Diputatuen kongresuan, Euskadiri buruzko gai asko eta asko eztabaidatzen da. Han aprobatzen diran legeak, Euskadin be oso-osoan aplikatzen dira. Madrileko gobernuaren erabakiekin be bardin gertatzen da: Eragin osoa deukie Euskadin. Ez dakit etorkizunean horrela izango dan baina, gaur-gaurkoz, behintzat, horrela da. Gure gustokoa izan zein ez izan, horrela da. Beraz, guk, euskaldunok, gure ahotsa entzunarazteko ahaleginik egiten ez badogu, beste batzuen ahotsa bakarrik entzungo da Madrileko erakunde horreetan eta, jakina, besteen ahots hori ez da euskaldunon mesederakoa izango. Horregaitik, gure eginkizun nagusia, Euskadiren eta euskaldunon interesak Kongresuan defendatzea da. Edo beste era batera esanda, Madrilen, euskaldunon ahotsa entzunaraztea.
Ez hori bakarrik. Horrez ganera, EAJko diputatuok abertzaleak gara, eta abertzale legez jokatu behar dogu. Horregaitik, Euskadiren eta euskaldunon interesen defentsa hori, ikuspuntu abertzale batetik betetzen dogu; hau da, inoiz begi bistatik galdu barik, Euskal herriak bere nortasuna eta bere eskubideak daukozala eta norbaitek defendatu behar dituala. Eta, jakina, guk, euskaldun abertzaleok defenditzen ez badoguz, ez ditu beste inork defendituko.
Deja una respuesta