra agertu zen:
“Nuestra actitud de protesta ante las Comisiones Gestoras como organismos contrarios al fuero y la tradición democrática vasca, es bien conocida.
Pero en este caso creemos que el paso tiene, además, el desacierto que le viene de la desproporción entre la medida y las causas que la han motivado.
En Bermeo existe una exacerbación política, complicada, en la práctica, con cuestiones de orden económico, que hacen en todo momento delicada la misión del gobernante. El tacto y la prudencia deben allí extremarse.
El pleito de la Cofradía, envenenado por ingerencias políticas, sigue en pie. Convengamos en que sea necesaria la intervención en Bermeo; pero intervención pacificadora, imparcial, que en lo económico social lleve a aquellas gentes la sensación de confianza en la justicia y en ello, la política reduzca a sus justas proporciones las mutuas discrepancias que forzosamente han de existir.
Esta efervescencia de los ánimos explica suficientemente los últimos acontecimientos.
Los movimientos populares, cuando en ellos late un anhelo de justicia, tienen un carácter psicológico particular, conforme al cual debe orientar su gestión el gobernante.
Este es el caso de Bermeo. Y no nos explicamos cómo nuestros actuales gobernantes, que con frecuencia disculpan otras manifestaciones y aún excesos populares, han aplicado a este caso una sanción tan grave y tan antidemocrática como la destitución de un Ayuntamiento de elección popular para sustituirlo por una Comisión Gestora”
Hurrengo egunetan, beste hiru gizon izendatu zituen Gobernadore zibilak, Bermeoko Batzorde Kudeatzailea osatzeko: José Pérez, Frantzisko Bilbao Astui eta Pedro Garmendia Sasiain.
Batzorde kudeatzailea, zazpi bat hilabetetan jardun zen Bermeoko udalaren aurrean. Eta ekimen asko bultzatu zuen tarte horretan, Bermeoko errepublikazaleek eta ezkertiarrek ere bazekitela herriaren onerako lan egiten erakusten emateko asmoarekin. Besteak beste, Indalecio Prieto, PSOEko buruzagia eta Herrilanetako ministroa herriko seme kutun izendatu zuen, molle berriaren -egungo rompeolasen- lanak bultzatu zituelako, horretarako behar ziren aurrekontuak Gorteetara eraman eta onartaraziz. Azaroaren 6ko aktak dionez:
«la propuesta del señor Vallés, que ensalzó a dicho señor Ministro por su amor a Vizcaya y del interés que viene prestando al puerto de esta villa, como lo demuestra el proyecto de ley citado, por el que, aprobado que sea, será autorizado el Ministro para contratar por subasta las obras del proyecto, por un presupuesto de 4.988.711, 11 pesetas, para ser ejecutadas en tres anualidades, se acordó: expresar el agradecimiento más entusiástico a dicho señor Ministro y a los Presidentes del Consejo de Ministros y del Parlamento, y declarar al Ministro de Obras Públicas, «Hijo Predilecto de Bermeo», expidiéndosele la ejecutoria o en diploma en pergamino»
Joakin Vallés gizagaixoa, proposamena aurkeztu zuena, handik egun batzuetara hilko zen. Indalecio Prietoren omenezko ekimen hurarekin eman zuen, seguru asko, bere ibilbide politikoaren azken urratsa. Urrats okera, izan ere, «predilecto» hori, jatorriz herriko semeak direnei bakar-bakarrik aitortu ahal zaielako. Herrian jaio ez direnei, «hijo adoptivo» titulua eman dakieke, baina ez «hijo predilecto».
Izendapenaren berri emateko eta adierazi beharreko ohoreak agertzeko, Udaleko eta kanpoko Kofradiako ordezkari talde bat joan zen Madrilera 1932ko abenduan. Prietorekin batzartu, Bermeoko portuaren alde egindakoagatik eskerrak eman, pergaminoa eskuratu eta argazkia atera zuten berarekin. Pozik itzuli ziren ostera hartatik. Akta liburuetan ere horrela jaso zuten egindako bidaiaren balantzea:
«La presidencia reseñó el viaje a Bilbao y Madrid realizado por la Comisión Municipal […]; con el Excmo Sr don Indalecio Prieto para entregarle el artístico pergamino de su declaración de hijo adoptivo de Bermeo […] terminando por manifestar que en todos los centros oficiales que la Comisión había visitado, había sido objeto de atenciones y de sinceras ofertas, hasta un punto poco sospechado»

Bermeoko udaleko batzorde kudeatzailearen eta kanpoko kofradiaren ordezkariak Indalecio Prietorengana joan zirenean, Bermeoko «hijo adoptivo» izendatzen. Pablo Balza, Prietoren eskuman diploma erakusten dagoena da
Herriak aukeratutako zinegotziak euren karguetara itzuliz, Martzelino Monasterio alkatetzara
Amilibia Gobernadoreak suspenditu zuen udal-korporazioak, 1933ko uztailaren 17an berreskuratu zuen agintea berriro ere. Gobernadorearen erabakia Estatu Kontseiluak aztertu zuen eta Alkatearen eta Alkateordeen kasuan izan ezik ez zuen begi onez ikusi udal-korporazioaren suspensioa. Hori dela eta, zera erabaki zuen:
1.- Bermeoko udaletik kanporatutako zinegotziak, euren karguetara itzularaztea
2.- Alkate eta Alkateordeen kasuan, suspensioa ontzat hartu eta legearen arabera dagokion espedientea tramitatzea.
