Kaixo. Josu Erkoreka naiz, bermiotarra.
Azken lau urteotan Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramaile izan nauzue Madrilen, Diputatuen Kongresuan. Hurrengo martxoan barriro ere hauteskunde orokorrak izango dira eta Alderdi Jeltzalearen izenean Bizkaiko zerrendaburua izango naiz.
Euzko Alderdi Jeltzaleak aurreko hogeita hamar urtetan izan dau parlamentari-taldea Madrilen, eta nik bide beretik jarraitu gura neuke, helburu nagusi bi bete ahal izateko.
Alde batetik, Euskadiren eskubide nazionalak defenditzeko eta han ere argi eta garbi aldarrikatzeko.
Eta, bestetik, Madrilen erabakitzen diren euskal gai sektorial, ekonomiko eta sozialen berri jakiteko eta euskal hiritarrei zor jakezen interesak bertatik bertara defenditzeko.
Eta noizko izango doguz Euskadiko selekzioak partido ofizialetan?
Amaitu den legealdi honetan eta bere aurrekoan, euskal talde parlamentarioak behin baino gehiagotan sortarazi du debate hori Gorte Nagusietan. Orain arte, gure eskaerak ez du aurrera egin, PPk eta PSOEk aurre egin diotelako (honetan, behintzat, gauza bera dira). Baina gure eskaera justiziazkoa da eta hurrengo lau urteetan ere oso gogoan eukiko dugu. Behin eta berriro dagokiguna lortu arte.