Ez txikitan, ez nagusitan, harik eta Diputatuen Kongresura joaten proposatu eustien unera arte. Umea nintzanean, oso gauza aspergarritzat neukan politika. Eta ulertzekoa da. Gogoratu behar da, sasoi hareetan, Franco zala Espainiako agintaria eta ez egoala askatasunik, ez alderdi politikorik, ez hauteskunde librerik, ezta debaterik ere. Dana zan grisa, iluna eta monokordea.
Franco hil eta demokraziaren etorrerearekin hasi zan piztuten nire barruan politikearekiko zaletasuna. Francoren heriotza 1974an gertatu zan. Urte horretan hamalau urte bete nebazan eta gaztaroak berez dakarren jakin-minak bultzatu ninduan politikea zer dan eta zelan egiten dan aztertu eta ikastera. Horrela bada, helduen bizimodura begiak zabaltzea eta politika demokratikoari geroago eta interes handiagoarekin so egitea, batera gertatu ziren nigan.
Baina gauza bat da politikean interesa eukitea eta beste gauza bat, oso ezbardina, politikaria izan nahi izatea. Nik ez dot inoiz politikaria izateko asmorik izan. Ez neban neure burua politikari legez ikusten. Gehiago esango deutsuet. Lehenengoz Madrilera joatea eskaini eustienean, 2000 urtean, ezetz erantzun neban. Ezezko borobila emon neutsien. Ni Madrilen diputatu? Ez horrelakorik! Niri ez jat Madrilen ezer galdu!
Baina horrela da bizitza. Azkenean konbentzitu egin ninduten eta…hemen nago. Diputatu ez ezik, Taldeko bozemailea.
Deja un comentario