3.- Karguetara itzulitako zinegotzien kasuan, suspensioa ahalbidetu duten arrazoiak jarraituz gero, espediente berria tramitatzea.
Behin herriak aukeratutako zinegotziak euren karguetara itzuliz gero, Amilibiak izendatu zuen kudeaketa-batzordeak, berehala geldiarazi behar izan zuen bere jarduna.
Baina udal-korporazioa berriro eratzeko, legeak aurriskuten zuen protokoloa bete behar zen ostera ere. Oraingoan, Agapito Anduiza zinegotziak burutu zuen mahaia, «por ser el concejal de mayor votación entre los presentes». Eta aktak esaten duenari jarraitzen badiogu,
«Se procedió después a la elección de Alcalde, cuya votación se hizo por medio de papeletas que los ediles fueron depositando en una urna. Terminada la votación, resultó elegido Alcalde Presidente don Marcelino Monasterio y Anduiza, que obtuvo 11 votos, contra uno a favor de Ruperto Ormaza y 2 en blanco, proclamándose como tal por el Presidente interino y recibiendo las insignias de su cargo, para el que quedó designado con carácter definitivo, por haber tenido sufragios que completan la mayoría absoluta del número total de concejales»
Hortxe dugu bada, Martzelino Monasterio Bermeoko alkatetzara eraman zuen hautaketaren berri ematen duten akta liburuaren pasartea. 1933ko uztailaren 14an gertatu zen. Alkateordeak, Juan Bautista Maturana, Juan José Arenaza, Tomas Arketa eta Gonzalo Nardiz aukeratu zituzten.

Herriak aukeratutako zinegotziek euren kargua berreskuratu zuten batzarraren akta. Batzar horretan bertan, aukeratu zuten Martzelino Monasterio Bermeoko alkate
Berri hau jasotzeko Julen Urkidi kazetari bermeotarrak Euzkadi egunkarian argitaratu zuen kronikak, Bermeoko jeltzaleen poza islatzen zuen, euren ordezkariek herriaren bozkarekin lortu zituzten karguak, berreskuratzeagatik:
«Urijak bi-bidar autetsiriko ziñegotzijak igazi zan astian artu dabe euren aginbidiak
Urijak beintzat, benetako Bermeo´ko urijak, poz-pozik ikusi eta artu dau askonerako be Soriatarrak edo… Galiziatarrak osatu daben zuzutsa: «Obeto da berandu iñoz bere baño» esaera zarrak diño lez.
Udal au, ba, zerbaitxu aldatu da. Len Basterretxea jauna zan endore (alkate); Orain eskubide gustijak kendu deutsezela endoretasunerako españar agindarijak eta beronen ordez, Monasterio´tar Markelin ixentau dabe.
Udal oneri opa deutsat, bijotzez, lan zindo eta zuzutsalia izatia. Zorijonak danori
Gora urijaren aginduba eta bera beti «Comisión Gestora» deritxon aginte-ordea, bai udal-etxietan eta, bardin aldundegijetan be».
Bere lehen osoko bilkuran, keinu ederra egin zuen Martzelinok herriko agintarien arteko batasuna eta elkarlana bilatze eta lantze aldera. EAE-ANV-ko Nardiz aipatu zuen. Alkateorde izendatu berrien artetik, jeltzalea ez zen bakarra, alegia. Bere hitzak erakusten ematen dute zinegotzien artean giro ona eta herriarekiko konprometitua lantzen saiatu zela.
«La Presidencia dice que antes de entrar en la discusión del orden del día quiere manifestar que le consta que el nombramiento de Teniente de Alcalde recaído en el Sr. Nardiz, ausente en el acto de reposición del Ayuntamiento, ha sido acogido con satisfacción y con este motivo hace un llamamiento a las minorías para que influyendo en los respectivos sectores políticos a los que pertenecen, traten de que desaparezcan las pequeñas pugnas políticas llegando a la pacificación de espíritus que tan necesitada se halla Bermeo para de ese modo llevar a cabo una labor administrativa fructífera. El Sr. Nardiz agradece el nombramiento y ofrece su colaboración para secundar la gestión de la Corporación, máxime inspirándose en los móviles ofrecidos por la Presidencia»
Alkatetzak ez zion oztoporik egin, ordura arte bezalaxe, Ekonomiako batzordearen buru izaten jarraitzeko. Banketxeko langilea zen -arteza, zorrotza eta zintzoa, izan ere- eta nekez aurkitu zitekeen bera baino hobeagorik kargu horretaz jabetzeko.
Karguaz jabetu eta egun gutxitara, ekitaldi garrantzitsuetan parte hartzea suertatu zitzaion Marzelinori; herritarrentzat eragin handia izan zuten ekitaldietan. Lehenengo eta behin, Madalen eguneko jaian parte hartu zuen, Bermeoko alkateari jaiegun horretan dagokion protokoloa betez. Uztailaren 20ko plenoan, erabaki zuten «la celebración de la festividad de la Magdalena, observándose las costumbres de otros años y a propuesta del señor Arqueta, que la banda toque ese día en la plaza de Arana-Goiri»
Abuztuaren 6an, Jose Rufo Uriarte Itxausti bermeotar-argentinoaren aldeko omenaldian egon zen, urte asko eta askotan, Buenos Aireseko La Baskonia aldizkariaren zuzendaria izan zena gogoratzen zuen brontzezko plaka bat eskola publikoetako egoitzaren atarian jarriaz.

