Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 20 de febrero de 2008

Mis libros

Euskarazko literaturan, Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga ditut gogokoen. Lertxundiren obra oparu eta mamitsutik, Otto Pette azpimarratuko nuke. Oso erakargarria egin zitzaidan lan honetan erdi-aroko euskaran eta euskal gizartean murgiltzeko egiten duen ahalegina. Bernardo Atxagak idatzitakotik, berriz, Obabakoak dela uste dut bere lanik lortuena.

Saizarbitoria ere gogotsu irakurri izan dut beti. Sorkuntzarako dohai berezia daukala uste dut, aurreko biak adina prestakuntza literariorik ez duen arren. Zerbait aukeratzekotan, Hamaika pauso aukeratuko nuke berak idatzitako obratik.
(más…)

Read Full Post »