Pozik nago azken lau urte hauetan Diputatuen Kongresuan arrantzaren sektorean Euskal Taldeak egin duen lanagatik. Lau urtez kofradiekin batera lan egin dugu, sektorearen defentsan, antxoaren defentsan, berdelaren eta atungorriaren defentsan, eta Madrilgo Gobernuak gure interesak defendatzen dituela ziurtatzen, berari baitagokio gure interesak Europako Batasunaren aurrean defendatzea.
Indiako Ozeanoan jarduten duten atunketariak Somaliako piratengandik babesteko exijitu dugu. Azkenik, pozik gaude geuk sartu dugulako Diputatuen Kongresuaren agendan arrantza sektoreko emakumeen egoera, “neskatilak” eta saregileak, Gizarte Segurantzan oso baztertuta daudenak.
Guk arrantzaleekin batera lan egiten dugu eta beste batzuk hauteskunde kanpainan bakarrik oroitzen dira haietaz, botoak “harrapatzeko”.
Deja un comentario