Jose Rufo Uriarte bermeotar-argentinoari 1933ko abuztuaren 6an eskaini zitzaion omenaldian. Alkatea, Marzelino Monasterio, brontzezko plaka askatzen dagoena da.
Abuztuan bertan -hilaren 28an- Bermeoko bi bapor elkarren kontra jo zuten Castro Urdiales-eko portutik zortzi miliatara. Izaro eta Osasuna, ziren ontzien izenak. Iztripuak, hainbak kalte sortarazi zuen eta egonezin handia ekarri zuen Bermeora Andramari bezperatan.
Izaro bapora hondora joan zen, eta barruko gizon guztiak ere itsasora erori ziren, gauaren ilunaren azpian. Baina Osasuna untziak eta bertako arrantzaleak ere ere eurena eraman zuten. Denatara, hamaika gizon ito ziren ezbehar hartan: sei Osasuna-koak eta bost Izaro-koak. Gehienak abertzaleak; jeltzaleak. Alkateak, lutoa ezarri eta domekako musika debekatu zuen. Ikurrinak erdibidean eskegi, eta itotako familiei 8000 pezeta ematea erabaki zuen.

Osasuna eta Izaro baporuntzien arteko txokean ito ziren arrantzaleen aldeko hiletak: Monasterio aurreneko filaren erdian dago, korbata eta txapelarekin. Eskuma-ezkerrean, bi kofradietako presidenteak. Atzean, lebita eta kopazko kapelarekin, Gorteetako diputatuak (Argazkia: Cirilo Zabala Allika)
Hurrengo urtean, beste ekitaldi aipagarri batean parte hartzea gertatu zitzaion. Urtebiko beltzean zegoen II Errepublika; Bienio negro delakoan. Eta ezkerreko indar politikoek jo eta ke zebiltzan oposizio lanetan. Catalunya eta Euzkadiko abertzaleek ere lankidetza-saioetan zebiltzan, Madrilen nagusa zen gehiengo politiko eskumarrak Catalunya-ko autonomiari egiten zion kaltearen kontrako protestan. Hori dela eta, diputatu jeltzale batzuk Barcelona-ra joan ziren bisitaldia eginez anaikidetasuna erakusteko eta, horren trukean, bertako beste batzuk ere Euskaditik ostera bat egin zuten.
Catalunya-ko diputatuak 1934ko irailean etorri ziren Euskadira. Hainbat lekutik igaro ziren. Eta Bermeon ere izan ziren, jakina. Bermeon, harrera ezin hobea jaso zuten. Julen Urkidik, kronika leuna idatzi zuen Euzkadi egunkariaren abuztuko 10eko alean, bisitaldiaren berri emateko. Egonaldi paketsua izan zutela Bermeo ematen du bere idazkia irakurriz gero:
«Igandez, Bermeoko Uritxu oneri ikertalditxu bat egiten etorrita emen egon ziran Katalunya´tar abertzale ospatsu-ospatsubak diren Domenech, Blasi eta Cardona jaunak.
Cardona jauna «Nosaltres Sols» Katalandar Bazkun Abertzeleko lendakari kementsuba dozu. Baia eurori lagunduten etorri ziran Bilbao eta albo errijetako jaun batzuk be.
Nasa edo portu-aldia, Atalaya, Umien-Etxia, Jon Deuna´ren Arkua, Arana Goiri Zelaya eta Batzoki barrija ikertau ondoren Sukarrietaratu ziran Sabin abertzale irakasle andija ixan zan Sabin´en ilobija ikertutera. Emetik Bilbao´ratu ziran lasterrian.
Agur Katalan´dar adiskide maitiak,ekin lanari zeben aberrijaren askatasuna lortu arte»
Baina bisitaldi hartan, Urkidik jasotzen duena baino iztilu gehiago izan zen.
Euzkadi egunkariak berak argitaratu zuen kronikaren arabera,
“En Bermeo, el recibimiento que les dispensó el pueblo fue sobremanera efusivo. Prevenido el vecindario de su llegada, salió a recibirlos a la entrada de la villa, congregándose allí muchos miles de personas que se trasladaron ante el Ayuntamiento detrás de la caravana de automóviles”
Herriari buelta bat eman eta udaletxera joan ziren alkatearekin, hots, Martzelino Monasteriorekin batzartzeko. Elkar agurtu eta gero, batzuk eta besteak balkoira atera ziren goiko plazan bilduta eta txaloka zegoen jende-mordoari oles egiten. Jose Antonio Agirrek esta Santaló-k hartu zuten hitza, herritarrez betetako plazatik “Gora Euzkadi” eta “Viva Catalunya” aldarriak noiz-nahi eta zenbat-nahi ateratzen ziren bitartean. Orduan hasi omen ziren iztiluak.
