Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 5/07/08

lea-artibaiAsteartean, Aitor Esteban eta biok, Markinan izan ginen Anasagasti eta Zubia senatariekin. Lea Artibaiko ikastetxeko eta Azaro fundazioko arduradunekin batzartu ginen, garai batean Esperanza arma fabrikaren egoitza izandako lekuan.

Batzar emankorra, izan zen, benetan. Ikastetxea eta fundazioaren egitasmoak ezagutzeko aukera, eta egitasmo horiek aurrera ateratzeko guk, Madrilgo Gorte Nagusietan egin dezakegunaren inguruan luze eta zabal solasteko modua izan genuen bertan. Azken bi urteetan Estatuko aurrekentuetan sartu ahal izan genuen diruaren erabileraz mintzatu ginen, besteak beste. Diru hori zertan eta zertarako gastatzen dabiltzan azaldu ziguten eta datorren urterako partida berriak lortzeko posibilitateaz ere sakon eta serio jardun ginen.
(más…)

Anuncios

Read Full Post »