Euzkadi egunkariari jarraitzen badiogu, Agirre hitz egiten hasi zenean, Guardia zibilaren nagusiak ixiltzeko agindu zion eta balkoitik alde egiteko. Eta hori guztia gutxi balitz, zera esan zion: “sepa usted que si el pueblo se levantase, la Guardia civil tiene orden no de disparar sobre el pueblo, sino sobre los parlamentarios”. Eta Agirrek orduan, zera erantzun omen zion: “Pues entonces, la Guardia civil sufriría las consecuencias”.
Aitzitik, Guardia zibilak gobernadoreari egindako partearen arabera, zera gertatu zen:
“Una vez en el salón del Ayuntamiento de la villa de Bermeo y asomados a los balcones que dan a la plaza, los señores Aguirre y Santaló dirigieron la palabra al pueblo, dando voces y gritos de Gora Euzkadi Askatuta y Visca Catalunya Lliure, siendo expulsados de dicho lugar por el delegado de la autoridad. Al descender las escaleras, la mayoría daba diversos gritos, haciéndolo también el alcalde de la villa, don Marcelino Monasterio Anduiza, el cual, para atraer y excitar a las masas, con los puños cerrados y en alto gritaba: Gora Euzkadi Askatuta, habiendo observado que el teniente de alcalde don Gonzalo Albaina daba también los mismos gritos, como asimismo lo hizo el concejal don Julián Uriarte Goitia”.
Gobernadorearen oharrak argi asko nabarmenarazten zuenez hau guztiau ez zen asmakizun hutsa; aitzitik Rafael Díaz eta Lauro Medina guardia zibilek ikusi omen zuten euren begiekin.
Horietaz aparte, Cirilo Zabala eta Vicente Goitia ere aldarri berdinak botatzen ibili omen ziren. Hori dela eta, Velarde gobernadoreak, 5000 pesetatako isuna ezarri zien Martzelino Monasterio eta Gonzalo Albainari. Julian Uriarte zinegotziari, berriz, 3000 pezetatako isuna. Eta Cirilo Zabala gazteari, 1000 pesetatakoa.

Bermeoko korporazioa, Elantxoben, Madalen eguna ospatzen. Eskumatik hasita, seigarrena da Marzelino Monasterio, Bermeoko alkatea.
Baina giroa erabat okertu zen hurrengo egun eta asteetan. Madrilen agintzuen zuen eskumako Gobernuak, Catalunya eta Euskadiren autogobernua murrizten zuten neurriak hartzen hazi zen eta indarrarekin babesten zituen bere erabakiak. Horrek, protestak sortu zituen, jakina.
Euskal udaletako ordezkari asko eta askok, Zumarragan egin zuten Kontzertu Ekonomikoaren aldeko aldarrikapenagatik, Gobernu zentralaren zigorra jaso zuten. Donostiako alkatea, esate baterako, kargutik kentzea erabaki zuen Gobernuak. Eta beste herri batzuetako alkate eta zinegotziak auziperatuak izan ziren Gobernuaren aginduak ez betetzeagatik. Hori dela eta, aho batez dimisioa aurkeztea erabaki zuen askok.
Iraileko lehen asteetan, hain zuzen ere, dimisioa nola aurkeztu behar zuten eztabaidatzen zebiltzan protesta estrategian zebiltzanak. Bilbon, esate baterako, iraileko 7ko egunkariek esaten zutenez, “los concejales de Bilbao han celebrado una reunión con el ex alcalde Sr. Ercoreca para cambiar impresiones sobre la forma en que han de presentar al secretario su dimisión colectiva”.
Bermeoko zinegotziak ere ez ziren ainko-mainkoetan ibili. Berehala dimititu zuten; udalerrien arteko batzordeak erabakia hartu baino egun bat lehenago. Eta 1932an bezalaxe, kudeaketa-batzorde baten agindupean gelditu zen berriro udalerria, harik eta 1936ko hauteskundeen ostean, karguetatik kanporatutako zinegotzi guztiak euren postuetara itzuli ziren arte.
1936ko guda zibileko denboretan Bermeoko alkatetzan egindakoa
Bermeoko alkatea zen heinean, 1936ko urriaren 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratua izan zen zeharkako hauteskundean, Bilbon antolatu ziren lau mahaietatik, bateko kidea izan zen Martzelino. Lehenbiziko mahaia, Bilboko udaletxean eratu zen. Bigarrena, Gobernu zibilean, “edificio del Banco de Comercio” delakoan. Hirugarrena, Diputazioaren jauregian. Eta laugarrena, berriz, Entzutegian. Foru Aldundiaren egoitzan eratu zen mahaian, Rufino Laiseka izan zen mahaiburua, hots, Diputazioa kudeatzen zuen Gestorako presidente. Bere Ondoan, Marzelino Monasterio, Bermeoko alkatea eta Ismael Lopez, Gernikako zinegotzia izan zituen.
Geroztik, alkatea zenez, udalerriko segurtasunaren ardura nagusia hartu zuen, Junta de Defensa delakoaren buruan jarririk. Erantzukizun hori egikarituz, herriko pakea eta giza-bizitzarekiko errespetua bermatzea suertatu zitzaion. Errepublikan zehar interes handia izan zuten jeltzaleek herriari eta euskal gizarteari erakusten emateko, garaiko unerik larrienetan kalean gertatzen ziren istilu eta iraultzen ingurumarian -sistema politikoa kolokan jarri zuen istilu bat baino gehiago izan zen etapa hartan- Sabino Aranak sortutako Alderdia zela gizarte-pakea eta herritarren segurtasuna hobeen bermatzen zuena. Alderdi serioa, arduratsua eta zentzuduna. Euzkadi eta El Día egunkariek -bi biak ere jeltzaleen kontrolpeko komunikabideek- noiz nahi nabarmenarazten zuten ezkerreko iraultza-zaleen eta tradizionalistek iskanbilak sortzeko erakusten zute joeraren aurrean, jeltzaleak zirela iraultza sozialaren arriskuaren aurrean gizartearen egonkortasuna zihurtatzen zutenak.
Bermeoko batzoki berria inauguratu zenean, esate baterako, El Día egunkariak, garrantzia handia ematen zion jendetza izugarria bildu zen arren, gauza guztiak artez eta pakez gertatu zirelak adierazteari:
“A pesar de las miles de personas concentradas, no se dio en Bermeo el domingo ni el más leve incidente. Tranquilidad absoluta. Marchamo ya habitual en las organizaciones nacionalistas. Demostración irrebatible de que nuestro Partido ese el máximo exponente del orden en Euskadi.
En cambio, ya ven ustedes a esos cuatro pobres diablos de carlistas que aún quedan. Allí donde van no faltan tiros y garrotazos.
A pesar de lo inocentes que son. Decididamente, su “extremada nobleza y piedad”, constituye una provocación.
No sabemos cómo se las amañan, pero siempre llevan el disturbio, como inseparable compañero….
Júzguese el contraste que la realidad claramente nos brinda”
Guda etorri zenean, areagotu egin ziren jeltzaleek, zentzun oneko eta printzipioetako jendea zela erakusten emateko egin zituzten ahaleginak. Gehiegikerietan zebiltzan ezkertiar erradikalen aurrean -eleizak erreten edota, apezak erasotzen eta eleizbideko jendeak erahilten- sinesmen askatasuna eta norbanakoaren bizitza errespetatzen duen jendea zela agertzen saiatu ziren.
Bermeo ez zen horretan salbuespena izan. Gerratea sortu zen une-unetik hasi zen EAJa segurtasun neurriak hartzen eta gazte militanteak mobilizatzen, udalerriaren barruan erasorik eta gehiegikeririk gertatu ez zedin. Bere guda denboretako ibileren berri emateko idatzi zituen memorietan -oraindik argitaratu gabe dauden memorietan- Julian Ugarte bermeotarrak, Alderdiak herriaren eta herritarren segurtasuna bermatzeko hartu zituen neurriekin hasten du bere kontakitzuna:
«Al principio de la guerra anduve en el vapor Euzko Etxea, estuve afiliado en el Partido Nacionalista Vasco y en la Solidaridad Vasca. Cuando empezó la guerra el Partido pidió dos voluntarios de cada barco para guardar el orden público y nos presentamos Valentín Bajeneta y yo. Luego nos llamó el Partido para formar un grupo de seis milicianos por cada partido, porque el Gobierno de Euzkadi estaba formado por todos los partidos políticos»
Martzelinok berak ere, jakina, Bermeoko alkatetzan iraun zuen bitartean, ahaleginak eta bi egin zituen, udalerriaren barruan, bakea eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Saiakera bereziak egin zituen aparteko arrisku egoeran zeuden eleiztarrak eta monarkiazale eskumatarrak ezkerreko milizianoen kontrol gabeko indarkerietatik babesteko. Are gehiago, segurtasun publikoari buruzko ahalmenak bere eskuetan mantentzen saiatu zen Luis Baskaran zinegotzi sozialistaren aurrean, ondo baitzekin, jakin ere, ahalmen horiek oso garrantzitsuak zirela herritarren kontrako erasoak saihesteko. Guda hasi eta gutxira egin zuten eskumen banaketan, Baskaran-i eman zioten ordena publikoari buruzko ardura. Baina gauzan nola zihoazen ikusita, eskumen hori beretzat hartzea erabaki zuen alkateak eta horrela egin zuen. Baskaran, erabakiaren kontra agertu zen, noski, «porque el señor Alcalde no puso reparo alguno al hacerse el nombramiento y ratificado y ahora se revoca el nombramiento sin exponer los motivos ó causas». Baina Monasteriok, plenora eraman zuen gaia eta, han, ardura hori bere eskuetan uztea erabaki zuen zinegotzien gehiengoak. Martzelinok ez zuen nahi, beste herri batzuetan gertatzen ari zen moduan, Bermeon ere ezkerreko milizianoen gehiegikeriak herriko jendearengan sarraskirik sortzea.
Eta ondo asko zaindu zuen hori.
Frankistek ireki zioten epaiketa militarrean egin zuen adierazpenean, argi eta zehatz eman zuen Martzelinok, Bermeon, galzorian zeudenen giza-bizitzak bermatzeko egin zituen ahaleginen berri:
«Que de su actuación en Bermeo, durante el período rojo, evitando que las personas de derechas fuesen llevadas a las cárceles y que se cometiera en aquél pueblo un sólo asesinato, pueden dar testimonio […] todas las personas de aquél pueblo, haciendo constar que varias veces intentó dimitir ante aquella situación que le repugnaba y que la gente de derechas del pueblo y los mismos que estaban detenidos en sus domicilios, por los elementos izquierdistas, le rogaron que continuara, salvaguardando así las personas y los intereses de los que eran afectos al Movimiento Nacional
Izan ere, Guda-Kontseiluaren espedientean, Bermeoko hainbat abade, lekaide, lekaime eta eskumako jenderen lekukoak aurkitu daitezke horren guztiaren testigantza emanez. Ikus ditzagun batzuk.
Santa Mariako erretoreak, Bernardino Garaizar zenak, Martzelinoren erlijio-bizitzari buruzko profil zehatza idatzi zuen, sinesmenduna, eta eleizbideko gizona zela adieraziz. Bere jardun publikoan ere eleizarekiko eta eleiztarrekiko errespetuarekin jardun omen zen, ezkerreko alderdi eta militanteen erasoen aurrean, babesa eskainiz:
«…ha observado una conducta moral y religiosa privada intachable y muy buena; pertenece al Consejo de Administración del Dinero de Culto y Clero en el que ocupaba el cargo de Tesorero. Ha sido también miembro directivo del Círculo Social Cristiano de esta villa, estando siempre a disposición de los párrocos de las Parroquias de ésta.
En cuanto a su actuación como autoridad, todos los sacerdotes, religiosos, religiosas y personas de derecha estamos agradecidísimos porque gracias a él se ha mantenido el Culto de nuestras Iglesias, y hemos podido cumplir con las obligaciones propias de nuestro estado»
Parrokoaren berba hauek banan-banan eta puntuz-puntuz baieztatu zituzten herriko lekaide eta lekaimeen komunitate guztiak. Karmeldar lekaimeak esaten zuten:
«Que siendo Alcalde de esta villa, Don Marcelino Monasterio en el tiempo que los separatistas vascos nos obligaron a salir del Colegio para poner en el mismo el cuartel de sus milicias, el Sr. Monasterio, que siempre se portó bien con nosotras, se opuso a ello pidiendo siquiera el último piso para que en él habitase la Comunidad y no siendo admitida su demanda, nos proporcionó una buena casa para refugiarnos».
Josefinak ere antzeko zerbait adierazten zuten:
«…que el alcalde (que lo fue de esta villa) don Marcelino Monasterio, se ha mostrado siempre con esta Comunidad con toda deferencia y caballerosidad, debido a su espíritu altamente religioso, manifestado en las diversas ocasiones que para la solución de nuestros asuntos exclusivos hemos tenido que recurrir a su intervención.
Durante el dominio de los rojos y nacionalistas, en que la escasez de víveres llegó al extremo de no tener con qué sustentar a nuestras colegialas internas, atención cuanto le fue posible a nuestra necesidad, suministrándonos lo suficiente.
En atención a nuestra calidad de Religiosas nos expidió una tarjeta para que sin guardar cola como el resto de la población, nos proveyeran de pan y demás comestibles.
Requisó nuestra vivienda para el Partido Nacionalista, no con objeto de ocuparlo, sino para evitar que se posesionaran de ella los rojos.
Por todo lo cual y por otros muchos casos que no nos es dado enumerar por ocurrir casi a diario y haber sido solucionados siempre a nuestro favor, nos aunamos toda la Comunidad, complaciéndonos en firmar la presente declaración como muestra de gratitud y aprecio»
Casa del Niño-ko lekaimeen idazkia, bere aldetik, hunkigarria da oso:
«Queremos hacer constar el buenísimo comportamiento con toda esta Comunidad. En los momentos de tribulación en esta casa por motivo de los rojos, ha sabido venir para tranquilizarnos y asegurarnos que mientras él estuviera en el mando podíamos estar tranquilas, no nos sucedería ningún malestar.
Como esta Casa del Niño está un tanto retirada nos puso guardas de día y de noche, debido a esa vigilancia hemos podido vivir con tranquilidad, por lo que le estamos sumamente agradecidas»
Zoro-etxeko lekaimeena ere parekoa:
«Debido a sus desvelos y vigilancia hemos podido pasar estos tiempos calamitosos con alguna tranquilidad. Por lo que le estamos agradecidísimas de su delicado comportamiento con esta santa casa y Comunidad»
Frantziskotarren lekukoa ere ez zen atzean gelditzen:
«…que el último alcalde nacionalista de esta villa, Don Marcelino Monasterio se ha hecho acreedor a la gratitud de esta Comunidad por su fortaleza y energía, en favor de este Convento de que dio pruebas durante la dominación roja y nacionalista. Señaladamente en los siguientes casos:
1.- Los primeros días de la guerra, cuando se divulgó por la villa la noticia de haber sido incendiado el Convento de la Concepción de Bilbao, hubo mucho revuelo entre los elementos marxistas de la localidad y hablábase entre ellos de incendiar y quemar este Convento. Don Marcelilno montó día y noche una guardia especial por las proximidades del Convento e impidió se perpetrara semejante criminal intento.
2.- En varias ocasiones en que la Comunidad se encontraba en una verdadera penuria de alimentos por causa de la guerra, proveyó por los medios que él podía a las necesidades de la Comunidad, en la medida que las circunstancias lo consentían.
3.- Así mismo, en varias ocasiones en que las autoridades marxistas quisieron requisar el edificio de la «Antoniana», el Convento y la iglesia para cuartel, para refugiados procedentes de la evacuación de Eibar y para dependencias de abastos, respectivamente, haciendo salir del Convento a la Comunidad, no lo consintió en ningún caso y únicamente los salones de la «Antoniana» para gente refugiada, escogida por su seriedad y sus sentimientos religiosos.
4.- Fomentó grandemente la enseñanza de la religión y la doctrina cristiana y quiso pensionar a todos los Padres de la Comunidad si quisieran prestarse a la enseñanza del Catecismo y desde luego pensionó a cuatro.
5.- En todo momento estuvo atento para impedir que se nos causara alguna molestia y frecuentemente nos llamaba por teléfonos por si nos ocurriese alguna necesidad».
Eskumako jendearen hitzak ere ezker onekoak ziren Martzelino Monasteriorekiko eta bere gizatasunaren adierazle argiak dira. 1936ko irailaren 4tik 1937ko apirilaren 30era bitartean «Etxe kartzela» jasan behar izan zuten Bermeoko eskumatarrek, aho batez eta idatzirik aitortu zuten, Marzelino Monasteriori ezker lortu zutela Bermeotik Bilbora ez eramatea, neurri horrekin, beste eskumatar batzuk jaso zituzten erasoak eta kalteak ekidituz:
«Que aun dada su filiación nacionalista vasca, en cuya representación ostentaba, surgido el Glorioso Movimiento, el cargo de Alcalde y como tal el de Presidente de la Junta local de Defensa de la República, por informes que estiman veraces y fidedignos les consta que, debido a su gestión particularísima y sorteando toda clase de dificultades, que muchas nacían de órdenes superiores, como consecuencia de denuncias de vecinos de este pueblo, logró que no se ejecutara el anhelo de los rojo-separatistas de trasladarlos a Bilbao, logro que de haber cristalizado hubiera supuesto, cuando menos, la serie de vejámenes y persecuciones de que fueron objeto otros beneméritos españoles.
Que no tan solo consiguió este su objetivo, sino que, además pueden manifestar que con la condición de presos fueron objeto de especial vigilancia por parte de la Autoridad local, como medio a evitar desmanes que pudieran surgir y atropellos que pudieran causarse con los suscritos»
Agiria sinatzen dutenak, Bermeon, II Errepublikaren garaian, eskumako blokea osatzen zuten garrantzitsuenak eta ezagunenak dira: Hilarion Ibarlucea, Ciriaco Gervasio, Rafael Nardiz, Cosme Luzarraga, Francisco Arguiñano, Lazaro Barrueco, Cruz Gandarias, Domingo Jayo, Lino de Ortube, Felix Esquibel, Martin Lejárraga, Justo Luzarraga, Hipólito Elortegui eta, euren artean, Pablo de Zamarripa abadea eta euskal idazle ezaguna.
Bermeoko Falange-ko Nagusiak, argi asko esaten zuen, gizon zintzoa eta ohitura osasuntsuetakoa zela -«ha observado siempre una conducta irreprochable tanto moral como religioso»- eta alkatetzan ere, EAJko kidea izan arren, artez eta zuzen jardun zela:
«constituyendo su actuación una verdadera garantía en el mantenimiento del orden, así como en la defensa y seguridad de las personas calificadas de derechas que estuvieron detenidas ocho meses en sus domicilios, pues con su autoridad consiguió evitar se cometieran desmanes y sobre todo que fueran trasladadas a las cárceles y barcos de Bilbao como lo pretendían repetidamente otros elementos del Comité, hasta el punto de que, según referencias que se estiman veraces, hubo momentos en que fue amenazado por oponerse tenazmente a las pretensiones de los citados elementos»
Arturo Ezkurra, muelle berriaren lanak zuzentzen zituen Ingeniero nagusiak bere adierazpen propio egin zuen:
«Que durante todo el tiempo de la dominación rojo-separatista en Vizcaya, tuve relaciones continuas con motivo de las obras con el citado señor, habiéndose portado en todo momento con el que suscribe como un perfecto caballero, y en ocasión de haberle expresado mis temores respecto a detenciones y molestias que pudiera tener de la parte del personal obrero, no obstante mi significación derechista, se me ofreció, como autoridad y particular, para evitar me sucediese ningún percance, indicándome inclusive me trasladase a Bermeo, en este pueblo a su casa, para mi mayor seguridad»
Bermeotik ihes egitea, epaiketa eta espetxea
Frankistek sartu aurretiko egunetan alde egin zuen Bermeotik Martzelinok. Horrela egiaztatzen zuen Banco de Vizcaya-ko idazkari nagusiak 1937ko azaroaren 5eko idazki batean: «abandonó su puesto en nuestra Sucursal en vísperas de la liberación de Bermeo, obedeciendo órdenes del mal llamado Gobierno de Euzcadi (sic), transmitidas por mediación del Consejo del Banco que ilegalmente ejercía sus funciones en aquella fecha»
Frankistek ireki zioten Guda-Kontseiluan, Bermeotik alde egin zuenean, udalaren kutxan zegoen dirua eta banketxeko fondoak eraman ote zuen galdetu zioten. Lehenbiziko galderari ezezko borobilarekin erantzun zion:
«Que es absolutamente falso que evacuara de Bermeo la caja del Ayuntamiento con 43.000 pesetas y parte de la documentación […]. Que no cree que el Ayuntamiento de Bermeo tuviera en caja la cantidad dicha, porque aunque el Ayuntamiento tenía dinero, que como dice, no cree que ascienda a tanto, nunca lo tenía en la Caja, sino que todo estaba depositado en cuenta corriente en la Caja de Ahorros Vizcaína y se operaba por libramientos a dicha Caja. Que todo ese dinero quedó en Bermeo y en la referida cuenta corriente, sin que nadie lo tocara. Que en la misma situación estaban los fondos en numerario, de la Beneficencia, y que los valores de ésta, con un importe de unas 300.000 pesetas, estaban depositadas en la Caja de la Junta de Beneficencia y que estos valores, al evacuar Bermeo el declarante, los entregó con las llaves de la Caja a Don Jenaro Olalde, Administrador, el cual quedó en Bermeo. Que por tanto, no se evacuó ningún libro, ni una peseta, ni un documento del Ayuntamiento […] Que es cierto que todos los Bancos evacuaron sus sucursales y que lo mismo ocurriría con la Caja de Ahorros Vizcaína, donde estaban los fondos del Ayuntamiento en cuenta corriente, pero que el declarante no tuvo en esta evacuación la menor relación, ni siquiera noticia».
Banketxean zeuden fondoei dagozkienez, ordea, baietz erantzun zuen; Bilbora eraman zituela. Baina Banketxeko nagusiek horrela agindu ziotelako egin zuela egindakoa:
«Que es cierto le mandaron una camioneta desde Bilbao, para que evacuase los libros y los fondos, hacia la plaza de Bilbao por orden del Consejo de Administración del Banco, y que es cierto que cumplió esta orden, por haberla recibido de su Central de Bilbao».
Bilbora helduta, astebete batzuk egin zituen bertan, bere betiko banketxean, lanean. Gero, frankistak heldu zirenean, itsasontzi bat hartu eta Bermeora itzultzeko ahalegina egin zuen. Baina bidaian harrapatu eta Frantziara ihes egiten zuelakoan, Sananderera eraman zuten. Han, Sananderen, Checa batean lehendabizi, eta gero, Espetxean sartu zuten. Frankistek, Guda-Kontseilua egin zioten beste hamasei gizonekin batera eta, abenduaren 29an eman zen epaian, «adhesión a la rebelión» izeneko delitua leporatu zioten, hamabi urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarriz. Zergatik? Hona hemen epaiak frogatutzat ematen zuen akusazioa. Akusazio larria, benetan:
«Nacionalista vasco, concejal y alcalde del Ayuntamiento de Bermeo durante la dominación roja separatista fue presidente de la junta de defensa, al evacuar Bilbao como gerente del Banco y por orden del Consejo se llevó los libros y fondo de aquella sucursal, pero entregó los valores llevados de la caja de ahorros de Vizcaya, favoreció y protegió a las personas de orden y al ser llamada su quinta trató de huir a Francia pero fue detenido por los propios rojos y traído a Santander»
Zigorra, Sanandereko Tabacalera izeneko espetxean hasi zen betetzen. Lehenbiziko likidazioan, 1949ko urriaren 28an agortuko zela esan zioten. Baina 1940ko uztailean laburtu egin zitzaion zigorraren iraupena -hamabi urtetik hiru urtera jaitsi zitzaion hain zuzen ere- eta etxera joateko baimena eman zitzaion. Abuztuaren 7an utzi zuen espetxea. Aldez aurretik, alabaina, zinpeko adierazpena sinarazi zioten, masoneriarekin ez zeukala inolako harremanik egiaztatuz: «Jura solemnemente ante Dios no haber jamás pertenecido a la Masonería ni a ninguna secta o Asociación con ella relacionada»

Sanandereko espetxean sinatu behar izan zuen zinpeko adierazpena, inoiz ez zela Masoneriako kidea izan egiaztatuz
Atxilotuta egon zen bitartean, hiru aldiz bakar-bakarrik onartu zioten emaztearen bisita, «en la forma reglamentaria»: 1938ko abenduaren 1ean, 21ean eta 1939ko otsailaren 16an.
Sanandereko espetxeko fitxategietan, presondegia utzi eta gero, Bermeon finkatuko zuela bizilekua adierazi zuen eta herrira heldu bezain laster, bertako agintarien aurrean aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Baina ez zitzaion posible egin Bermeo hartan bizitzea. Banketxeak, orduan, bi aukera eskaini zion: Balmasedara edo Portugaletera joan zitekeen. Emaztearekin hitz egin eta Portugaletera joatea erabaki zuten, Bermeotik hurbilago zegoelako.
Portugeleten hil zen 1989ko ekainaren 22an
Nada!! Que Herr Koreka no escribe nada, a ver si para Navidad hay suerte… Habrá que seguir «in vigilando» el blog desde la blogosfera. ..A ver si se porta el Olentzero….